Dunkerque

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dunkerque
 Hauts-de-France
Dunkerquepaysage2.png
Blason ville fr Dunkerque (Nord)2.svg
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea  Hauts-de-France
Departamendua Nord (59)
Barrutia Dunkerqueko barrutia (hiriburua)
Izen ofiziala Dunkerque
Alkatea Patrice VERGRIETE (2014-2020)[1]
INSEE kodea 59183
Postakodea 59140-59240-59640
Demografia
Biztanleria 68.219 bizt. 2007[2]
% 48 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 52
0
14
15
29
30
44
45
59
60
74
>
75
Aglomerazioa Dunkerque
Eremua 37,34 km2
Dentsitatea 1.826,97 bizt/km2
Kokapena
Koordenatuak 51° 02′ 16″ N, 2° 22′ 35″ E / 51.037777777778°N,2.3763888888889°E / 51.037777777778; 2.3763888888889Koordenatuak: 51° 02′ 16″ N, 2° 22′ 35″ E / 51.037777777778°N,2.3763888888889°E / 51.037777777778; 2.3763888888889
Dunkerque hemen kokatua: Frantzia
Dunkerque
Dunkerque
Dunkerque (Frantzia)
Datu gehigarriak
Herritarra Dunkerquetar
http://www.ville-dunkerque.fr/

Dunkerque (nederlanderaz Speaker Icon.svg Duinkerke (i · ?); mendebaldeko flandierazSpeaker Icon.svg Duynkercke/Duunkerke (i · ?); ingelesez Dunkirk) Frantziako Nord departamenduko hiria da, Ipar Itsasoaren ertzean kokaturik dagoena. 2012an 90.995 biztanle zituen[3].

XVI. mendeko Saint-Éloi eliza eta Notre-Dame-des-Dunes kapera gorde ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belgikako mugatik 10 kilometrotara kokatuta, hiria historikoki Flandriari lotuta egon da. Hori zela eta XX. mendera arte, mendebaldeko flandriera izan da eskualdeko ama-hizkuntza. Hala ere, egun frantsesa da.

Egungo Dunkerke hiriak Rosendaël alboko herria (20.000 biztanle) hartzen du bere barnean.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dunkerque
    • Centre-ville
    • Saint Gilles
    • Soubise
    • Citadelle
    • Grand Large
    • Glacis
    • Victoire
    • La Gare
  • Dunkerque-Sud
    • Basse ville
    • Ile Jeanty
    • Carré de la Vieille
    • Jeu de Mail
  • Petite Synthe
  • Malo les Bains
  • Rosendaël
  • Mardyck

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan Flandesko, Burgundiako eta Austriako etxeen mendean egon ondoren, Espainiako koroak hartu zuen hiria eta bertan antolatu zuten Espainiaren eta Herbehereen arteko portu nagusia. Turenne marexalak hiria konkistatu zion Condé printzeari (1658) eta Pirinioetako Bakearen ondorioz (Irun, 1659) Frantziako koroaren esku geratu zen. Ingelesak hiria hartzen saiatu ziren 1793an.

1940an oso gudu bortitzak gertatu ziren Alemaniako osteen eta Belgika aldean zeuden britainiar eta frantses osteen artean. Alemaniarrak nagusitu ziren eta armada aliatuen atzeratzea bultzatu zuten. Bigarren Mundu Gerraren ondoren guztiz hondatua geratu zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industriagune garrantzitsua da: ontziolak, ehunak, petrolio findegiak, indar etxea, altzairugintza.

Dunkerquekoa Frantziako hirugarren portua da (33.329.000 tona 1984an). Inportazio nagusiak burdina, ongarriak, artilea, kotoia, laboreak, olioak eta petrolioa dira. Esportazioak, berriz, landuriko produktuak eta findutako petrolio gaiak. Kanal batek lotzen du Valenciennes hiriarekin.

Hiri eta herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dunkerque ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Dunkerquetar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dunkerque Aldatu lotura Wikidatan