Edgar Kant
Edgar Kant | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tallinn, 1902ko otsailaren 21a | ||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||
Heriotza | Lund, 1978ko urriaren 16a (76 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Tartuko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | estoniera suediera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | geografoa, katedraduna, ekonomialaria eta partisanoa | ||
Enplegatzailea(k) | Tartuko Unibertsitatea Lundeko Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Estoniako Zientzien Akademia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | National Front for the Implementation of the Constitution (en) ![]() |
Edgar Kant (Tallinn, 1902ko otsailaren 21a – Lund, 1978ko urriaren 16a) estoniar geografo eta ekonomialaria izan zen, Estoniako hiri geografiaren oinarriak ezarri zituena.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztea zela, Estoniako Independentzia Gerran parte hartu zuen Tallinngo Ikasleen Batailoiko kide gisa.[2] Tartuko Unibertsitatean ikasi zuen Johannes Gabriel Granö geografo finlandiarraren zuzendaritzapean eta 1928an masterra egin zuen, Tartu. Linn kui ümbrus ja organism lana defendatuz eta Edouard Gaudy domina irabaziz.[1][3] Austrian, Suitzan, Alemanian, Frantzian eta Herbehereetan jarraitu zituen ikasketak.[3] 1926ko azaroan, Ekialdeko Alpeetara egindako bidaian izandako inpresioak deskribatu zituen Postimees egunkarian,[4] eta gero egunkari horretan maiz kolaboratu zuen.[5]
1934an Tartuko Unibertsitatean irakasten hasi zen, eta 1936an katedradun izendatu zuten.[1]
1938an Estoniako Zientzien Akademiarako hautatu zuten; gizarte-zientzien saileko burua ere izan zen.[1][6]
1940ko apirilaren 20an, Tartuko Industria Bankuko Kudeaketa batzordeko kide hautatu zuten.[7]
Estoniaren sobietar okupazioaren aurka agertu zen eta estoniarrek Finlandiaren adibideari jarraituz sobietar inbasioari aurre egin behar ziotela uste zuen.[8] 1944ko irailean Suediara joan zen bizitzera errefuxiatu gisa[9][10], eta han Lundeko Unibertsitatean lan egin zuen.[1] Lunden hil zen 1978ko urriaren 16an, eta Norra kyrkogården hilerrian lurperatuta dago, Leida Helene Kalling-Kant (1904-1971) emaztearekin eta Maret Gleisner-Kant (1930-1965) alabarekin batera.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tartu linnasüda (1924)
- Tartu. Linn kui ümbrus ja organism (1927)
- Eesti geograafilisest ja geoökonoomilisest asendist, eriti Venemaa suhtes (1931, 1990ean berrargitaratua)
- Valga. Geograafiline ja majanduslik ülevaade (1932)
- Bevölkerung und Lebensraum Estlands. Ein anthropoökologischer Beitrag zur Kunde Baltoskandias (1935)
- Estonierazko argitalpena: Eesti rahvastik ja asustus (2007)
- Linnad ja maastikud (hil ostekoa, 1999)
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Edgar Kant Tartuko Unibertsitateko Kimika Fakultatearen eraikinaren lehen harria jartzeko ekitaldian (1938).
-
Edgar Kanten hilobia (Lund, Suedia).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e (Ingelesez) Kändler, Tiit. (2002). A Hundred Great Estonians of the 20th Century. Estonian Encyclopaedia Publishers, 66-67 or. ISBN 9985-70-103-8..
- ↑ (Estonieraz) Nurk, Harald. (1972). «Professor Edgar Kant 70» Uus Eesti veebruar.
- ↑ a b (Estonieraz) Eesti Teaduste Akadeemia liikmeskond II : 1938-1998. Tallinn (argitaratze data: 1998), 7 or..
- ↑ (Estonieraz) «Lumine hõõgus» Postimees 309 1926-11-13 (kontsulta data: 2025-04-04).
- ↑ (Estonieraz) «Kant, Edgar» Eesti ajakirjanduse analüütiline bibliograafia (kontsulta data: 2025-04-04).
- ↑ (Errusieraz) Энгельбрехт, Юри. «Краткая история академии» Эстоника (Институт Эстонии) 2012-06-13 (kontsulta data: 2025-04-04).
- ↑ (Estonieraz) «Tartu Tööstuse Pank sai uued juhid» Rahvaleht 94: 3. 1940-04-22.
- ↑ (Errusieraz) Анастасьин, Д.; Вознесенский, И. Начало трёх национальных академий. , 204 or. (kontsulta data: 2025-04-04).
- ↑ (Ingelesez) Thrift, Nigel; Kitchin, Rob. International Encyclopedia of Human Geography. Elsevier Science (argitaratze data: 2009-07-16) ISBN 9780080449104. (kontsulta data: 2025-04-21).
- ↑ (Ingelesez) Holt-Jensen, Arild. Geography: History and Concepts. SAGE Publications (argitaratze data: 2009-10-08), 87 or. ISBN 9781412946490. (kontsulta data: 2025-04-21).