Edukira joan

ETIAS

Wikipedia, Entziklopedia askea
ETIAS
Datuak
Izen laburraETIAS
MotaInformazio sistema, electronic visa (en) Itzuli eta policy (en) Itzuli
KudeatzaileaEuropar Batasuna
Historia
Sorrera2026
webgune ofiziala

Europako Bidaia Informazio eta Baimen Sistema (ingelesez: European Travel Information and Authorisation System, edo ETIAS ) Europar Batasunaren baimen elektroniko sistema da Schengen eremura ( EFTAko herrialdeak barne) eta Ziprera bidaiatzen duten bisitarientzako, bisarik gabeko herrialde batetik datoztenean.

ETIASek 7 euro kostatuko duela aurreikusten da 18 eta 70 urte bitarteko eskatzaileentzat. Hiru urtez edo pasaportearen iraungitze-datara arte baliozkoa izango da, lehenago gertatzen dena kontuan hartuta. [1] ETIAS 2026ko azken hiruhilekoan indarrean jartzea aurreikusten da. [2]

Aplikagarriak diren nazionalitateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde hauetara sartzeko

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ETIAS beharrezkoa da Europako 30 herrialdetara lurrez, airez eta itsasoz sartzeko, Schengen Eremuko 29 estatu kideak barne, baita Ziprera ere.

Herrialde hauetara sartzeko ETIAS beharrezkoa da
 Alemania  Espainia[oh. 1]  Finlandia[oh. 2]  Belgika  Luxenburgo  Herbehereak[oh. 3]
 Norvegia[oh. 4]  Lituania  Suitza  Suedia  Letonia  Estonia
 Hungaria  Kroazia  Eslovenia  Eslovakia  Txekia  Polonia
 Italia  Frantzia[oh. 5]  Liechtenstein  Errumania  Bulgaria  Islandia
 Grezia  Portugal[oh. 6]  Malta  Austria  Danimarka[oh. 7]  Zipre[oh. 8][oh. 9]

 Irlanda Europar Batasuneko estatu kide bakarra da, bisen politika propioa izaten jarraitzen duena.

EBko edo Schengengo herrialde bateko nazionalitate bikoitza eta beste herrialde batekoa (adibidez, Italia eta Kanada) duten bisitariek ez dute ETIASen bidaia-baimenik beharko EBko edo Schengengo herrialdeko dokumentu bat badute (Nortasun Agiri Nazionala edo Pasaportea).[3][4]

ETIAS bisa salbuetsitako hirugarren herrialdeetako nazionalei eskatuko zaie, Andorra, Monako, San Marino eta Vatikano Hiriko mikroestatu europarrak izan ezik. Estatu hauetara sartzeko bide bakarra Schengen eremuko herrialde batetik pasatzea da, beraz, hirugarren estatuko herritarrek ETIAS izango behar dute mikroestatu hauetara joateko:  Andorra,  Monako[oh. 10],  San Marino eta  Vatikano Hiria.

Herrialde hauetako herriatarrek eskatu behar dute

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde hauetako pasaportea duten bidaiariak ETIAS behar izango dute:[5]

ETIAS ez zaie eskatuko pertsona hauei:[6]

Aurkezpenaren kronologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ETIAS indarrean sartu ondoren, gutxienez sei hilabeteko "trantsizio epe" batekin hasiko da, eta epe horretan eskaerak onartuko dira, baina ez da derrigorrezkoa izango ETIAS bat ukaitea bidaiatu ahal izateko.[7]

ETIAS baliotzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ETIAS bati ezezkoa eman dioten edo beren ETIAS ez onartzea espero duten bidaiariek baliozkotasun mugatuko ETIAS bat eskatu ahal izango dute, bidaiatzeko "arrazoi humanitarioak edo betebehar garrantzitsuak" badituzte. Zehaztutako herrialdeetarako bakarrik balioko du, eta 90 egunera arte.[8]

  1.  Kanariak,  Ceuta,  Melilla eta Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko lurrak barne
  2.  Åland barne
  3. Karibeko Herbehereak izan ezik
  4.  Svalbard, Bouvet Uhartea, Petri I.a Uhartea eta Maud Erreginaren Lurraldea izan ezik
  5. Itsasoz Haraindiko Frantzia izan ezik.
  6.  Madeira eta  Azoreak barne
  7.  Faroeak eta  Groenlandia barne
  8.  Ipar Zipreko Turkiar Errepublika izan ezik
  9.  Akrotiri eta Dhekelia barne. Herrialde hauek Ziprerekin muga irekiak eta bisa-politika bera dauzkate.
  10. Monakon itsasotik sartzean, Schengen eremuko bisa-politika bera aplikatzen da.
  11. Britaniar nazionalitate mota guziak, Brexit ateratze-akordioaren onuradunak izan ezik

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Security union: A European Travel Information and Authorisation System – Questions & answers» European Commission 5 July 2018.
  2. (Ingelesez) «Revised timeline for the EES and ETIAS - European Union» travel-europe.europa.eu.
  3. «Frequently asked questions about ETIAS» Europa.
  4. «Who should apply – Who does not need an ETIAS travel authorisation» Europa.
  5. (Ingelesez) «Who should apply - European Union» travel-europe.europa.eu.
  6. «Official Journal of the European Union, L 236, Volume 61, English Edition» Europa 19 September 2018.
  7. «ETIAS timeline explained» Europa.eu 24 November 2023.
  8. ETIAS travel authorisation with limited validity. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]