Edgar Reitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edgar Reitz

Bizitza
JaiotzaMorbach1932ko azaroaren 1a (91 urte)
Herrialdea Alemania
Familia
Ezkontidea(k)Salome Kammer  (1995 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea, zinema ekoizlea, telebista-ekoizlea, autorea, film-muntatzailea eta telebista zuzendaria
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Arteen Akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka

edgar-reitz.com
IMDB: nm0718671 Allocine: 28299 Allmovie: p107927 TCM: 1352815
Musicbrainz: e31f1617-cabd-4dd2-8be7-39c82fb5b4fd Discogs: 619085 Edit the value on Wikidata

Edgar Reitz (Morbach, Hunsrück, Alemania, 1932ko azaroaren 1a) alemaniar zinemagilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kameralaria eta muntatzailea izan zen hasieran. 1957tik aurrera, film laburrak, dokumentalak, publizitate eta enpresetarako filmak eta telebistarako saioak egin zituen. Haietako batzuk ospe handia eman zioten Alemanian eta beste zenbait herrialdetan. 1962az gero, Alemaniar Zinema Berriko kideekin elkarlanean ari izan zen.

1967an, lehen film luzea egin zuen: Mahlzeiten. 1970etik aurrera, hiru film luze egin zituen, Alemaniako historian garrantzi berezia izan duten garaiak aztertzen zituztenak: Der Reise nach Wien (1973, "Vienara bidaldia"), Stunde null (1976) eta Der Schneider von Ulm (1978, "Ulmeko jostuna"). 1984an, bere maisulana aurkeztu zuen, Heimat ("Aberria"). Hunsrückeko herrixka baten ikuspegitik aztertu zuen 1919-1982 aldia, era errealistan, ia dokumental baten itxuran, eta arrakasta handia izan zuen. Hamabost ordu irauten du filmak, eta hasieran telebistan eta gero zinema-aretoetan eman zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edgar Reitz Aldatu lotura Wikidatan