Durango (estatua)

Koordenatuak: 24°56′05″N 104°54′43″W / 24.9347°N 104.9119°W / 24.9347; -104.9119
Wikipedia, Entziklopedia askea
Durango
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
HiriburuaVictoria de Durango
GobernadoreaJorge Herrera PRI
LaburduraDgo.
Diputatuak7
Geografia
Koordenatuak24°56′05″N 104°54′43″W / 24.9347°N 104.9119°W / 24.9347; -104.9119
Azalera123.451 km²
Demografia
Biztanleria1.632.934 biztanle (2010)
Dentsitatea13.23 bizt/km²
www.durango.gob.mx/

Durango Mexiko ipar-mendebaldeko estatu federala da. Iparraldean Chihuahuarekin du muga, ipar-ekialdean Coahuilarekin, hego-ekialdean Zacatecasekin, hegoaldean Nayaritekin, hego-mendebaldean Jaliscorekin eta mendebaldean Sinaloarekin. 123.451 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2010ean 1.632.934 biztanle zituen.[1] Hiriburua Victoria de Durango da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiaren aginpean, Bizkaia Berria (Nueva Vizcaya) osatzen zuen Chihuahuarekin batera. Horregatik, hiriburuari Durango izena eman zioten Bizkaiko Durango herriaren omenez. Hiriburuaren sortzailea Francisco Ibarra konkistatzaile eibartarra izan zen, 1563an. Gaur egungo armarrian oraindik agertzen dira Bizkaiko armarri zaharrean azaltzen ziren otsoak eta zuhaitza.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidalgo (en) Itzuli

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abere hazkuntza eta mineralak (zilarra, urrea, beruna, burdina, harrikatza) dira aipagarriak.[2]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]