Earvin Johnson
Earvin Effay Johnson, Jr. edo "Magic" Johnson (Lansing, Michigan, 1959ko abuztuaren 14a-) saskibaloi-jokalari estatubatuarra izan zen, gaur egun erretiratua, NBAko inoizko hoberenetarikoa.
Joko-antolatzaile modura aritzen zen, nahiz eta garaiera ezohikoa zuen jokoa gidatzeko (2,05 metro); aipagarriak dira haren lastertasuna eta jokorako zuen irudimen aparta, batik bat paseak egitean. Los Angeles Lakers taldearekin 1980, 1982, 1985, 1987 eta 1988 urteetako NBA txapelketak irabazi zituen; sarritan hautatu zuten bai txapelketako eta bai finaleko jokalari onena. 1991ko azaroan, kirol-mundua guztiz txundituta utzi zuen, prentsaurreko batean HIESa eragiten duen birusa zuela eta kirola uztea erabaki zuela jakinarazi zuenean. 1992an Bartzelonan jokatu ziren Olinpiar jokoetan, urrezko domina lortu zuen Estatu Batuetako taldearekin.
Kirol-ibilbidea
1979tik 1991ra Los Angeles Lakers taldekide arrakastatsua izan zen.
Hiesa
1991n GIB birusak kutsatuta zegoela iragarri zuen. Ordutik, HIESaren aurkako kanpainen aktibista nabarmena da.
Palmaresa
- NBA ligako txapelduna bost aldiz: 1980, 1982, 1985, 1987, 1988.
- 1992ko Olinpiar Jokoen urrezko domina AEBetako selekzioarekin.
- NBAko Jokalari Baliotsuenaren Saria hiru aldiz: 1987, 1989, 1990.
- NBAko All-Star taldean 12 aldiz aritua (1980-1992).
- NBAko All-Star partidako Jokalari Baliotsuenaren Saria birritan (1990, 1992).
Ikus, gainera
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Earvin Johnson ![]() |
Kanpo loturak
- (Ingelesez) Jokalariaren profila NBAren webgunean
- (Ingelesez) Magic Johnsonen webgune komertziala
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
|