Earvin Johnson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Earvin Johnson
Magic Lipofsky.jpg
Bizitza
Izen osoa Earvin Johnson Jr.
Jaiotza Lansing1959ko abuztuaren 14a (57 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Everett High School
Michigan State University
(1977 - 1979)
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea saskibaloi jokalaria, motivational speakerra, saskibaloi entrenatzailea, ekintzailea, finantzaria, enpresaburua, zinema ekoizlea, aktorea eta telebista-ekoizlea
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Los Angeles Lakers 1979-1991 antolatzaile, eskolta 32
Los Angeles Lakers 1996-1996 hegal-pibot 32
 
Posizio edo espezialitatea antolatzailea
hegal-pibota
Kirol zenbakia 32
Pisua 100 kilogramo
Altuera 206 zentimetro
Jasotako sariak
Nominazioak
Sinesmenak
Erlijioa kristautasuna
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0005059
magicjohnson.com/

Earvin Effay Johnson, Jr. edo "Magic" Johnson (Lansing, Michigan, 1959ko abuztuaren 14a-) saskibaloi-jokalari estatubatuarra izan zen, gaur egun erretiratua, NBAko inoizko hoberenetarikoa.

Joko-antolatzaile modura aritzen zen, nahiz eta garaiera ezohikoa zuen jokoa gidatzeko (2,05 metro); aipagarriak dira haren lastertasuna eta jokorako zuen irudimen aparta, batik bat paseak egitean. Los Angeles Lakers taldearekin 1980, 1982, 1985, 1987 eta 1988 urteetako NBA txapelketak irabazi zituen; sarritan hautatu zuten bai txapelketako eta bai finaleko jokalari onena. 1991ko azaroan, kirol-mundua guztiz txundituta utzi zuen, prentsaurreko batean HIESa eragiten duen birusa zuela eta kirola uztea erabaki zuela jakinarazi zuenean. 1992an Bartzelonan jokatu ziren Olinpiar jokoetan, urrezko domina lortu zuen Estatu Batuetako taldearekin.

Kirol-ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979tik 1991ra Los Angeles Lakers taldekide arrakastatsua izan zen.

Hiesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n GIB birusak kutsatuta zegoela iragarri zuen. Ordutik, HIESaren aurkako kanpainen aktibista nabarmena da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Earvin Johnson Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]