Ea-nasirreko taulatxoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ea-nasirreko taulatxoa
Jatorria
Egilea(k)Nanni (en) Itzuli
Sorrera-urteaK.a. 1750
Aurkikuntza lekuaUr
Aurkitzailea edo asmatzaileaLeonard Woolley (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dimentsioak11,6 (altuera) × 5 (zabalera) × 2,6 (lodiera) cm
HizkuntzaAkadera
Idazketa-sistemaIdazkera kuneiforme
Kokapena
BildumaBritish Museum
Inbentarioa131236
Argumentu nagusiaKalitatea eta zakarkeria

Ea-nasir buztinezko taulatxoa Kristo aurreko 1750 urte inguruan datatua dagoen, Lehen Babiloniar Dinastiaren Inperioan, Mesopotamian aurkitutako pieza arkeologikoa da. Dirudienez ezagutzen den lehen erreklamazio idatzia da. Aurkikuntza Leonard Woolleyk egin zuen, Ea-nasirren izan zen etxean indusketa batean. British Museumen erakusten da gaur egun.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

11,6 zmko altuera, 5 zmko zabalera eta 2,6 zmko lodiera du. Idazkera kuneiformearekin grabatuta dago.[1]

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nanni izeneko gizon baten kexa jasotzen du taulatxoak. Nanninek kobrearekin negoziatzen zuen Ur hiriko merkataria zen Ea-nasirreri idatzi zion bere protesta azaltzeko. Ea-nasirrek Dilmun hirian negoziatzen zuen. Nanniren protesta bikoitza zen, lingoteen kalitate eskasagatik, batetik, eta bere mezulariari eman zitzaion tratu txarragatik bestetik.[2]

Beste taulatxoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste taulatxo batzuk aurkitu dira Ea-nasirren etxebizitza zela uste duten aztarnategian. Horien artean, Arbituram izeneko gizonaren gutuna non oraindik kobrea jaso ez zuela salatu zuen; beste batek kobre txarra jasotzeaz nekatuta zegoela zioen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. British Museum. [1]
  2. Noriega Hernández, Javier, ABC egunkarian.[2]
  3. Killgrove, Kristina. "Meet The Worst Businessman Of The 18th Century BC". Forbes. [3]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]