Edfu

Koordenatuak: 24°58′40″N 32°52′24″E / 24.97778°N 32.87333°E / 24.97778; 32.87333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Horusen Tenplua: Lehen pilonoa

Edfu (arabieraz إدفو), Niloren ibarrean dagoen Egiptoko hiri bat da. Haran zabal batean dago, gizakien finkatzerako toki bikaina, Niloren urteroko uholdeetatik salbu geratzen baita. 50.000 biztanle inguruko biztanleria du. Luxorretik 90 kilometro hegoaldera dago.

Izen egiptoarra: Uetyeset-Heru, Dyeba, Behedet. Izen greziarra: Apolinopolis Magna. Izen koptoa: Etbo. Izen arabiarra: Edfu.

F18
D46
t
O49

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen izena Uetyeset-Heru izan zen, "Horus laudatua den tokia" esan nahi duena. Ondoren Dyeba deitu zen (ordainketaren hiria), koptoeraz Etbo izango dena, izen honetatik, gaur egungo Edfu datorrelarik. Tradizioak, Seth eta Horus jainkoen arteko borroka kokatzen duen tokia da. V. dinastiatik aurrera Behedet izenarekin agertzen da.

Goi Egiptoko II. nomoko hiriburu izan zen, jada Antzinako inperioan hiri garrantzitsua zelarik. Mendebaldean dagoen Jargako oasira joaten ziren karabanak abiatzen ziren tokia zen, baita ekialdeko basamortuko meatzeetara eta Itsaso Gorrira zihoazenenak ere, bi hauek ekialdean. Aurkikuntza zaharrenak, III. dinastian datatuak daude, baina, ziurrenik, tokian jendea biziko zen askoz lehenago.

Tradizioa da Saqqarako Piramide Mailakatua diseinatu zuen Imhotepek, Edfun, Horusi eskainitako tenplu bat eraiki zuela. V. dinastiarekin, eskualde guztia Behedet edo Behdet deitzera pasatzen da, eta jainkoa, Horus-Behedet bezala gurtua izan zen. VI. dinastiaren garaiari dagokionez, erregeetako baten hilobia aurkitu da, Isi izeneko erregea "Horusen tronuko nomoaren nagusi handia", gutxi gora-behera, Pepi I.a faraoiaren garaian bizi zena, Inperio Ertainean jainkoa bailitzan gurtua izan zena. X. dinastiarekin, Ankhtifi izeneko subirau bat agertzen da, III. nomoko gobernari izan zena (Ten, hiriburua: Nejen), eta Behedet bereganatu zuen erregea tronutik bota ondoren, errege hau, tebastarren aliatua zena, Khui deitzen zelarik.

Inperio berrian, zenbait faraoik, Ramses II.a eta Shabako kasu, hirian eraiki zuten.

Grekoerromatar garaian, hiria, Apolinopolis Magna deitua izan zen, grezieraz πόλις μεγάλη Ἀπόλλωνος eta latinez Apollonos Superioris, Horus egiptoar jainkoa Apolo greziar jainkoarekin identifikatzen baitzen.

Horusen ptolomeotar tenplua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horusen Tenplua: Kanpoko gela hipostiloa

Egipton, lagidar eraikin nagusienak, Fileko Isisen tenplua, Denderako Hathorrena eta Edfuko Horusena izan ziren, azken hau, Edfun eraikitzea agindu zuten lehena delarik. Horusen ptolomeotar tenplua Egiptoko hoberen kontserbatuena da, eta Mesen deitua izan zen, "Arpoiaren tokia", "Raren Etxea", Nedyem Anj, "Barnean bizitzearen gozamena", "Belatzaren leihoa", "Horusen aldarea", eta, azkenik, baita ere, Uetyeset, "Jainkoa laudatzeko tokia". Eraikin nagusia Behedeti deitua izan zen. Eraikuntza, K. a. 237ko abuztuak 23an hasi zen, Ptolomeo III.aren erregealdian; K. a. 206an, eraikuntza geldiarazi egiten da, euren burua, lagidar faraoiekiko independente bezala adierazi zuten Tebas inguruko bi printzeren matxinadagatik; azkenik, tenplua, Ptolomeo VII.a eta bere emazte Kleopatra II.ak sagaratu zuten.

Hamabi zutaberekin, kanpoko gela hipostiloaren ondoren, liburutegira iristen zen, gela txiki bat ekialdera, mendebaldean zegoen beste gela bat, apaizak sagaratzeko erabiltzen zen; pronaoserako sarrera, hiru aldetatik, zutabez inguratutako patio luze batetara irekitzen zen, eta hegoalderantz pilono handi batekin. Zatirik sakratuena, aldarea estatua batekin zen, santutegia, hirurogeita hamar gela eta biltegiz, zortzi zutabedun gela bat, bi gela txiki eta bi eskailerekin inguratua zegoen. Kaperan, ontzi sakratua zegoen. Santutegitik kanpora zeraman beste korridore batean zeuden beste zortzi kapera, ziur aski, jainko nagusiei eskainiak zeuden: Isis, Osiris, Min, Khonsu, Ra eta beste hiru gehiago.

Santutegiaren aurrean gelaurre bat dago, eta ekialdean, sakrifizio gela bat, purutasunaren plazara pasatuz, non estatuak estali eta kuttunak jasotzen ziren, mendebaldean, beste gelaurre bat Min jainkoari eskainia zegoen, irteerarantz zegoen hurrengo gela, ofrendena zen, eta, ondoren, bi zutaberekin barne gela hipostiloa zetorren, bi erantsitako gelek, tenplurako barne pasabide bezala eta altxorrak pilatzeko balio zuten; ondoko gelak, mendebaldean, abluzio eta olio sakratuentzako ziren, baita Nilo ibaiaren kamera sakratuarentzat ere, non kanpoko nilometroko ura arazten zen. Hamazortzi zutabeko gela hipostilo bat gehitu zen hegoaldean, baita ate batzuk ere, K. a. 57an, honela, tenplua amaitua geratu zelarik. Tenplua bera osorik badago ere, erantsitako guneak, laku sakratua, sukaldeak, biltegiak, bulegoak, belatzen tokia eta beste hainbat gune kasu, hiriak xurgatu zituen.

Egipto Erromaren mende egon zen garaian, II. Legio Trajanoarraren egoitza izan zen. Kristau garaian, gotzaindegiaren egoitza izan zen.

Auguste Mariette izan zen Edfura iritsi zen lehen mendebaldetarra, 1860an. Garai horretan, tenplua etxebizitza bezala erabiltzen zen, eta ukuiluak eta nekazal produktuen biltegiak zeuden. Adobezko hormak egin ziren, eta tokiren batzuk hondarrez estaliak zeuden. Egin ziren kontserbazio lanek, tenplua berreskuratzea ahalbidetu zuten.

Horusen Tenplua: kanpoaldea

Hondar arkeologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

24°58′40″N 32°52′24″E / 24.97778°N 32.87333°E / 24.97778; 32.87333