EULUMDAT

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Adibide grafikoa Software 1.0.1 QLumEdit

EULUMDAT Ordenagailu fitxategi formatu bat da, Argi iturri baten ezaugarri fotometrikoak trukatzeko formatua alegia. Zuzenbide bakoitzeko argi-intentsitatearen banaketa gordetzen da. Fitxategiaren izenaren atzizki erabiliena *.ldt da. Formatu hau zen Axel Stockmar-ek (Light Consult Inc., Berlin) 1990an sortu zuen. Europear kontinentean datu fotometrikoak elkartrukatzeko industria estandartzat onartzen da. Erresuma batuan aldiz  CIBSE -TM14 erabiltzen da eta Estatu Batuetan IESNA LM-63.formatua da erabilia.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EULUMDAT fitxategi bat ASCII hizki lerroaz osatuta dago. Normalean MS-DOS sistimako orga-itzulera (ingelesez: carriage return edo <CR>) eta lerro-jauzia (ingelesez: line feed edo <LF>)  <CR><LF> ordenean erabilitzen dira. Bestelako konbentzio bat daukaten beste sistema eragileetan e.b. UNIX edo Mac OS elkar lanerako hau hartu behar da kontuan beharrezko sostengua emateko.

Fitxategi-formatu honetan argiaren intentsitatea gordetzen da nagusiki, ez da luminantziaren daturik, kolorea eta argi-iturriaren bestelako ezaugarririk biltzen. Horregatik fitxategian bildutako datuekin ezin da lilurapenari buruzko kalkulurik behar bezala egin, batez ere argi-igorleak diodoak badira eta intentsitatean aldaketa latzak baditu zuzenbidearekin.


Formatuaren zehazpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EULUMDAT-DATUAK
Eremua Azalpena
karaktere kop.
1 Entrepresa / Datu Tegia / Bertsioa / FormatuIdentifikazioa 78 gehienez
2 Ityp = Argi-mota
  • 1 = Argi puntua simetria ardatz bertikalean
  • 2 = Argi lineala
  • 3 = Bestelako simetriadun argi puntua
    (bakarrik Ityp = 2 eta luzeango eta zeharreko zuzenbideetan zatikatuta)
1
3   Isym:= Simetria mota
  • 0 = Simetriarik ez
  • 1 = Simetria ardatz bertikalean
  • 2 = C0-C180 lauarekiko simetria
  • 3 = C90-C270 lauarekiko simetria
  • 4 = C0-C180 eta C90-C270 lauekiko simetria
1
4 Mc = C-Lauen kopurua 0° eta 360° graduen artean

(normalean 24 gela barruko argiztapenean, eta 36 errepide argiztapenean )

2
5 Dc = C-Lauen arteko distantzia (Dc = 0 C-Lau ez ekidistanteak badaude) 5
6 Ng = Neurri kopurua C-Lau bakoitzean (gehienetan 19 edo 37) 2
7

Dg = C-Laueko intentsitate ezeberdinen arteko distantzia (Dg = 0 neurri ez ekidistanteak badaude)

5
8 Neurri txostenaren zenbakia
78 geh.
9 Luminariaren Izena
78 geh.
10

Luminariaren Zenbakia

78 geh.
11 Fitxategi izena
8
12 Data/Erabiltzailea 78 geh.
13 Luminariaren Luzera/Diametroa (mm) 4
14 b = Luminariaren zabalera (mm) (b = 0 luminaria borobila) 4
15 Luminariaren altuera (mm)
4
16 Luminariaren Luzera/Diametroa (mm)
4
17 Luminariaren Zabalera (mm)
4
18

Argi-arearen altuera C0-lauean (mm)

4
19 Argi-arearen altuera C90-lauean (mm) 4
20 Argi-arearen altuera C180-lauean (mm) 4
21 Argi-arearen altuera C270-lauean (mm) 4
22 DFF (%) =

Beherako fuxua  (Downward flux fraction)

4
23 LORL (%) = Light Output Ratio
4
24 Intentsitate neurrien bIhurtze faktorea (Conversion factor) (Neurriaren araberakoa) 6
25 Luminariaren makurdura neurrian (errepideko luminariak) 6
26 n = Lanpara estandarren kopurua
4
26a Lanpara kopurua
n * 4
26b Lanpara mota
n * 24
26c Lanparen argi fuxu osoa (lumen)
n * 12
26d Kolorea / Kolore Tenperatura
n * 16
26e

Kolore taldea / Kolore indizea

n * 6
26f Potentzia balastoa barne (watt) n * 8
27 DR = Direct Ratio Indexes k = 0.6 ... 5 (Erabiliera faktorearen metodoko zenbakiak kalkulatzeko) 10 * 7
28 C-Angelua (0°tik hasita) Mc * 6
29 G-Angelua (0°tik hasita) Ng * 6
30 Argi-intentsitatea Kandela 1000 Lumeneko
  • Isym = 0 bada, Mc1 = 1 eta Mc2 = Mc
  • Isym = 1 bada, Mc1 = 1 eta Mc2 = 1
  • Isym = 2 bada, Mc1 = 1 eta Mc2 = Mc/2+1
  • Isym = 3 bada, Mc1 = 3*Mc/4+1 eta Mc2 = Mc1+Mc/2
  • Isym = 4 bada, Mc1 = 1 eta Mc2 = Mc/4+1
(Mc2-Mc1+1) * Ng * 6

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]