Ebola birus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ebola birus
Sailkapen zientifikoa e
Ordena: Mononegavirales
Familia: Filoviridae
Generoa: Ebolavirus
Espezieak

Bolikosta Ebola
Gabon Ebola
Reston Ebola
Sudan Ebola
Zaire Ebola

Ebola birusa Filoviridae familiakoa den birus bat da, ARN duena material genetiko gisa. 1976an deskribatu zuten lehendabiziko aldiz, Afrika erdialdean izandako izurrite batean. Geroztik, zenbait epidemia sortu ditu kontinente beltzean. Ebola gaixotasun birikoa eragiten du, oso gaixotasun arraroa baina heriotza-tasa handia duena.

Izena Ebola ibaitik datorkio, Kongoko Errepublika Demokratikoko iparraldeko ibaia, Kongo ibaiaren ibaiadar den Mongala ibaiaren goialdea.

Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebolaren eragilea birus bat da, eta bost mota daude: Sudan, Zaire, Reston, Côte d'Ivoire (Boli Kosta) eta Bundibugyo. Horietatik, Sudan, Zaire eta Bundibugyo motek izurrite handiak eragin dituzte Afrikan.

Birusak eraldatu egiten ditu zelula endotelialak, hau da, odol-hodien barne-azala estaltzen duten zelulak. Odol-hodiei kalte egiten dienez, plaketak ezin dira gatzatu, eta gizakiek shock hemorragikoa izaten dute, odol ugari galduta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebola birusa 1976. urtean atzeman zuten aurrenekoz[1], Nzara (Sudan) eta Yanbuku (Kongo) herrietan aldi berean gertatu ziren bi izurritetan. Bigarren herri hori Ebola ibaitik gertu dago; hortik dator gaixotasunaren izena.

Izurriteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014koa kontuan hartu gabe, aurreko izurrite larriena 2000. urtean jazo zen, Ugandan. 400 pertsona kutsatu ziren, eta horietatik 170 hil ziren. Batez ere Afrikako oihan tropikaleko herrixketan gertatu dira izurriteak. Bi ezaugarrik ezberdindu zituzten 2014ko izurritea eta lehenago izandakoetatik: kasu asko zeudela eta gune oso jendetsuetan.[2].

Kutsaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birusa animalia basatietatik gizakietara igarotzen da, eta, gizakien artean, gaixorik daudenen odola, likido organikoak edo ehunak ukituz kutsatzen da. Gizakientzako infekzio iturri nagusia tximinoak izan dira, baina Pteropodidae familiako saguzarrak dira birusaren eroale naturalak.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukar handia eta bat-batekoa; ahultasuna; mina muskuluetan, eztarrian eta buruan; oka egiteko beharra; diarreak eta zauriak larruazalean dira sintomarik nabarmenenak.

Lehen seinaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, 5 eta 10 egun artean pasatzen dira gaixotasuna kutsatzen denetik lehen sintomak agertu arte. Dena dela, batzuetan 2 eta 21 egun artean igaro dira lehen seinaleak agertu arte.

Diagnosia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez gernuan azterketa eginez egiten da diagnostikoa. Gernu lagin horiek oso kutsakorrak dira eta kontu handiz kudeatu behar dira.

Pronostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebola gizakiak ezagutzen duen gaixotasun hilgarrienetakoa da. Heriotza tasa %25-90ekoa da. Lehen sintomak agertzen direnetik gaixoa hil arte 2-21 egun igaro litezke.

Tratamendua eta prebentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraindik ez dago ebolaren aurkako tratamendurik, baina txerto batzuk probatzen ari dira. Hainbat sendagai probatzen ari dira, baina oraingoz ez dago ebola prebenitzeko txertorik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ebola zer den ulertzeko 10 gako», EiTB, 2014-08-06.Testua EiTBko orrialdean oinarritzen da
  2. Judith Perez, «Zer da ebola?», Argia, 2014-08-13