Edin's Hall Broch

Koordenatuak: 55°50′08″N 2°21′56″W / 55.83556°N 2.36556°W / 55.83556; -2.36556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Edin's Hall Broch

Edin's Hall Broch Eskoziako Scottish Borders eskualdean dagoen Burdin Aroko gotorlekua da, Duns herritik 6 kilometro iparraldera.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cockburn Law mendiaren iper-ekialdeko maldan kokaturik dago Edin's Hall Broch. 28 metrotako diametroa du kanpoaldetik eta 17 metrotakoa barnealdetik. Hormek 1 eta 1'8 metro arteko lodiera dute. Ekialdean dago sarrera eta zaintzaileentzako bi gela ere badaude sarreraren ertzetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdin Aroko egitura dela pentsatzen da eta erromatarrek Eskozia okupatu zuten bi garaien artean kokatzen da, II mendearen inguruan.

XIX mendean indusketak egin zituzten antikuarioek eta erabat "garbitu" zuten. Erlikia gehienak Eskoziako Museo Nazionalean daude gaur egun.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

55°50′08″N 2°21′56″W / 55.83556°N 2.36556°W / 55.83556; -2.36556