Ebaluazio (hezkuntza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Askotan erabili den konparazioa: hezkuntzan egin behar den ebaluazio prozesua eta janari edo edari baten ekoizpen prozesuan zehar behin eta berriro egiten diren dastaketak. Ebaluazio hezitzailea ekoizte prozesuan zehar maiz praktikatu behar den ekintza da, betiere hobetzeko asmoz; betiere azken ekoizpenaren kalitatea ahal bezain gozo izateko asmoz. Ebaluazioa ez da prozesua amaitu eta gero egin behar, prozesuan zehar baizik.

Hezkuntzan, ebaluazioa ikaslearen ikasketa-prozesuaren bilakaera eta maila kontrolatzeko burutzen da. Ebaluazio-metodoak aztertzen dituen arloari ebaluazio-teoria deitzen zaio.

Definizio bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebaluazioa hezkuntzan erabakiak hartzeko informazioen biltze eta balorazio prozesu sistematikoa[1][2] da.

EAEko Heziberri 2020k Ebaluazio prozesuala edo hezigarria aipatzen du, dagokion atalean. Hauxe dio:

« […] Ikasleen ebaluazio prozesual edo hezigarriak, bere aldetik, ikaskuntza‐prozesu osoaren garapen eta eboluzioaren berri ematea du helburu, prozesuan aurrera egin ahala hauteman litezkeen indarguneak nahiz ahulguneak unean uneko premietara egokitu eta, hori guztia aintzat hartuta, erabaki egokiak hartzeko. Ikasleen lana kalifikatu behar soilean baino, ebaluazio‐mota horren eraginak askoz nabarmenagoa behar luke ikaskuntza‐prozesuan berean, ezinbestekoak diren zuzenketak egitea, horixe baita kontua, azken ebaluazioa hezurmamitu aurretik ere prozesu osoa gogobetegarria izan dadin.. »

EAEko Heziberri 2020[3]


« Gerora erabakiak hartu ahal izateko informazioa etengabe eta modu sistematikoan jasotzea eta aztertzea oinarritzat duen prozesua, horixe da ebaluazioa. »

Heziberri 2020 - Glosarioa.[4]


Ebaluazioaren helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebaluazio-xedeek, hezkuntza-xedeek, hezkuntza-prozesu osoaren norabidea erakutsi eta zentzua ematen diote. Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak edo helburuak oinarrizko konpetentziak lortuz iristen dira[4].

Ebaluazioak hainbat helburu izan ditzake hezkuntza arloan. Aurreikuspenerako erabil daiteke, langile bati makina baten funtzionamendua irakatsi ondoren, makina behar bezala erabiltzeko gai izango den jakiteko, adibidez. Ziurtapenerako (EGA azterketak egiten duen ebaluazioak pertsonak euskaraz maila jakin batetik gorako komunikazio gaitasuna duela adierazteko erabiltzen da) edo hautapenerako (lanpostu bat betetzeko emandako ikastaro baten barnean, lanposturako hautagai egokiena zein den erabakitzeko) ere erabiltzen da.

Helburua neurtzea izan daiteke (gai bati buruzko ezagutza-maila bete den egiaztatzeko egiten dena edo ikaslearen gaitasunen bat norainokoa den antzemateko egiten dena edo ikaslea sailkatzeko erabiltzen dena) edota hezitzailea izan daiteke, (ikasleari bere ikasketa-prozesuan laguntzeko egiten dena).

Zeharka ebaluazio prozesuek ere askotan lortzen dute ebaluatuak izango diren pertsonen aparteko ahalegina. Ebaluazio prozesu batetik pasatze horrek batzuentzat estresa dakar, eta estres horrek onenak ematen lagundu dezake edo kalterako izan daiteke, pertsonen eta beren emozioen arabera.

Ebaluazio irizpideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebaluatzerakoan erreferente nagusiak ebaluazio irizpideak izan behar dute. Ebaluatzerakoan erreferenteak ez dira ebaluazio-tresnak izan behar (azterketak, galdetegiak, probak...) Ebaluatzerakoan erreferente nagusiak ez dira azken ekoizpenak izan behar, (idazlanak, ekoitzitako bideoak, grabatutako audioak, bete diren azterketak...). Ebaluatzen hasi baino lehenago zehaztutako ebaluazio-irizpideen arabera ebaluatu beharko genuke.

Ebaluazio prozesua hasi baino lehenago lortu nahi diren helburuak zeintzuk izango diren ondo zehaztuta egon beharko luke. Helburu horiek noraino bete diren zehazteko irizpide batzuk adostu edo zehaztu beharko lirateke[5].

Ebaluazio prozesuetan ebaluatzaileek fokua emaitzetan edo prozesuetan jar dezakete[6]. Esate baterako, kalkulu ariketa batean emaitza bat zuzentzat jo daiteke, beste emaitza batzuk balekoak, erdipurdikoak, eta beste emaitza guztiak txarrak. Baina emaitza horietara ikasleak egin duen ibilbidea ere, prozesua ere, ebaluatu daiteke. Ikaslearen arrazoinamenduak, oro har, txukunak izanik, agian, ez du urrats txiki batean asmatu eta kale egin du emaitza zuzena lortzerakoan. Ebaluatzaile batzuek prozesua ere ebaluatu behar dela uste dute.[7]

Ebaluazio-irizpideak helburuak edo xedeak zenbateraino barneratu diren aztertzeko erreferentzia nagusi dira. Arlo zein irakasgai jakin batean oinarrizko konpetentziak zenbateraino landu eta garatu diren argi eta garbi aztertzeko aukera ematen dute. Ebaluazio-irizpideen bitartez finkatzen da helburuak zenbateraino lortu eta, beraz, horiek ardatz dituzten konpetentziez jabetu diren ikasleak.[4]

Zer ebaluatu, edukiak ala konpetentziak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken hamarkadetan, mendebaldeko hezkuntza sistemetan, ikerlariak konpetentzien ebaluazioan sakontzeko ahaleginak egiten ari dira[7][8][9][10][11].

Egiten jakin behar da, ez, besterik gabe, adierazten. "[...] prozedurazko edukiak lehenetsi behar dira –"egiten jakitea", alegia [...]".[7]

Baina oraindik ere, leku askotan, erabiltzen diren nota-boletinetan konpetentziei leku gutxi uzten zaie, edo bat ere ez.

« Bigarren tranpa ebaluazioa da. Horrekin haserretu nintzen. Esaten da arloak ebaluatu behar direla, zenbakiekin, baina konpetentziak ere bai. Hori ez da bidea. Honetan busti behar gara. Benetan bultzatu nahi baditugu konpetentziak, hauek ebaluatu behar dira, dituzten dimentsioak eta garapen mailak kontuan izaten. »

—Berta Martínez Pérez - Berritzeguneko aholkularia[12].


Edukiak ebaluatzekotan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Edukiak, adierazpenezkoak:
Adierazpenezko edukiak jakintza teorikoak dira, hau da, jakintzari buruzko datuak, gertaerak, kontzeptuak eta printzipioak, ikasgaitan antolatuta.
  • Edukiak, jarrerazkoak:
Jarrerazko edukiak ikasitako joerak, ohiturak edo jarrerak dira, nahiko iraunkorrak, eta beren oinarrian gauza, pertsona edo egoera jakin bati buruzko jakintzak, sinesmenak, lehentasunak, balioak eta abar daude.
  • Edukiak, prozedurazkoak:
Prozedurazko edukiak adierazpenezko eta jarrerazko edukiak eskuratu ahal izateko estrategia edo urrats ordenatuak dira, eta trebetasunetan islatzen dira.
Zehar-prozedurak:
Eduki-mota guztientzat berdinak dira eta oinarrizko konpetentzia guztiak lortzeko balio dute, nahiz zeharkakoak edo orokorrak nahiz diziplina baitakoak edo berariazkoak.
Diziplina baitako / diziplinarteko prozedurak:
Espezifikoak dira diziplina-arlo bakoitzeko edukiak eta eskumenak ikasteko, eta diziplina baitako hainbat arlo eta eskumenetan erabil daitezke.

Baina oraindik ere, leku askotan, erabiltzen diren nota-boletinetan konpetentziei leku gutxi uzten zaie, edo bat ere ez.

« Bigarren tranpa ebaluazioa da. Horrekin haserretu nintzen. Esaten da arloak ebaluatu behar direla, zenbakiekin, baina konpetentziak ere bai. Hori ez da bidea. Honetan busti behar gara. Benetan bultzatu nahi baditugu konpetentziak, hauek ebaluatu behar dira, dituzten dimentsioak eta garapen mailak kontuan izaten. »

—Berta Martínez Pérez - Berritzeguneko aholkularia[12].


Lorpen adierazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebaluazio irizpideak definitu, zehaztu edota adostu ondoren, irizpideak noraino bete diren kuantifikatzeko eta estandarizatzeko ahaleginak egin beharko lirateke lorpen-adierazle batzuk zerrendatuz eta definituz. Ebaluazio irizpide eta lorpen adierazleak ondo definitzeko eta zerrendatzeko ahaleginetan sortutako tresnak izaten dira, esaterako, errubrikak eta kontrol zerrendak.[7]

Ebaluazio-adierazleek jokabide behagarri bihurtzen dituzte ebaluazio-irizpideak, eta, alde horretatik, haiek dira ebaluazioaren azken erreferenteak.[4]

Ebaluazio tresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lortu nahi diren helburuak noraino bete diren ebaluatzeko, hezkuntza munduan hainbat ebaluazio tresna[13][14] sortzen dira:

  • azterketak, (eduki teorikoei buruzko azterketak, proba praktikoak...).
EAEeko nota boletinetan aspalditik erabiltzen da laugarren lerroko eskala, (1-10), kalifikazioak ezartzerakoan.
Eskala bat hartu edo beste bat hartu, eta aldatu egiten dira gutxiegi, nahikoa, ongi, oso ongi, bikain eremuen zabalera.
Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua - Deskribatzen diren komunikazio konpetentzia mailak 6 titulu horietan banaturik.
  • nota buletinak. Jakintza arloak irakasgaika antolatzen den hezkuntza sistemetan, metodo tradizionala. Ikasleak landu dituen irakasgai bakoitzari kalifikazio bat ezartzen diote arloko irakasleek. Ikus kalifikazioak.
  • Autoebaluazio- eta koebaluazio- (paraleloen arteko ebaluazioa) txantiloiak edo errubrikak. Ikasitakoari buruzko gogoeta egiteko aukera ematen duten ebaluazio tresnak dira errubrikak, ikasleak ebaluazio prozesuan inplikatzeko asmoa duten ebaluazio tresnak.
Errubrikek, ebaluazio-txantiloiek[15] edo ebaluazio-errubrikek, ikaslearengandik espero diren jokaera batzuk, lorpen batzuk, deskribatzeko eta mailakatzeko balio dute. Errubrikak ikasleekin batera sortuz gero, haiek ondo jakingo dute zer eta nola ebaluatuko zaien.
  • kontrol zerrendak ebaluazio adierazle batzuk, ebaluazio irizpide batzuen arabera, betetze-maila neurtzeko txantiloia da.
  • Aurreko bi tresna horiekin, esate baterako, jendaurreko aurkezpenak ebaluatu daitezke. Ikasleek beste ikasleen aurrean, irakasleen aurrean, interneteko foro batean landu duten gai bati buruz jardungo dira. Bideo edo audioa graba daiteke, egindako lana behin baino gehiago aztertzeko aukera eduki ahal izateko.
  • Eskolako egunkari edo aldizkaria. Edo horien bertsio digitala: bloga, webgunea, sare sozialeko haria... Célestin Freinetek, besteak beste, erakutsi zuen zein interesgarri izan daitekeen ikasleek lan kooperatiboaren bidez testuak inprimatzeraino hobetzea. XXI. mendeko teknologia batzuek, Freinetek inprentari ematen zion funtzioa bete dezakete. Ikasleen partaidetza oso aktiboa eskatzen du metodologia honek; ikasleek planifikatu, gidoiak egin, taldeka adostu, informazioa eta beharreko dituzten hainbat elementu bilatu, prestatu, argitaratu, aurkeztu, egindakoa defendatu...
  • Eskolako irratia edo podcast zerbitzua. Aurrekoaren aldaera. Azken ekoizpenak audioak edo bideoak izanik, horiek ebaluatzeko tresna bereziak sortu behar.
Oinarrizko diziplinetako konpetentzietan oinarritutako unitate didaktiko bat ebaluatzeko diana bat, itu bat. Antzeko diana edo itu bat egin daiteke oinarrizko zehar konpetentziekin.
Ebaluazioa modu grafikoan erakusteko eskema bat, diana bat.
  • Ebaluazio ituak edo dianak. Aurretik, ebaluatzaileak zazpi oinarrizko konpetentzia horiek garatzeko baliogarria izango den unitate didaktikoa diseinatu du. Edo beste batek diseinatutako ekintza bat ebaluatuko du.
Ekintza edo unitate didaktikoa diseinatu duenak, aurreikusi du konpetentzia batzuk luze eta zabal jorratuko direla, hizkuntza- eta literatura- komunikaziorako konpetentzia, esate baterako. Aurreikusi du beste konpetentzia batzuk, ordea, gutxiago landuko direla, matematikarako eta teknologiarako konpetentziak, esaterako.
Proposatutako ekintzan egin eta gero, ebaluatzaileak ebatzi du zientziarako konpetentzia lantzerakoan itu-ituan jo dutela, motrizitate konpetentzia lantzerakoan ere oso ondo ibili dira. Beste konpetentzia batzuekin, ordea, ebaluatzaileak ebatzi du txarto ibili direla, erdigunetik oso urruti ibili direla, esaterako gizarterako eta herritartasunerako, matematikarako eta teknologiarako konpetentzietan.
Ekintza edo unitate didaktikoa diseinatzerakoan, konpetentzia guztietan, itu-ituan jotzea, baina konpetentzia bakoitzak zabalago edo estuago landuko zirela aurreikusten zen.
Konpetentzia guztiak batera landu egiten direnean erabil daiteken ebaluazio txantiloia.
  • Ebaluazio-galdetegiak. Formularioak. Galdera sortak, inkestak.
  • Portfolioak[16][17][18][19], hizkuntzen portfolioak.
  • Auto-ebaluazio galdetegiak, koebaluazio galdetegiak, taldeka erabiltzeko ebaluazio galdetegiak...
  • elkarrizketak, ebaluatzaileek zuzenean egiten diete elkarrizketa ebaluatuko diren pertsonei eta elkarrizketa horretan ebaluazio prozesu bat garatuko da.
  • Casting modukoak, jendaurreko aurkezpenen edo elkarrizketen aldaera. Ikasleek beren burua defendatu behar dute ataza batean.
  • Txostenak, auto-txostenak[20][21],
  • Ikasketa espedienteak, (hezkuntza sistema askotan, ikasle bakoitzari bere urte askotako kalifikazioen txostena egiten zaio),
  • Diziplina espedienteak, (hezkuntza sistema askotan, ikasleek elkarbizitza kaltetzen duen jokabideren bat eginez gero, ikerketa bat egiten da, elkarrizketak, txostenak... Horrekin guztiarekin, egindako akatsak edo hutsegiteak larritzat edo oso larritzat hartzen badira, ikasleari diziplina espedientea zabaltzen zaio).
  • Ikaste-egunerokoak edo bitakorak. Ikaskuntza prozesuan garrantzitsuak izan daitezkeen portaeren deskribapen laburra biltzen duen koadernoa da. Irakasleak zein ikasleak izan daitezke oharren egileak.

Ikaste-egunerokoak paperezkoak zein digitalak izan daitezke. Badago horrelako egunerokoak egiteko propio sortutako txantiloirik[22] eta aplikazio librerik[23].

  • Debateak, talde-eztabaidak, bateratze txostenak. Ikasleek ikaste saioetan bizi izandako esperientzia fisiko eta emozionalen inguruan bizi izan dutenari buruz, ikasleak zein irakasleak aritu daitezke solasean. Hegoaldeko hezkuntza sisteman, horrelakoak irakasleek askotan egiten dituzte eta "ebaluazio bilerak" esaten zaie. Egindako batzarretik akta bat edo ebaluazio txosten batzuk atera daitezke, hobetzeko proposamenak adostu diren zenbait neurrirekin, etab. Ikaste prozesua doitzeko, beste mota bateko informazioa eskuratzeko aukera ematen dute. Ikuspuntu desberdinak erkatzeko aukera.
  • Behaketa orriak. Analisi deskriptiboa egiten da, eta ikasleen jokabide motorren maiztasunak jasotzen dira.
  • Autobehaketa egiteko behaketa orriak,
  • Berdinen arteko ebaluazioa egiteko behaketa orriak,
  • irakasleak ikasleen taldeak behatzeko orriak,
  • irakasleak ikasleak bakarka behatzeko orriak.
  • Kontratu didaktikoak. Zer eta nola ikasi erabakitzen da kontratuan eta prozesuaren baldintzak eta ebaluatzeko irizpideak ere ezartzen dira. Kontratuek ikasleen lan autonomoa eta arduratsua sustatzen dute.
  • Kanpo kontrasteak[24]...

Ebaluazio estrategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebaluazioa une jakin batean egiten den neurketa izan daiteke edo behin eta berriro errepika daiteke (etengabeko ebaluazioa, ebaluazio jarraitua). Oso ohikoak, eta hezkuntzan agian ezinbestekoak, izaten dira hasierako ebaluazioa, abiapuntuko konpetentzien maila neurtzeko eta, batez ere, prozesu baten fase baten amaierako ebaluazioak (eskola sistema tradizionalean kalifikazioak izeneko oharrekin-edo).

Barneko ebaluazioa. Ikastetxe batean ikasleen zenbait konpetentzia baloratzeko sortutako kalkulu-orri baten zati baten pantaila-argazkia.

Ebaluazio hezitzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Ebaluazioaren funtzioa ikaskuntza egiaztatzea bada ere, horretaz gainera, ikaskuntzaren autorregulazioa eta irakasleen esku-hartzea erregulatzearen funtzioa dauka. Eraiki nahi dugun eredu honetan, ebaluazioa da ikaslearen garapenaren mesedetan jarriko den tresna. Alegia, ikasleak bere prozesuaren kontzientzia eta ardura hartu behar ditu, eta prozesu hori indartu, sakondu, garatu eta zabaldu. Ebaluazio hezitzaile, holistiko eta erreal baterako bidean, bere prozesua autorregulatzea, haren kontzientzia hartzea eta konpromisoa erakustea izango du helburu ikasleak esperientzia honetan. Ikaste prozesua ikaslearengan oinarrituta baldin badago ezin dira bereizi ebaluazioa eta ikaskuntza; ebaluazioa eta formazioa ez dira bi ekintza bereizi, erabat lotuta baitaude.

Ebaluazioak ikaskuntzari lagundu behar dio; ikaslearen mesedetan jarri behar den tresna da. Ikasleari lagundu behar dio bere garapen pertsonal eta profesionalaren gaineko kontzientzia hartzen; bere prozesuaren kontzientzia eta ardura hartu behar ditu, eta prozesu hori indartu, sakondu, garatu eta zabaldu. Kontzientziaz gain, ikasleari aukera eskaini behar dio bere ikaskuntza propioaren ardura har dezan, hau da, era autonomoan aritu dadin eta autonomia hori garatu dezan. Autonomia garatzeak ikasleen burujabetza esan nahi du, eta ebaluazioak burujabetze horretan ekarpena egin behar du, garapen pertsonal, akademiko eta sozialean. Garapen osora begira egon behar da, arreta berezia eskainiz alderdi sozio-afektiboari. Ezinbestekoa izango da ikaslea izatea ebaluazio prozesuan elementu gako eta aktiboa. Beraz, ikasleak ebaluazioan erabiliko diren prozesu zein estrategien diseinu, planifikazio, aplikazio zein eztabaidetan egon beharko du. Ebaluazioak ikasle kritiko eta gogoetatsuak, kritikoak eta sozialki konprometituak bermatu behar ditu.

»

—Ainara Imaz Agirre eta Nagore Ipiña Larrañaga. (ISBN 978-84-09-21061-9)


Akatsak, erroreak, erratak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasleek egiten dituzten akatsak, ebaluatzerakoan, ikasteko aukeratzat hartzea komeni.

Badago ebaluazio tradizio bat ebaluazio tresna nagusitzat azterketa zuena eta ikasleen akatsen kontabilitatea egiten zen kalifikazioak ezartzerakoan... Ez da eredu hori ebaluazio prozesual edo hezitzaileak proposatu nahi duen eredua. Akatsak ohikoak dira edozein ikaste prozesutan, eta akatsetatik ere ikas daiteke. Edo esaera dioenez: "eroriz ikasten da oinez".


Barneko ebaluazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakunde batean, barruko, bertoko, helburuak, prozedurak, emaitzak neurtzeko egiten diren saioei barneko ebaluazio esaten zaio. Erakunde gehienetan egiten dira barneko ebaluazioak, hobetzeko asmoz.

Ebaluazio bertikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakunde gehienetako organigrametan nagusiek euren ardurapean daudenak ebaluatzea izaten da ohikoena. Hezkuntza sistema tradizionaletan, irakasleek ikasleak ebaluatzea.

Autoebaluaziarekin erkatuz, ebaluazio mota honi heteroebaluazioa deitu izan zaio: ebaluazioaren erdigunean ikasleak bere buruaren gainean duen autokontzientzia eta autorregulaziorako gaitasuna garatzea badago ere, tutorearen edo irakaslearen gidatze lanak ezinbesteko izango ditu prozesuan. Irakasleek baliozkotze funtzioa izango dute prozesuan zehar, protagonismoa. Heteroebaluazioan erabili ohi diren jarduera eta baliabide nagusiak irakasleek prestatutako probak izaten dira: azterketak, ekoizpenak entregatzea, (testuak, grabazioak...) Irakasleek aurretik prestatutako eta ikasleekin partekatutako kontrol-zerrendak eta errubrikak erabili izan dira maiz. Ikasi/irakatsi nahi diren eduki eta konpetentzien arabera, ariketa praktikoak, sormena-ekoizpenak egiteko kontsignak, etab. erabiliko dira horrelako ebaluazioa egiteko.

Ebaluazio horizontala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paraleloen arteko ebaluazioaren bidez ebaluazio bertikalean behatu gabe geratzen diren hainbat kontu ebaluatu daitezke. Adibidez, ikasleen arteko ebaluazio saioak egitea.

Aurreko ebaluazio bertikala edo heteroebaluazioarekin erkatuz, ebaluazio horizontalari koebaluazioa ere deitu izan zaio: ebaluazioa ekintza sozial modura ulertzen bada, bestearen prozesuaren kontzientzia eta hausnarketa prozesuak partekatuak izango dira. Norberaren jardunak bestearenean duen eragina erregulatzea da helburua, eta alderantziz. Proiektuetan edo lantegietan egindako lana proiektuak elkarlanean ibili direnen artean elkarri zer hobetu iradokiz egiten da.

Koebaluazioa bideratzen irakasleek, hemen ere errubrikak, galdetegiak presta ditzakete, iruzkinak, iradokizunak edo analisi kualitatibo eta kualitatiboak bideratzeko.

Ikaskideen iradokizunak eta zuzenketak balio berezia dute pedagogo batzuen ustez. Irakasleek heteroebaluazioan "dena zuzentzeko" joera izaten dute, ikaskideek, ordea, inportanteena ikusten dute, eta ez dira txikikeriekin konturatzen. Bestalde, maiz adhesio emozional handiagoa sortu ohi dute kideek, eta, aldaketa sakonak lortzeko egiten den talde terapian bezala, efektu handiagoa lortzen da kide askok esaten edo iradokitzen dutenarekin, "goitik", "(bertikalki)", ustezko jakintsu bakar batek (irakasleak) esaten duenarekin baino.

Autoebaluazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norberak bere burua ebaluatzeko diseinatzen dira hainbat ebaluazio tresna.
Hezkuntza metodologia askotan, ikasleak aukera izango du bere buruarekiko duen autokontzientziarako eta autorregulaziorako gaitasuna garatzeko. Prozesuaren ardatza pertsonalki zein profesionalki garatzea izango da, eta etengabeko garapenera bideratzea. Era berean, prozesuaren azken xedea ikasleak metakogniziora edo metahausnarketara heltzea izango da.
Autoebaluazioa bideratzeko, irakasleek auto-zuzentzeko moduko azterketak edo testak diseinatu ahal dituzte, hau da galdetegi batzuk erantzun itxiekin; erantzunak galdetegia bete ondoren, bakarka, auto-zuzentzeko. Galdera itxiekin ikasleek autozuzenketa praktikatuko ahal izango dute.

Galdera irekiekin ere bideratu daiteke. Irakasleak galdetegi edo gidoi bat presta dezake eta ikasleek autoebaluazio txosten bat idatz dezakete[25][26][27].

Koebaluazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebaluazioa ekintza sozial modura ulertzen badugu, bestearen prozesuaren kontzientzia eta hausnarketa prozesuak partekatuak izango dira. Norberaren jardunak bestearengan duen eragina erregulatzea da helburua, eta alderantziz[28].

Talde ebaluazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakunde batzuetan ebaluatzerakoa ikuspegi anizkoitza[29] lortzeko ahaleginak egiten dira.
  • Ebaluazio tresnen diseinua ere bertikala edo horizontala izan daiteke, edo kanpoko erakunde batetik inportatua. Ebaluazio tresnen diseinu bertikalean, arduradunek diseinatzen dituzte ebaluazio tresnak. Ebaluazio tresnen diseinu horizontala egiten denean, ordea, ebaluatuko direnen artean adostu beharko dira ebaluazio tresnak.

Heteroebaluazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakaskuntza klasikoan gehien ematen zen ebaluazio mota. Irakasleak ikasleen jakintza maila, edukiak noraino ulertu dituzten eta noraino diren gai ikasitakoa erreproduzitzeko, jarrerak, gaitasunak, gogoa eta motibazioa neurtzeko probak diseinatzen zituen eta ikasleak, halako une jakin batean, bere onenak ematen ahalegintzen ziren. Heteroebaluazioa prozesu osoan zehar praktika daiteke baina irakasle batzuek prozesuaren amaierarako uzten dute kontu hau.
Jarduera edo ekoizpenak egiteko eta entregatzeko, —testuak, grabazioak, etab. egiteko—, eskatu ahal zaie ikasleei.
Baliabide nagusiak edo ekoizpenen analisia egiteko hainbat baliabide erabili izan dira: azterketak, galdetegiak, kontrol-zerrendak, errubrikak, etab.
Atzeraelikadura, berrelikadura edo feedbacka[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ebaluazio prozesua komunikazio prozesu bat bezala ulertuz gero, bi norabideetako komunikazio ahal bezain osoa lortzen saiatu behar dira ebaluatzaileak eta ebaluatuak. Ebaluatzaileak transmititu nahi izan duen informazioa, ekarpenak, zuzenketak, iradokizunak-eta noraino ulertu diren jakin behar du, eta horretarako atzeraelikadura edo feedbacka mekanismoak antolatu beharko.

Kanpoko ebaluazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaude ebaluazioaz arduratzen diren erakundeak[30]. Beste erakundeen lana ebaluatzen dute eta erakundeen arteko konparazioak egiteko aukera eskaintzen dute. Bilakaeren berri ematen dute.

EAEko hezkuntza sisteman ISEI-IVEI erakundea[31][32] ibili da azken hamarkadetan ikastetxeetan kanpoko ebaluazioa egiten. Diagnosi-ebaluazio probak[33][34] prestatu, ikasleen eta beren familien maila sozio-ekonomiko-kulturala neurtu, txostenak[33][34] prestatu...
Nazioartean PISA txostenak[35] dira kanpo ebaluazio txostenik ezagunenak. Horiekin batera TIMSS[36] txostenak, Matematikaren eta Natur Zientzien Nazioarteko ebaluazioa txostenak edota PIRLS[37] azterketak.

Ebaluatzeko uneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metafora kulinarioa. Ebaluazioa ekoizte prozesuan zehar etengabe praktikatu behar den ekintza da, betiere hobetzeko asmoz; betiere azken ekoizpenaren kalitatea ahal bezain gozo izateko asmoz.
  1. Metodologia gehienek azpimarratzen dute zein inportantea den aldez aurretik ebaluazio irizpideak eta adierazleak ezagutzea. Ebaluatuko duenak argi utzi beharko luke, ebaluazio prozesua hasi baino lehenago, zein irizpideen arabera ebaluatuko duen eta zeintzuk izango diren erabiliko diren adierazleak. Erabiliko diren ebaluazio tresnak ezagutaraztea ere ondo legoke, erabiliko diren errubrikak, esate baterako.
  2. Ebaluatuko den prozesua edo ekoizpenaren une jakin batean, ebaluatzeko unean, errubrikak edo beste ebaluazio tresna batzuk erabili beharko lirateke. Tarteko ebaluazioa esaten zaio horri eta hobetzeko aukera ematen du.
  3. Prozesua amaitu eta gero edo ekoizpena bukatutzat eman eta gero, edo besterik gabe, aldez aurretik emandako epe bat amaitu eta gero, amaierako ebaluazio bat egin daiteke. Honek hurrengo baterako, antzeko prozesu baterako, besterik ez du balio. Edo ekoizpenak eta ekoizleak sailkatzeko.
« […] Ikasleen ebaluazio prozesual edo hezigarriak, bere aldetik, ikaskuntza‐prozesu osoaren garapen eta eboluzioaren berri ematea du helburu, prozesuan aurrera egin ahala hauteman litezkeen indarguneak nahiz ahulguneak unean uneko premietara egokitu eta, hori guztia aintzat hartuta, erabaki egokiak hartzeko. Ikasleen lana kalifikatu behar soilean baino, ebaluazio‐mota horren eraginak askoz nabarmenagoa behar luke ikaskuntza‐prozesuan berean, ezinbestekoak diren zuzenketak egitea, horixe baita kontua, azken ebaluazioa hezurmamitu aurretik ere prozesu osoa gogobetegarria izan dadin. »

—Heziberri 2020[38]


Ebaluazio hezigarria, hezitzailea, batutzailea, eraikitzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasleen ebaluazioa hezigarria, hezitzailea eta azken uneren batean, batutzailea ere izan behar du.
Ebaluazio eraikitzailea.

Azken urteotan Europan hezkuntzari buruzko dokumentuetan maiz aipatu ohi da[39] ikasleen ebaluazioa hezigarria, hezitzailea[40][41] eta azken uneren batean, batutzailea ere izan behar duela.

Hezitzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebaluazio hezitzailea prozesu planifikatu eta jarraitua da, ez da une jakin batean edo oso gutxitan praktikatzen den ekintza isolatua, eta ikasle eta irakasle guztiek erabiltzen dute, ikaskuntzan eta irakaskuntzan zehar, ikasleen ikaskuntzaren ebidentziak lortzeko eta erabiltzeko, ikasleek lortu nahi diren diziplina-emaitzak hobeto ulertzeko eta ikasleei beren burua zuzentzen laguntzeko.[42][43][44]

Ebaluazio prozesual edo hezigarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasleen ebaluazio prozesual edo hezigarriak[45], bere aldetik, ikaskuntza-prozesu osoaren garapen eta eboluzioaren berri ematea du helburu, prozesuan aurrera egin ahala hauteman litezkeen indargune nahiz ahulguneak unean uneko premietara egokitu eta, hori guztia aintzat hartuta, erabaki egokiak hartzeko.

Batutzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasleen ebaluazio batutzaile edo finala[46] Izaera egiaztagarria du. Ikastetxea bera arduratu daiteke ebaluazio batutzaile hori egiteaz, baina, zenbaitetan, kanpo-erakunderen batek har dezake bere gain lan hori. Ebaluazio-mota horretan oinarriturik hartzen dira erabaki-mota administratiboak: maila edo etapa bat gainditzen den, promozio-kontuak, titulazioa...

Irakasleen ebaluazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako hezkuntza sistemetan ez da gehiegi praktikatzen irakasleen ebaluazioa.

Irakasleen prestakuntza hobetzeko ahaleginetan dabiltzanak, maiz irakasleen ebaluazioaren beharra aldarrikatzen dute[47]. José Antonio Marinak, esate baterako, honako zazpi parametro hauetan ahaleginak egin behar direla defendatu izan du[48], irakasle bat ebaluatzeko:

  1. .- Lanbide-portfolioa: irakaslearen ibilbide akademiko eta profesionalari begiratzea, ibilbide profesionalari, egin dituen ikastaroei, egin dituen jarduera akademikoei eta abarri buruzko dokumentazioa modu sistematikoan biltzea.
  2. .- Ikaslearen probetxu pedagogikoa. Ez notak edo kalifikazioak, baizik eta ikasleek nola egin duten aurrera.
  3. .- Ikaslearen iritzia.
  4. .- Irakaslearen behaketa gelan. Eskolak emateko modua, eskolak antolatzeko modua, ikaslearekin erlazionatzeko modua, gelan sortutako giroa, etab.
  5. .- Ikasleen gurasoekin duen harremana. Familiak hezkuntzan eragin handia duela esaten badugu, funtsezkoa da familiekiko lankidetza bilatzea.
  6. .- Ikastetxeko gainerako irakasleekin lankidetzan aritzeko modua. Mintegiak, klaustroa oso garrantzitsuak dira.
  7. .- Ikastetxearen kalitatea. Gainerako irakasleak beren lana nola egiten ari diren ikusi behar da.

Irakasleen ebaluazioa gai korapilatsutzat[49] jotzen delako edo, hezkuntza sistema batzuetan Axularrek arbuiatuko lukeen modu batean gerorako utzi izan da historikoki.

Kalifikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalifikazio orri baten argazkia, EAEko hezkuntza sistemakoa. Sistema horretan ebaluazio prozesuan ikasleek hezkuntza-konpetentziak erdiesten lortzen dituzten aurrera pausuak neurtzeko, honelako kalifikazio kuantitatiboak erabili ohi dira. Arloka. (Eta zenbaki horien atzetik, erabilitako ebaluazio-tresna nagusia azterketak izaten dira).
EAEeko nota boletinetan aspalditik erabiltzen da laugarren lerroko eskala. (1-10)
Sakontzeko, irakurri: «Kalifikazio (hezkuntza)»








Ebaluazio prozesu batean, une jakin batean egiten den neurketa baten emaitza izaten dira kalifikazioak. Gure hezkuntza sistemetan osagai kuantitatiboak eta kualitatiboak izan ohi dituzte. Kalifikazio kuantitatiboek honelako itxura izaten dute: 0, 1, 2, 3, ... 7, 8, 9, 10. A, A+, B, B+, C, C+... Kualitatiboek honelako sintagmak: oso gaizki, eskas, nahiko, ongi, oso ongi, bikain... Hobetu behar du XXX horretan, aurrerapen egokia... Kontuz XXX horrekin...

Kalifikazioak, gure hezkuntza sistemetan, buletinetan komunikatzen zaizkie ikasleei eta beren familiei, eta gorago aipatutako ohiko aldagai kuantitatibo eta kualitatiboekin batera, irakasleen oharrak gehitzen dira batzuetan, ezarritako kalifikazioren bat azaltzeko edo osatzeko.

Gure hezkuntza sistemetan ikasleei bakarrik ezarri ohi zaizkie kalifikazioak[50], hezkuntzako beste eragileei ez, nahiz eta noiz edo noiz eskatu egin diren irakasleentzako ebaluazio-kalifikazio prozesu batzuk ezartzea[51][52][53], edo ebaluazio prozesua hezkuntzako testuinguru zabalago batera hedatzea[54].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (html) HEZIBERRI 2020. Ikasleen ebaluazioa. Zer da ebaluazioa?. (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
  2. Heziberri 2020. Zer da ebaluazioa?
  3. Heziberri 2020.
  4. a b c d «Heziberri 2020 - Glosarioa» www.euskadi.eus 2018-08-09 (Noiz kontsultatua: 2021-07-08).
  5. «Ebaluazio hezigarria - Ebaluazio irizpideak barneratzea» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
  6. «Ebaluazioa Gorputz Hezkuntzan» Scribd (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  7. a b c d EAEko Hezkuntza Saila, 236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina.. (2015). Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren ikuspegi orokorra. Heziberri 2020. Eusko Jaurlaritza, 62 or..
  8. Casanova, María Antonia.. (D.L. 2012). La evaluación de competencias básicas. La Muralla ISBN 978-84-7133-801-3. PMC 796018932. (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  9. «4.2.1.Sarrera_ metodologia_ebaluazioa.pdf» Google Docs (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  10. «3.SAIOA: KONPETENTZIEN EBALUAZIOA - G03 PROGRAMAZIOAK (DBH)» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  11. «Konpetentzien bidezko ebaluazioa (1.Edizioa – Gipuzkoa)» Tknika (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  12. a b gonzalolarruzea. (2020-11-13). Berta Martínez: “Berrikuntza pedagogikoan eta teknologian geldoegi ari gara”. (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).
  13. «Ebaluazio hezigarria - Tresna guztiak» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
  14. «Berritzegune Nagusia - hizkuntzak-webguneak - HIZKUNTZAK LANTZEKO BALIABIDEAK» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
  15. «Ebaluazioa - Irakurgunea» irakurgune.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
  16. «Ebaluazio hezigarria - Portfolioa diseinatzen» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
  17. Goñi, Maite. (2020-01-29). «Portfolioa ikasgelan, Sirats Santa Cruz» Podcast zuzeu (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  18. «HIZKUNTZEN PORTFOLIO EUROPARRA» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  19. (Ingelesez) «European Language Portfolio (ELP) - Homepage» European Language Portfolio (ELP) (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  20. Ikasle batek idatzitako ebaluazio auto-txostena: adibide bat. (2016-06-02). «2015-2016. ikasturteko kronika – Ikasle batek gidoi bati jarraiki egindako ikasturteko "kronika".» egunsentiederra (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  21. Ikasle batek idatzitako ebaluazio auto-txostena: beste adibide bat. (2016-06-22). «2015-2016 ikasturteko "kronika" – beste ikasle batek egindako auto-txosten bat –» egunsentiederra (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  22. «School and Teacher Templates» www.libreofficetemplates.net (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  23. «Lifeograph - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  24. «EUSKALIT Kudeaketa Aurreratua - Gestión Avanzada | Kanpo Kontrastea: zure lehiakortasuna hobetzen laguntzen zaitugu» www.euskalit.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
  25. Autoebaluazio txosten baten adibide bat. (2016-06-22). «2015-2016 ikasturteko kronika – beste eredu bat –» egunsentiederra (Noiz kontsultatua: 2021-01-25).
  26. Autoebaluazio txosten baten adibide bat. (2016-06-02). «2015-2016. ikasturteko kronika – Beste eredu bat» egunsentiederra (Noiz kontsultatua: 2021-01-25).
  27. (Gaztelaniaz) «Neus Sanmartí: "Sólo aprende quien se autoevalúa"» El Blog de Educación y TIC 2014-03-20 (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).
  28. Ainara Imaz Agirre eta Nagore Ipiña Larrañaga. (2020). Berrikuntza prozesu baten mapa berria: eraldaketaren eredua.Etorkizuneko irakasleen formazioan eragiten. Mondragon Unibertsitatea, 76 or. ISBN 978-84-09-21061-9..
  29. «EUSKALIT Kudeaketa Aurreratua - Gestión Avanzada | Kudeaketa Aurreratuaren Eredua» www.euskalit.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
  30. Esate baterako «EUSKALIT» www.euskalit.net (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
  31. «Funtzioak - ISEI - IVEI» isei-ivei.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  32. «Ikuspegi orokorra - ISEI - IVEI» isei-ivei.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  33. a b «Ebaluazio Diagnostikoak - ISEI - IVEI» isei-ivei.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  34. a b «ISEI-IVEI: EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA 2011. EMAITZEN TXOSTENA ETA ALDAGAIEN AZTERKETA» www.isei-ivei.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  35. «PISA txostena - ISEI - IVEI» isei-ivei.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  36. «TIMMS» www.isei-ivei.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  37. «PIRLS - ISEI - IVEI» isei-ivei.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  38. «Ebaluazio hezigarria» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-21).
  39. «HEZIBERRI 2020 Plana. Ikasleen ebaluazioa» www.euskadi.eus 2016-02-16 (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  40. Donostiako Berritzegunea. Ebaluazio hezigarria eta hezitzailea
  41. «Ikastaroa: Ebaluazio hezitzailea eta hezigarria 18-21» elearning3.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  42. «What is formative assessment?» Teach. Learn. Grow. 2021-07-20 (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  43. «Ebaluazio hezitzailea: teoriatik praktikara eta maila guztietan» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  44. Hik Hasi. «Ebaluazio hezitzaile iruten» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  45. Gasteizko Berritzegunea. «Ebaluazio hezigarria» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  46. Ebaluazio batutzaile edo finala. (2018-08-09). «Aurkezpena» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  47. (Gaztelaniaz) «La importancia de evaluar la práctica docente» El Diario de la Educación 2017-03-29 (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
  48. (Gaztelaniaz) «La evaluación docente» José Antonio Marina (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
  49. Bernaola Lejarza, Iñaki. «Irakasleen ebaluazioa, uste baino gai korapilatsuagoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
  50. «HEZIBERRI 2020 Plana. Ikasleen ebaluazioa» www.euskadi.eus 2016-02-16 (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
  51. (Gaztelaniaz) «La evaluación docente» José Antonio Marina (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
  52. Bernaola Lejarza, Iñaki. «Irakasleen ebaluazioa, uste baino gai korapilatsuagoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
  53. «Irakasleen ebaluazioa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko) - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko) - UPV/EHU» Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko) (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
  54. «Hik Hasi 2016-11-01 - "EBALUAZIOA BIRPENTSATUZ Haurra ebaluatzetik testuingurua ebaluatzera".» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ABLANEDO, A., BARANDIARAN, A., ERRIONDO, L., Ebaluazio Hezitzailea Iruten jardunaldiak, LAB, 2017. Jardunaldien bideoa.
  • BARANDIARAN, A., LARREA, I., ”Ebaluazioa birpentsatuz” Haurra ebaluatzetik testuingurua ebaluatzera, HIK HASI monografikoa, 29. alea, 2016.
  • (Gaztelaniaz) Carles Monereo. La autenticidad de la evaluación. Edeb informa.
  • (Ingelesez) Hattie, J., & Timperley, H. (2007). "The Power of Feedback". Review of Educational Research, 77(1), 81-112.
  • (Ingelesez) Project zero. University of Harvard. Visible thinking: Thinking routines
  • (Gaztelaniaz) Fundación Trilema: aprender a pensar. Rutinas de pensamiento.
  • (Gaztelaniaz) Pujol, R. M. (2007). Didactica de las ciencias en la educación primaria. Madrid: Síntesis educación.
  • IGLESIAS, R., Ebaluazioa eskolan, Hezkuntza Plataformen Topagunea, 2016. bideoa.
  • (Gaztelaniaz) MURILLO, F. J., ROMAN, M., Retos en la evaluación de la calidad de la educación en América Latina, Revista Iberoamericana de educación, 53. zenb. 97-120

or., 2010.

  • (Gaztelaniaz) Roegiers, X., Ketele, J. D., & Utrilla, J. J. (2010). Una pedagogía de la integración competencias e integración de los conocimientos en la enseñanza. México: Fondo de Cultura Económica.
  • (Katalanez)(Gaztelaniaz) Sanmartí, Neus. 10 ideas clave: evaluar para aprender. Barcelona: Graó. 2010.
  • (Katalanez) SANMARTÍ., N., Avaluar per aprendre, Fundació Jaume Bofill, 2015. bideoa.
  • (Gaztelaniaz) SANMARTÍ., N., Hablemos de educación con Neus SanMartí, Tiching, 2017. bideoa.
  • (Gaztelaniaz) SANTOS GUERRA, M.G., Evaluación educativa, Editorial magisterio del Río de la Plata,1999.
  • (Gaztelaniaz) TALDE LANEAN, Evaluar las evaluaciones. Una mirada política acerca de las evaluaciones de la calidad educativa. IIPE-UNESCO, 2003.
  • Zer eta nola ebaluatu ikaslea, Larrun aldizkaria, Argia, 2011.

Hizkuntzen didaktikari lotuta egiten den ebaluazioaz ikus 2001eko Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua eta 2018. urtean hizkuntzen ebaluazio prozesuak hobetzeko eta eguneratzeko egin zen ahalegina: (Ingelesez) Common European Framework of Reference for Languages: Learning, teaching, assessment: Companion Volume with New Descriptors; (Frantsesez) Cadre européen commun de référence pour les langues : apprendre, enseigner, évaluer : Volume complémentaire avec de nouveaux descripteurs, (oraingoz euskaratu barik); (Gaztelaniaz) Consejo de Europa > Ministerio de Educación (2021), Marco común europeo de referencia para las lenguas: aprendizaje, enseñanza, evaluación. (Volumen complementario). Servicio de publicaciones del Consejo de Europa: Estrasburgo. www.coe.int/lang-cefr.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebaluazioa mundu akademikoan. Eskema bat.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]