Dwarka
- Artikulu hau Guyarateko hiri bati buruzkoa da. Hinduen literatura epikoan kontatutako antzinako hirirako, ikus Dwārakā.
| Dwarka | |
|---|---|
| hiria | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Indiako estatua | Gujarat |
| Indiako barruti | Devbhumi Dwarka district |
| Taluka of Gujarat | Dwarka Taluka |
| Posta kodea | 361335 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 22°14′25″N 68°58′07″E / 22.2403°N 68.9686°E |
![]() | |
| Altitudea | 0 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 38.873 (2011) |
| Informazio gehigarria | |
| Telefono aurrizkia | 2892 |
| Ordu eremua | UTC+05:30 |
Dwarka, Dvarka, Dwaraka edo Dvaraka (ⓘ, Gujarateraz:દ્વારકા) Indiako hiri bat da, Devbhoomi Dwarka barrutian (Guyarat) dagoena. Indiako hiri sakratuetako bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Legenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K. a. III. mendeko Majabharata testu epiko mitologikoaren arabera, Duarka hiri handi eta oso aberatsa zen, Krishna jainkoak, errege (nerabezaroan behi-artzaina zen) bihurtu ondoren, irla baten gainean eraikia . Yarasandha errege boteretsuaren erasoen ondoren, Mathuratik (Indiaren erdialdean) ihes egin zuen bere herriarekin. Krishna eta bere familiaren (iadus) gainean zegoen madarikazio baten ondorioz, uhartea itsasoan hondoratu zen.
Kondair horietan oinarrituta, laurogeita hamarreko hamarkadan, S. Rao arkeologoak ikerketak egin zituen gaur egungo Duarka hiriko kostaldearen aurrean, eta Indo haraneko kulturaren (K.a. III. milurtekoko) zenbait aztarna, antzinako aingurak eta antzinako ontziak aurkitu zituen. Al-Biruni (973-1048) matematikari eta historialari uzbetarrak Baruwi bezala aipatzen du. Hiria piraten habia izan zen. Guyarateko sultanak arpilatu zuen 1473an, Mawlana Mahmud al-Samarkandi merkatariaren aurkako eraso pirata baten mendekuz. Suntsitu ondoren, berreraiki egin zuten. Muzaffar III.a sultana, Guyarateko azken sultana, tropa inperial mogoleek jazarria, hemen babestu zen 1592an. Piraten babeslekua izan zen . mendera arte, britainiarrak agertu ziren arte. Okhamandal talukaren parte izan zen orduan, Barodako printzerriko Amreliko prantaren bi dibisioetako bat.[1]
1901ean 7.535 biztanle zituen. Rupan zuen portua, 2 km iparraldera. Baroda batailoiaren egoitza izan zen, vagherak kontrolatzea helburu zuena, eta 1859an tribuok matxinatu zirenean, britainiarrek hiria inbaditu zuten, Barodako egoiliarraren agindupean ofizial politikoa jarriz. XIX. mendearen amaieran udalerri bihurtu zen.[2]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]138 m-ko altitudean dago, Gomati ibaiaren bokalean, Gandhinagar estatuko hiriburutik 463 km-ra. Kathiawar penintsularen ipar-mendebaldeko muturrean. IST UTC+05:30 ordu-eremuan dago.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
2011ko estimazioaren arabera, 38.619 biztanle zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sundaresh A. S. GAUR y Sila TRIPATI: «An ancient harbour at Dwarka: Study based on the recent underwater explorations» Current Science. Indian Academy of Sciences. 2004ko maiatzaren 10a.
- ↑ Kumar Suresh SING y Rayendra Behari: People of Gujarat (acerca de la comunidad vagher) 1448. or., 3. zatia, 22. liburukia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dwaraka-ko tenplua
- Sri Krishna, Temple
- Dwarakaren eraikuntza
- Jagat Mandir tenplua
- Iskcon
- Dwarkaren 150 argazki, 1280x960
- National Institute of oceanography
- Com arribar a Dwarka
- 4 Dhams, Dwarka Dham
- Llocs sagrats de Dwarka
- Dwarka
- Dwarka inundada per un tsunami!
- Dwaraka
- Llegend de Dwarka
- Dwarka
- temple de Dwarka
- Dwarka
- Submergència de Dwarka, p.22-25
- Itsas Arkeologia Khambateko Golkoan
- Dwarka, experiències
- Dwarka,itsaso azpiko hiria

