Dunja Mijatović

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dunja Mijatović
Dunja Mijatovic.listening.jpg
Europako Kontseiluko Giza Eskubideen komisarioa

2018ko apirilaren 1a - 2024ko martxoaren 31
Hedabideen Askatasunerako Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundearen ordezkaria

2010eko martxoa - 2017ko martxoa
Bizitza
Jaiotza Sarajevo1964ko irailaren 8a (55 urte)
Herrialdea  Bosnia-Herzegovina
 Jugoslavia
Hezkuntza
Heziketa Sarajevoko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak giza eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak

Dunja Mijatović (serbieraz: Дуња Мијатовић; Sarajevo, Bosnia-Herzegovina, 1964ko irailaren 8a) Europako Kontseiluko giza eskubideen komisarioa da 2018ko apirilaren 1etik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bosnia-Herzegovinako presidentetzaren serbiar kide izandako Tatjana Ljujić-Mijatović politikariaren alaba da. Hainbat herrialdetan ikasi ondoren, 1987an Sarajevoko Unibertsitatean lizentziatu zen. Ondoren, Europar ikasketak masterra ikasteari ekin zion. Sarajevoko, Sussexeko, Boloniako eta London School of Economics unibertsitateetatik igaro eta gero, 2002an master-diploma lortu zuen "Internet eta Adierazpen Askatasuna" izenburuko master-tesiarekin.

2010eko martxoa eta 2017ko martxoa bitartean Hedabideen Askatasunerako Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundearen ordezkaria izan zen. Gaur egun, 2018ko apirilaren 1etik, Europako Kontseiluko giza eskubideen komisarioa da.


Biografia
Bosnia-Herzegovina
Artikulu hau Bosnia-Herzegovinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.