Ebaporita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ebaporita
Laguntza:Arroka infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Ebaporita
Arroka sedimentarioa

Ebaporita arroka sedimentario ez detritikoa da, prezipitazio kimikoz eratzen baita. Horregatik mineral mota bakarrekoak izaten dira normalean.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzira eta kostaldeko itsasertzetan sortzen dira, disolbaturiko mineral kontzentrazio handiak dakarren kristalizazioz. Horretarako uraren saturazio maila handia izan behar da, eta lurrunketak azkartu egiten du prozesua. Horrela beraz, klima bero eta lehorretan oso ohikoak izaten dira ebaporitak, Itsaso Hilean kasu. Erliebe endorreikoetan agertzen dira normalean.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiak aprobetxamendu ekonomikorako interesgarria kontsideratzen badu artifizialki eragiten du ebaporitaren sorrera. Adibide onenak gatzagak dira. Ur gesala plaka lauetan ezartzen da eta eguzkiak berotu ondoren ura lurrundu egiten da, prezipitarturiko gatza lortu ahal izateko. Euskal Herrian hainbat gatzaga ditugu, ezagunena Gesaltza Añana da. Leintz Gatzagan bestela egiten zen, ur gesalez dorlak (lapikoak) betetzen ziren eta ondoren sutan jarri, ura lurrundu zedin.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osagai nagusia duten mineralaren arabera izendatzen dira eta Hiru multzo nagusi bereizten dira:

  • Karbonatoak: kaltzita (CaCO3), dolomita (CaMg(CO3)2) eta magnesita (MgCO3)dira. Uraren bolumena erdira jeisten denean hasten da prezipitatzen.
  • Sulfatoak: igeltsua (CaSO4*2H20) eta anhidrita (CaSO4) eta kieserita (MgSO4*2H20) besteak beste. Uraren bolumena bosten batetara jeistean hasten da prezipitatzen.
  • Kloruroak: halita (NaCl, gatz arrunta) eta silbita (KCl) adibidez. Uraren bolumena hamarren batetara jeistean hasten da prezipitatzen.

Iruditegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]