ECHELON

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:51, 26 apirila 2015
Radar esfera Menwith Hill tokian, ustezko ECHELON erabilera tokia.
Menwith Hill

ECHELON historialdiko komunikazio elektronikoen azterketa eta espioitza burutzeko sare bat da. UKUSA-k (AEB, Kanada, Erresuma Batua, Australia eta Zeelanda Berria) kontrolatuta, ECHELONek irratiz eta satelitez egindako komunikazioak, telefono deiak, faxak eta e-mailak ia-ia mundu osoan atzeman ditzake eta tarte hartzeen azterketa automatiko eta klasifikazioak barne hartzen ditu. ECHELONek egun batean antzeman ditzakeen komunikazioen kopurua hiru mila milioikoa dela diote.

Helburuak

Sobietar Batasuna eta beraien aliatuen komunikazio militar zein diplomatikoak kontrolatzeko eraikia izan arren, gaur egun ECHELON terrorismo, narkotrafiko eta politiko eta diplomatiko inteligentziari buruz pistak aurkitzeko erabilia dela susmatzen da. Bere kritikariek espioitza ekonomikoa eta, eskala handi batean, norberaren pribatutasuna indarrez sartzea burutzeko ere erabiltzen dela diote. ECHELON-en izatea 1976an publiko egin zuen Winslow Peckek.

Antolakuntza eta jardunbidea

Inteligentzia aliantza honen kideek UKUSA aliantzaren kideak dira, Bigarren Mundu Gerratik hona informazioa biltzen diharduena. Sistema hau NSAren (National Security Agency) administraziopean dago eta Marylanden (AEB) bakarrik 100.000 langilez osatuta dago (beste iturburu batzuk mundu osoan 380.000 langile direlakoan daude), ondorioz mundu osoko espioitza sare handiena da. Informazioa Menwith Hilltik (EB) satelite baten bidez Fort Meadera Marylanden (AEB) bidaltzen da.

UKUSA aliantzaren barruan estatu bakoitzari planeta osoko area desberdinetan erantzukizun bat ematen diote. Lehen, Kanadaren zeregina Sobietar Batasuna kontrolatzea zen. Gerra Hotzaren denboraldian, Erdialdeko Amerika eta Hego Amerikaren sateliteen bidez eta irratiaren bidez egindako komunikazioak kontrolatzeko esfortzu handiagoa egin zen, horrekin droga eta jende trafikoa lokalizatu ahal zen. AEBek, beraien satelite kate handia eta entzun portuez baliatuta Latinoamerika, Asia, Errusia (Asian dagoen aldea) eta Txina kontrolatzen dute. Erresuma Batuak(EB), Europa,Errusian eta Afrikan komunikazioak tartean hartzen ditu. Australiak Indotxina, Indonesia eta Txina kontrolatzen du eta Zeelanda Berriak mendebaldar Pazifikoa hartzen du barne.

Tartean hartzen diren seinale gehienak superordenagailu, hiztegiak deritzenak, batzuek prozesatzen dute. Ordenagailu hauek komunikazio bakoitzean patroi espezifiko bat bilatzeko programatuak izan dira eta ahots espezifiko bat bilatzeko ere gai dira. Iturburu batzuen arabera sistema honek 120 estazio finko eta satelite geogeldikorrez osatuta dago. Hauek interneten bidez bidaltzen den trafikoaren %90a irazi dezakete. ECHELON-ek dituen antenak onda elektromagnetikoak tartean hartzeko eta leku zentral batera, gero prozesatzeko, bidaltzeko gai dira. Mezuak ausaz hartzen dira eta irazki batzuen bidez prozesatzen dira gako diren hitzen bila. Jardunbide honi "Telekomunikazioen kontrol estrategikoa" deitzen zaio.

Aurkakotasun zibila

Epailearen kontrolaren kanpoko espioitza sarea askatasunaren gabetze bat barne darama eta horregatik 2001ko urriaren 21ean Interneten bidez ECHELON-ekin bukatzeko saiakuntza bat antolatu zen.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: ECHELON Aldatu lotura Wikidatan