Intelsat I

Wikipedia, Entziklopedia askea
Early Bird» orritik birbideratua)
INTELSAT I Early Bird.

Intelsat I, Early Bird ezizena zuena, COMSTATek espaziora bidali zuen telekomunikazioetarako lehenengo satelite komertziala da. 1965ean jaurti zen Cape Kennedytik. 38,5 kg-ko pisua du, eta 600 eguzki-zelulaz dago osatuta; 12.500 cm2-ko azalera du. 340 telefono-linea igor ditzake. Amerikaren eta Europaren arteko transmisioak egiteko bidali zuten espaziora; Estatu Batuetako, Kanadako eta Eurovisiongo telebista-kateek erabili zuten lehenengoz. Espaziora bidali eta handik hilabetera, Early Birda erabiltzeagatik orduko 10.000 dolar ordaindu behar zirela erabaki zen, eta erabaki horren aurka boikota egin zuten Europako eta Ameriketako telebista-kateek. Dena dela, satelitea ez erabiltzeko erabakia hartu zutenek ere, Early Birden garrantzia onartu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]