Edukira joan

Ectopistes migratorius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ectopistes migratorius
Iraute egoera

Iraungia  (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaColumbiformes
FamiliaColumbidae
GeneroaEctopistes
Espeziea Ectopistes migratorius
(Linnaeus, 1766)[2]
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Luzera32 cm
Ectopistes migratorius

Ectopistes migratorius Ectopistes generoko animalia zen, jada iraungia. Hegaztien barruko Columbidae familian sailkatzen zen.

Sekula dokumentatu den gainbeherarik azkarrena jasan zuen hegazti honek. Izan ere, espezie arrunta zen XIX. mende erdialdean, zeruak beltz bihurtzeraino; eta XX. mende hasierarako desagertuta zegoen.

Uso migrari hau elikadura iturri zen amerindiarrentzat, ehizaren bidez. Kontu hartzen zuten uso gazteak ez jotzeko, baina nagusiak saldoan harrapatzen zituzten habietatik urrun, sare handiekin, batzuetan 800 aldi berean.[3] Suzko iskiluen zabalkundearekin usoen ehiza asko hedatu zen arma horiek erabiltzen hasi zirelako. Ectopistes migratorius usoen berri eman zuen lehen europarretako batek, René Laudonnièrek, kontatu zuen 10.000 inguru hil zituztela egun batzuetan arkabuzak erabiliz 1565ean [4]. Kolonizazioa hedatu ahala, tiroz espezie hura hiltzea hain erraza bilakatu zen, non eskopeta tiro batek sei ere hil zitzakeen. Ehiza kontrolatutako ekintzetarako usoak harrapatzeko sareak ere erabili ziren Estatu Batuetan: usoak bizirik harrapatu, eta gero ehiztari hautatuen aurrean askatu. Milioika uso migrarien saldoetatik estintziora joan zen espeziea 19. mendean.[5]

Naturan ikusi eta ehizatutako azkenengo alea Ohion tirokatu zuen ume batek 1900an. Kaiolan hazitako azkenengo alea 1914ko irailaren 1ean hil zen, 29 urterekin, Cincinnatiko zoologikoan. Gaur egun Smithsonian museoan ikusi daiteke disekatutako gorpua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)BirdLife International (2012) Species factsheet. www.birdlife.org webgunetitik jaitsia 2012/05/07an
  2. (Ingelesez) IOC Master List
  3. Schorger, A. W.. (2004). The passenger pigeon: its natural history and extinction. Blackburn Press ISBN 978-1-930665-96-5. (kontsulta data: 2026-06-01).
  4. (Frantsesez) Laudonnière, René Goulaine de. (1853). L'histoire notable de la Floride située ès Indes occidentales : contenant les trois voyages faites en icelle par certains capitaines et pilotes françois. Chez P. Jannet (kontsulta data: 2026-06-01).
  5. Schorger, A. W.. (2004). The passenger pigeon: its natural history and extinction. Blackburn Press ISBN 978-1-930665-96-5. (kontsulta data: 2026-06-01).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]