Eadric Streona
| Eadric Streona | |||
|---|---|---|---|
1007 - 1017 - Leofwine, Ealdorman of the Hwicce (en) | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | X. mendea | ||
| Heriotza | Londres, 1017ko abenduaren 25a (egutegi gregorianoa) ( urte) | ||
| Heriotza modua | heriotza zigorra | ||
| Familia | |||
| Ezkontidea(k) | Eadgyth (en) | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | ingelesa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | magistratua eta ofizierra | ||
Eadric Streona (1017an hil zen) Merciako ealdorman (konde) izan zen 1007tik Kanuto erregeak hil zuen arte. “Streona” goitizena (“Eskuratzailea”) Hemmingen kartularioan jaso zuen, elizaren lurrak eta funtsak bereganatu zituelako. Erdi Aroan Eadric ospetsu (eta gaitzetsia) egin zen Ingalaterraren birkonkista daniarraren garaian egindako traizioengatik.
Eadric gutxienez zortzi seme-alabetako bat izan zen eta jatorri xume samarra zuen: bere aita, Ethelric, Æthelred Zalantzatiaren gortean ibili zen, baina ez zuen garrantzi handirik izan eta ez da ezagutzen titulurik eduki zuenik. Ealdorman izan aurretik ere, Eadric Æthelreden zigortzaile modura aritu zela dirudi; 1006an, Yorkeko ealdorman Ælfhelm hiltzea bultzatu zuen. 1009 urtean Eadric Æthelreden alabarekin, Eadgyth-ekin, jada ezkonduta zegoen hortaz erregearen suhia bihurtuz. 1007an izendatu zuten Merciako ealdorman.[1]
Ealdorman gisa, Eadric erreinuaren auzietan rol garrantzitsua jokatu zuen. 1009an Canterburyko artzapezpiku Ælfheahen bizia salbatzeko asmoz bikingo erasotzaileekin negoziatu zuen, baina alferrik izan zen. Gainera, noble garrantzitsuen hilketak antolatzen jarraitu zuen - ustez erregearen aginduz. Hala ere, 1015ean bere suhia traizionatu zuen eta Daniar Kanutorekin batu zen, Svend I.a Forkbeard-en semearekin, Ingalaterraren kontra.
Jaun berria lagunduz, Eadric Ingalaterra osoan zehar harrapaketa eta suntsiketa kanpaina batean ibili zen, 1016ko udan Edmund Ironsideren aurka borroka nagusiak hasi ziren arte, hildako Æthelred Zalantzatiaren oinordekoa. Gudaldi erabakigarria Assandunen izan zen, 1016ko urriaren 18an. Ordurako Eadric berriz bere suhiaren aldean zegoen, baina bere gizonak hartu eta eremua utzi zuen, arrazoi ilunengatik, beharbada aurrez antolatua. Kanuto eta Edmunden artean bakea ezarri ondoren, Eadric-ek konde izaten jarraitzea lortu zuen; hala ere, urtebete geroago, Kanutok 1017ko Eguberriko ospakizunetan Londresen hil zuen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Williams, Ann. (2003). Æthelred the Unready: the ill-counselled king. Hambledon and London : distributed in the United States and Canada exclusively by Palgrave Macillan ISBN 978-1-85285-382-2. (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ Lawson, Michael K.. (2004). Cnut: England's Viking king. (This ed. 1. publ. argitaraldia) Tempus ISBN 978-0-7524-2964-9. (kontsulta data: 2025-09-02).