Eboluzioaren Teoria Sintetiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Neodarwinismoa edo Eboluzioaren Teoria Sintetikoa edo bakarrik Teoria Sintetikoa, XX.mendearen lehen erdian, biologiaren eremu guztietan egin ziren aurrerapenei esker, beste interpretazio batzuk eman ahal izan zitzaizkion Darwinek eta Wallacek proposatutako eboluzioaren teoriari.

1930. urtean, genetikaren alorrean egindako eurkikuntzen bidez, zientzilari talde batek eboluzioaren teoria berria egin ahal izan zuten. Teoria horren arabera, mutazioak, birkonbinazio genetikoa eta hautespen naturala ziren eboluzio-aldaketaren motor nagusiak. Teoria horrek, biologiaren hainbat eremu batzen baititu; esaterako, genetika, paleontologia, biokimika eta ekologia.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lamarckismoa baztertzen du. Ezaugarri eskuratuen teoria ukatzen du.
  • Aldakortasun genetikoa bi prozesuk eragiten dute: mutazioak eta birkonbinazioak. Ugalketa asexuala duten banakoen aldakortasun-iturri bakarra mutazioak dira. Sexu bidezko ugalketa duten banakoetan, birkonbinazio genetikoaren prozesu gertatzen da.
  • Hautespen naturalak eragina du aldarkortasun genetikoan. Populazio bateko banako bakoitzak hainbat alelo horien eraginez, fenotipo bat du. Hautespen naturalak eragina du aldakortasunetan.
  • Hautespen naturalak populazio baten aleloak aldatzen ditu. Banakoei fenotipo onuragarriak ematen dizkien eleloak gero eta banako gehiagotan agertuko dira.
  • Populazioak eboluzionatzen du, ez banakoek. Honela definitzen dute populazioa: eremu beran bizi diren espezie bereko banakoen taldea. Elkarren artean gurutzatu eta ondorengo emankorrak sortzen dituzte.
  • Pixkanaka gertatzen da eboluzioa. Popolazioa bateko hainbat aleloren kopuruetan aldaketa txikia sortzen gertatzen da eboluzioa. Espezie berri bat azaltzeko prozesu luzea da.

Ikusi, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.