Eben Dönges

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eben Dönges
Dönges.jpg
Coat of arms of South Africa (1932–2000).svg
Hegoafrikako Lehen Ministro


Minister of Finance (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaKlerksdorp1898ko martxoaren 8a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaLurmutur Hiria1968ko urtarrilaren 10a (69 urte)
Heriotza modua: gaixotasun zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaStellenbosch University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaNederduitse Gereformeerde Kerk (en) Itzuli
Alderdi politikoaNational Party (en) Itzuli

Theophilus Ebenhaezer "Eben" Dönges (Klerksdorp, 1898ko martxoaren 8a - Lurmutur Hiria, 1968ko urtarrilaren 10a) hegoafrikar politikaria izan zen.

Zuzenbidea ikasi zuen Londresen eta abokatu gisa lan egin zuen. Hegoafrikan itzuli zenean, Alderdi Nazionalean afiliatu zen eta alderdiko egunkarian lan egin zuen. 1941ean parlamentuan sartu zen eta 1948an Posta eta Telegrafoetako ministro izendatu zuten. 1948tik 1958ra Barne ministroa eta apartheid politikaren sortzaileetako bat izan zen. 1958tik 1967ra Finantza ministro izan zen.

Hendrik Verwoerden hilketaren ondoren, behin-behineko lehen ministro kargua hartu zuen eta Kongresua antolatu zuen lider berria aukeratzeko. 1967an hautatu zuten herrialdeko presidente, baina kargua hartu aurretik bihotzekoa izan zuen eta koman sartu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]