Ealing

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ealing
London Borough of Ealing
Londresen banaketa administratiboa
Ealing coat of arms.svg
Administrazioa
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
AlkateaJulian Bell (en) Itzuli
Jatorrizko izenaLondon Borough of Ealing
Posta kodeaHA, NW, UB, W eta W5 2HL
HerriburuaEaling (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak51°30′47″N 0°18′32″W / 51.5131°N 0.3089°W / 51.5131; -0.308951°30′47″N 0°18′32″W / 51.5131°N 0.3089°W / 51.5131; -0.3089
Ealing UK locator map.svg
Azalera55.5447 km²
Demografia
Biztanleria341.982 (2018)
Red Arrow Down.svg−1.118 (2015)
Dentsitatea6.156,88 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1965eko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia020
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakSteinfurt, Marcq-en-Barœul eta Bielany (en) Itzuli
ealing.gov.uk

Ealing (ingelesez: London Borough of Ealing) Londresko udalerrietako (borough) bat da, mendebaldean kokaturik dagoena. 2015eko erroldaren arabera 343.100 zituen 55,53 kilometro koadroko azaleran, honek Londresko hirugarren borough populatuena egiten du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ealing ingurua duela 7.000 urtetatik populatu izanaren ztarnak aurkitu dira Horsenden Hill muinoan. VIII mendearen hasieran Gillingas ("Gillaren jendea") izen saxoia ageri da eta hortik omen dator Ealing izena. XII mendean Londres inguratzen zuten baso zabalen artean zegoen asentamendu bat aipatzen da inguru hauetan. Andre Mariaren eliza garai hartakoa omen da. Aurreneko errolda 1599koa da eta 85 etxe bazirela aipatzen da.

1698 urtean Great Ealing School sortu zen, Ingalaterrako eskola pribatu onena izatearen sona hartu zuena. 1830 hamarkadan trenbidea eraiki zen eta honen ondorioz urbanizazio azkarra izan zuen eremuak. Eskola gainbeheran sartu zen 1908an itxi zen arte.

Gaur egungo udalerria 1965 urtean eratu zen Ealing, Southall eta Acton udalerriek bat egin zutenean.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrutia honako auzoek osatzen dute:

  • Acton
  • Dormer's Wells
  • Ealing Broadway
  • East Acton
  • Greenford
  • Hanwell
  • Little Ealing
  • North Acton
  • Northolt
  • Norwood Green
  • Perivale
  • South Acton
  • Southall

Jatorri etnikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorri britainiarreko jendeak populazioaren %30.4 osatzen du. Badaude aipagarriak diren hainbat komunitate:

  • Ealingen irlandarren komunitate zabala izan da historikoki. Hori argi ikusten da auzoan dauden irlandar pub ugariengatik eta Joko gaelikoek duten jarraitzaile kopuruarengatik. San Patrick egunean bandera irlandarrez josten da auzoa.
  • Bigarren Mundu Gerratik ihesi poloniarrak iritsi ziren Acton eremura batez ere. Polonia Europar batasunean sartzerakoan emigrante berriak etorri ziren eta gaur egun borougharen %6a osatzen dute, Erresuma Batuko poloniarren proportzio handiena duen udalerria da.
  • Southall inguruan Asia hegoaldeko jendea ezarri da, sikh-ak nagusiki. Southall Broadway auzoan asiarrek %80a osatzen dute (2011).

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]