Edema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Edema
Oedema.jpg
Deskribapena
Identifikatzaileak
GNS-10 R60.9
GNS-9 782.3
MedlinePlus 003103
eMedicine 003103
MeSH D004487

Edema gune interstizial edo barrunbeetan likido pilaketa da. Normalean likido interstizialaren kantitatea likidoen homeostasiaren orekaren menpe dago. Interstiziora likidoen jariapenaren igoerak edo likido honen eliminazioaren asaldurak eragiten dute edema.

Edemak izen desberdina hartzen du likido pilaketa gertatu den organo edo barrunbearen arabera.

Patogenia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interstizioan aurkitzen den likido kantitatea Starlingen indarren menpe dago. Indar hauek kapilarren mutur arteriolarrean odol hoditik interstiziora eta mutur benularrean interstiziotik odol hodira pasatzen den likidoa kontrolatzen dute. Soberako likidoaren drainatzez sistema linfatikoa arduratzen delarik.

Edema indar balantze honen desorekari zor zaio. Indar batzuk likidoa kapilarraren barruan mantentzeko joera dute, hauek kapilarreko presio koloidosmotikoa eta interstizioko presio hidrostatikoa dira. Beste indar batzuk, likidoa kapilarretik aterarazten dute, kapilarreko presio hidrostatikoak eta interstizioko presio koloidosmotikoak hain zuzen ere.

Beraz, presio oreka honetan asaldura orok likidoen mugimendua eragingo du. Likidoa gune interstizialera atera dadin baldintza hauek bete behar dira:

  • Kapilarreko presio hidrostatikoaren igoera.
  • Kapilarreko presio koloidosmotikoaren jaitsiera.
  • Kapilar hormen asaldurak, honek interstizioko presio koloidosmotikoa areagotuko duten substantziei pasatzen utziko baitie.
  • Drainatze linfatikoaren zailtasunak.

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edemen jatorria hainbat patologiatan egon daiteke:

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edema Aldatu lotura Wikidatan