Joan Duns Eskoto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Duns Scoto» orritik birbideratua)
Joan Duns Eskoto

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn Duns
JaiotzaDuns, 1266
Herrialdea Eskoziako Erresuma
HeriotzaKolonia1308ko azaroaren 8a (41/42 urte)
Hobiratze lekuaMinoritenkirche
Hezkuntza
HeziketaMerton College (en) Itzuli
Oxfordeko Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Simon of Faversham (en) Itzuli
William of Ware (en) Itzuli
Gonsalvus of Spain (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, teologoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea, Catholic cleric (en) Itzuli, aita, unibertsitateko irakaslea, erregelapeko elizgizona, elizgizon katolikoa, pastor (en) Itzuli eta predikaria
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
Izengoitia(k)Doctor Subtilis
Santutegia
Azaroaren 8
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
katolizismoa
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena
Frantziskotarren Ordena

Find a Grave: 74753832 Edit the value on Wikidata
Eskoto, Doctor Subtilis.

Joan Duns Eskoto[1] —jatorrizko izen-deiturez, John Duns Scotus[2]— (Duns, Eskozia, c. 1266Kolonia, Alemania, 1308ko azaroaren 8) filosofo eta teologo eskolastiko bat izan zen, Doctor Subtilis (euskaraz, Maisu Fina) goitizenaz ere ezaguna, haren pentsamenduaren zorroztasuna zela-eta. Metafisika eta etika arloetan kokatzen da bere pentsamendua, betiere teologia kristauari begira eta Aristotelesen eraginpean. Besteak beste, bere eragina nabarmena izan zen Kant filosofoaren lanetan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1279-1280 urteetan frantziskotarren ordena monastikoan sartu eta apaiz ordenatu zuten 1291. urteko martxoaren 17an. Irakasle aritu zen Pedro Lombardiarraren Sententzien Liburua irakatsi zituen, agian Cambridgen aurrena, eta Oxforden, 1300 baino lehen, eta Parisen 1302-1303 urteetan.

Felipe Ederraren eta Bonifazio VIII.a aita santuaren arteko liskerrak direla-eta, irakasle zeregina utzi zuen. Parisera itzultzean, magister titulua eskuratu zuen. 1307. urtean Kolonian frantziskotarrek zuten ikasketa-etxera joan eta bertan hil zen 1308. urtean.[3] Bere pentsamenduaren aztarna agerikoa da hurrengo urteetan ondutako bi eskoziar agiri historikotan: Elizjendearen Adierazpena (1309) eta Arbroatheko Aldarrikapena (1320).[4]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Scotus, berez, eskoziar jatorria adierazten duen abizena besterik ez da.
  3. (Gaztelaniaz)Franco Volpi: Enciclopedia de obras de filosofía (Juan Duns Escoto), 598. orrialdea.
  4. (Ingelesez) Oliver, Neil. (2009). A History of Scotland. Weidenfeld&Nicolson (W&N) ISBN 978-0-7538-2663-8.. 174. or.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Duns Eskoto Aldatu lotura Wikidatan