Euskotrenen 950 seriea

Wikipedia, Entziklopedia askea
EMU-950» orritik birbideratua)
Euskotrenen 950 seriea

951 tren unitatea Zazpikaleetako geltokian.
Seriea
MotaAldiriko trena eta metroa
EkoizleaCAF
Urtea2016-
Ekoitzitako unitateak13
Konfigurazioa
OsaeraMc-R-Mc
Ardatzen disposizioaBo′Bo′+2′2′+Bo′Bo′
Luzera52.458 mm
Ezaugarri teknikoak
Trenbide zabalera1.000 mm
Elektrifikazioa1.500 V
Abiadura maximoa90 km/h
Potentzia1.440 kW
Motoreak8. TSA enpresaren 180 kW-ko motorrak. (Bogie bakoitzeko bi)
Edukiera296 pertsona, 94 eserita
Segurtasun sistemakEuroloop
Mando aniztuna2

Euskotrenen 950 seriea edo EMU-950 Eusko Trenbideak eragileak aldiriko zein metro zerbitzuak egiteko erabiltzen duen tren serieetariko bat da, 28 unitate aniztun elektrikoz (EMU) osatutakoa, zeinetatik 13 entregatu diren.

Lehenengo seiak 2016an jarri ziren zerbitzuan, eta 2017an beste zazpi gehiago entregatu dira, seriea osatzen duten gainontzeko hamabost tren unitateak oraindik eraikitzen daudela eta 2020ko maiatzerako entregatzen amaituko direnak. Euskotrenen 900 seriearekin batera, 1983-85 urteen artean eraikitako 300 seriea ordezkatu dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko ekainean Eusko Trenbideak CAF enpresari 28 EMUren eraikuntza esleitu zion, M-R-M osaerarekin, Bilboko metroaren 3. lineari zerbitzu eman eta oso antzekoa den Euskotrenen 900 seriearekin batera Euskotrenen parke mugikorra berritzen jarraitzeko.[1]

Lehenengo tren unitatea 2015eko azaroan entregatu zen, eta azkenekoa 2020ko maiatzerako espero da, urtero 5 tren unitate berri entregatuz. Hasiera batean Txorierriko linean eman zuten zerbitzu, eta ondoren Ermua-Eibar tranbia eta Bilboko metroaren 3. lineara zabaldu ziren.[2]

Gaur egun serie honetako trenak 1T (Ermua-Eibar tranbia), E3 (Txorierri) eta Bilboko metroaren 3. linean zehar ibiltzen dira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tren unitate bakoitza hiru kotxez osatzen da, bi kotxe motore (Mc) eta atoi kotxe bakarraz (R), Mc-R-Mc osaeran, eta erdian laugarren kotxe bat gaineratzeko prestatuta dago.[3] Serie honek irisgarritasunaren aldeko hainbat neurri ditu:[4]

  • Ateen identifikazio kromatikoa, ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako.
  • Arrapala automatikoak ateetan, ikus-entzunezko seinaleekin, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako.
  • "T" erako megafonia eta interfono sistemak, entzumen arazoak dituzten pertsonen audifonoekin bateragarriak.
  • Seinale akustikoak eta argi-seinaleak, entzumen zein ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako.
  • Barruko espazio jarraiak.

Aurreko seriearekin alderatuta, hurrengo hobekuntzak egin dira:[5]

  • Nasa eta trenaren arteko tarteei dagokionez, nasa bihurgunean edo altuera ezberdinean dagoenean arrapala erabiltzeko gaitasuna gaineratu da. Bestalde, ateen zapalketa gunean zegoen koska ezabatu da, eta arrapala ez duten ateen kanpoaldean estribuak gaineratu dira, trena eta nasaren arteko tarteko hutsunea ixteko.
  • Kontraste kromatikoa areagotu da ateen eta trenaren gainontzeko parteen artean, eta trenaren barruko helduleku-barren eta gainontzeko parteen artean.
  • Mugikortasun urriko pertsonei erreserbatutako tokietan, geldialdia eta laguntza eskatzeko botoiak ezberdindu dira eta lekuz aldatu dira, plataformetako barran birkokatuta.
  • Bizikletak uzteko eta mugikortasun urriko pertsonei erreserbatutako tokiak bereizi dira.
  • Seinaletikan hobekuntzak egin dira, bai mugikortasun urriko pertsonei erreserbatutako tokien inguruan, zein sarbide eta irteera guneen inguruan ere.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serieak Bidaide izena du. Tren unitate bakoitzak Euskal Herriko mendi baten izena du. Hala, 951 tren unitatetik 978ra Ganguren, Ulia, Bizkargi, Kalamua, Mugarra, Arrate, Aluitz, Galdaramiño, Andux, Irukurutzeta, Ego-Arbitza, Izarraitz, Arno, Mandoia, Anboto, Oiz, Udalaitz, Larun, Pagasarri, Kobeta, Gorbea, Aizkorri, Ernio, Txindoki, Aralar, Artxanda, Urgull eta Intxorta izena daramatzate.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Irekia Eusko Jaurlaritza. (PDF) (Noiz kontsultatua: 2017-10-28).
  2. «Urkullu: “Euskadi, Europako mugikortasun jasangarriaren diseinuaren eta kudeaketaren buruan”» Irekia (Noiz kontsultatua: 2017-10-28).
  3. Irekia. Irekia - Euskotrenek CAF empresari 28 tren berrien fabrikazioa esleitu dio. (Noiz kontsultatua: 2017-10-28).
  4. EUSKOTREN S/950 ALDIRIKO TRENA. (Noiz kontsultatua: 2017-10-28).
  5. (Gaztelaniaz) «DOSSIER EMU 950» (PDF) Irekia Eusko Jaurlaritza (Noiz kontsultatua: 2017-10-28).
  6. (Gaztelaniaz) listadotren.es. «Euskotren - 950» (Noiz kontsultatua: 2017-10-28).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]