Durangaldea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Durangaldea

 Bizkaia, Euskal Herria
Durangaldea Euskal Herrian.png
Azalera 298,83 km²
Biztanleria 95013 (2015)
Dentsitatea 317,95 bizt / km²
Udalerriak Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio, Zaldibar eta Zornotza (Amorebieta-Etxano)
Herririk handiena Durango (28.889 biztanle)
www.durangaldea.com/

Durangaldea Bizkaiko hego-ekialdean dagoen eskualdea da. Iparraldean Lea-Artibai dauka mugakide, hegoaldean Zuia-Gorbeialdea (Araba), mendebalean Arratia eta ekialdean Debagoiena (Gipuzkoa).

Hamalau udalerrik osatzen dute, 298,83 km karratu eta 95.013 biztanle edukiz (2015). Herri nagusia eta eskualdeari izena ematen diona Durango da, eta herririk txikiena Izurtza da.

Durangaldearen satelite irudia

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkiolako Parke Naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkiolako natura parkea: 5.958.3 hektarea dauzka, eta Bizkaiko Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango, Mañaria eta Izurtza udalerriak barne hartzen ditu.

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anbotoko mendilerroa eta Aramotzekoa eskualdeko hegoaldean daude. Lehenengoak banatzen ditu Atxondo, Abadiño eta Mañaria alde batean eta Otxandio bestean. Bigarrenak bereizten du eskualdea Arratiarekin.

Iparraldean, beste alde batetik, Oizko mendilerroa dago, Durangaldea eta Lea-Artibai banatzen dituena.

Ekialdean, azkenik, Elgetako mendilerroak eta Udalatx mendiak bereizten ditu Durangaldea eta Deba Goiena.

Hauexek dira tontorrik ezagunenak:

  1. Anboto (1.331 m).
  2. Udalaitz (1.117 m).
  3. Alluitz (1.040 m).
  4. Oiz (1.029 m.).
  5. Leungane (1.009 m).
  6. Mugarra (964 m).
  7. Untzillatx (934 m).
  8. Axtxiki (791 m).

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangaldeko mapa orokorra
Herria Biztanleria Lurraldea km² Alkatea Alderdi politikoa
Escudo de Abadiño.svg Abadiño 7.516 36,26 Jose Luis Navarro Abadiñoko Independienteak
Escudo de Atxondo.svg Atxondo 1.378 23,41 David Cobos EH BILDU
Escudo de Berriz.svg Berriz 4.778 29,95 Rolando Isoird EAJ-PNV
Escudo de Durango.svg Durango 28.889 10,79 Aitziber Irigoras EAJ-PNV
Escudo de Elorrio.svg Elorrio 7.271 37.40 Idoia Buruaga EH BILDU
Escudo de Ermua.svg
Ermua 16.048 6,49 Carlos Totorika PSE-EE/PSOE
Escudo de Garai.svg Garai 313 7,12 Gonzalo Sarrigoitia HT
Escudo de Iurreta.svg Iurreta 3.753 18,84 Iñaki Totorikaguena EAJ-PNV
Escudo de Izurtza.svg Izurtza 254 4,32 Luis Ballarín EH BILDU
Escudo de Mallabia.svg Mallabia 1.215 23,79 Igor Agirre Barrientos EAJ-PNV
Escudo de Mañaria.svg Mañaria 527 17,73 Endika Jaio EH BILDU
Escudo de Otxandio.svg Otxandio 1.272 12,43 Santiago Uribe EH BILDU
Escudo de Zaldibar.svg Zaldibar 3.063 11,84 Arantza Baigorri EH BILDU
Escudo de Amorebieta Etxano.svg Zornotza 18.736 58,46 David Latxaga EAJ-PNV

Eskualde hau osatzen duten herriek, Ibaizabal ibaiak zeharkatzen duen aranean kokatuta daude. Mallabia eta Ermua, Ego ibaiaren aranean aurkitzen dira eta Otxandio Urkiola mendatearen bestaldean.

Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak Durangaldeko 13 udalerri hartzen ditu. Haren helburua da landa inguruko biztanleen bizi kalitatea kalekoarekin parekatzea. Berrizko udaletxe zaharrean dauka egoitza.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo giza aztarnak Neolitiko garaikoak dira eta arkeologi lorratz garrantzizkoak aurki ditzake Abadiñoko Bolinkoban (giza okupazioaren aztarnak) eta Oiz eta Sabigain mendietan (trikuharriak eta hilobiak). Aipatzekoa da ere, Bilboko Museo etnografikoan aurkitzen dan Mikeldi izeneko irudia.Gaur egun, Durangoko Ezkurdiko parkean irudi honen kopia bat ikus ditzakegu. Garaiko Momoitioko Juan Deunaren baselizan eta Elorrioko Argiñetan Erdi aroko hilarriak eta hilobiak aurkitu ditzakegu

Durangoko merindadea Durangaldea osatzen duten 12 udalerriek izan zuten lehen eraketa politikoa izan zen Gerediagako baselizan elkartegunea izanik eta Nafarroako Erresumaren menpe. 1200. urtean Gaztelako Erresumaren menpe gelditu zan eta 1212. urtean Bizkaiko Jaurrerian sartu zen Nafarroako erregeak Bizkaiko Jaunari, Navas de Tolosako guduan honek eman zion laguntzaren truke. Ofizialki, 1630. urtean izan zuen Bizkaiko Jaurerrian sarrera batasun eskrituraren bidez. Durangaldeak beti izan zituen Bizkaiko Jaurerrian sartzeko arazoak. Gernikako Biltzar Orokorretan Durangaldeko herri bakoitzak boto bana ez izateak, Gerediagako baselizan egiten ziren Durangaldeko Merindadeko Biltzarrak mantentzea lortu zuen.

Merindadean elizateek baino ez zuten parte hartzen, hiribilduek ez zutelako hitzik ezta botorik ere, Bizkaiko Jauntxoek sortuak baitziren eta beraien foru-legeak izaten baitzituzten. Durangoko merindadetik kanpo gelditzen ziren hiribilduak Elorrio,Ermua, Durango eta Otxandio ziren.

1875eko abenduaren 27an Merindadearen azken batzarra egin zuten.

Sakontzeko, irakurri: «Durangoko merindadea»

Aipatzekoak dira, baita ere, lurralde honetan izan ziren hereje eta sorginkeria mugimenduak. "Durangoko herejeak" izenarekin deitutako mugimendu bat sortu zen Durangon 1437 eta 1442 urteen artean Alonso de Mella fraidearen eraginez. Mellaren pentsaera erlijiosoa Italian sortutako "fraticelli" mugimenduan oinarritua zen eta Durangoko Tabirako San Pedro baselizaren inguruan egin zituen bere lehen biltzarrak. Fernando de Muniqueta presbiteroak, mugimendua handitzen zihoala ikusirik, Joan II.a Gaztelakoa erregeari laguntza eskatu zion eskutitz baten bidez eta honek Inkisizioko ikusleak bidali zituen. Epaiketen ondorioz 10 emakume eta gizon bat bizirik erre zituzten eta Frai Alonso de Mella Granada aldera ihes egitea lortu zuen.

Durangoko herejeek, justiziaren eraginetik ihes egiteko, tronpa batzuen bidez komunikatzen ziren eta, hori dela eta, gaur egun ere, Durango herria "Tronperri" ezizenarekin ezagutzen da.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabatik, BI-623 bidea hartuz eta Otxandio zeharkatuz, Urkiolako mendatea igoz Durangaldeko haranean sartu genezake. Sarrerarik garrantzitsuenak N-634 (Bilbo eta Donostia lotzen dituen bidea) eta AP-8 dira.

Osasun arloko azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultur arloan, aipagarria da Gerediaga Elkartea (Abadiño). Izan ere, haiek dira Durangoko Azoka ospetsua antolatzen dutenak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]