Edinger–Westphal nukleo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edinger–Westphal nukleo
Xehetasunak
Identifikadoreak
MeSHA08.186.211.132.659.413.875.381.500
Terminologia anatomikoa
Goiko kolikuluaren bitartezko ikuspegia. Nerbio okulomotorraren bidea ikusi daiteke.

Begi-eragileraen nukleo gehigarria edo Edinger-Westphal nukleoa begi-eragilearen nukleoaren osagarri funtzional parasinpatikoa da. Gihar ziliarra eta begi-niniaren muskulu esfinterra inerbatzen ditu. Hain zuzen ere, egokitzapena burutzeko, esfinter giharraren zuntz lisoen erreflexuak eragiten ditu.

Bestalde, Edinger-Westphal izena maiz bizkarrezur-muinean, errafearen nukleo dortsalean eta alboko nukleo septaletan proiektatzen diren alboko neurona ez-preganglionarretara erreferentzia egiteko erabiltzen da ere bai. [1]

Ohiko Edinger-Westphal neurona preganglionarrak ez bezala, zeinek kolina azetiltransferasa duten, neurona ez-preganglionar hauek beste zenbait neuropeptido dituzte, besteak beste, urokortina edo kokaina eta anfetamina transkripzio faktorea (ingelesez CART bezala ezagutzen dena). [2]

Aspaldi, neurona ez-preganglionar talde hau izendatzeko beste izen bat proposatu izan zen: IIISG, edo fluxu periokolumotor neuronalerako glia-azpiko neuropeptidoak dituzten neuronak. [3]

Hala ere, orain dela gutxi, izendapen berri bat zehaztu izan dute. Alde batetik, Edinger Westphal nukleo okulomotore preganglionikoa EWpg izendatu dute, eta, bestetik, neuropeptidoak dituzten neuronak EWcp bezala izendatu dituzte.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edinger-Westphal nukleo bikotea mesentzefaloaren akueduktu inguruko gai grisaren aurrealdean kokatzen da nukleo okulomotor edo begi-eragilearean nukleoarekin batera.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nukleo honetatik ateratzen diren zuntzak III. bikote kranialarekin batera burmuin pedunkuluaren artetik aterako dira. Ondoren, goiko arraildura orbitariotik joango dira eta gongoil ziliarrean egingo dute sinapsia.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edinger-Westphal nukleoak zuntz parasinpatiko preganglionarren bidez hornitzen du begia. [4] Zuntz hauen bidez, begi niniaren konstrikzioa egiten du, kristalinoaren akomodazio prozesuan parte hartzen du eta begien konbergentzia aldatzen du. Hauetaz gain, tristura aurpegia jartzean begi niniaren tamaina bikoizteaz ere arduratzen da. [5] [6]

Eponimoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nukleoak izen hau hartzen du, alde batetik, Ludwig Edinger neurologoagatik (Frankfurt) 1885ean umekian aurkitu zuelako eta, beste alde batetik, Carl Friedrich Otto Westphal psikiatragatik (Berlin), zeinek helduan demostratu zuen 1887an. [7]

Irudi gehigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horiz, Edinger Westphal nukleoa bereiz daiteke. Alboan, urdinez, nukleo okulomotorra bereizten da. Bi nukleoak ikusteko mesentzefaloa erauzi da. Irudia eskuratu den iturriko esteka: https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home [8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kozicz T, Bittencourt JC, May PJ, Reiner A, Gamlin PD, Palkovits M, Horn AK, Toledo CA, Ryabinin AE. «The Edinger-Westphal nucleus: A historical, structural and functional perspective on a dichotomous terminology.». J. Comp. Neurol. in press. PMID 21452224. doi:10.1002/cne.22580.
  2. Kozicz, T. (2003). «Neurons colocalizing urocortin and cocaine and amphetamine-regulated transcript immunoreactivities are induced by acute lipopolysaccharide stress in the Edinger-Westphal nucleus in the rat». Neuroscience 116 (2): 315-20. PMID 12559087. doi:10.1016/S0306-4522(02)00772-8.
  3. May PJ, Reiner AJ, Ryabinin AE (marzo de 2008). «Comparison of the distributions of urocortin-containing and cholinergic neurons in the perioculomotor midbrain of the cat and macaque». J. Comp. Neurol. 507 (3): 1300-16. PMC 2863095. PMID 18186029. doi:10.1002/cne.21514.
  4. "eye, human" Encyclopædia Britannica. Encyclopaedia Britannica Ultimate Reference Suite. Chicago: Encyclopædia Britannica, 2010.
  5. Harrison, NA; Wilson, CE; Critchley, HD (2007). «Processing of observed pupil size modulates perception of sadness and predicts empathy.». Emotion (Washington, D.C.) 7 (4): 724-9. PMID 18039039. doi:10.1037/1528-3542.7.4.724.
  6. Harrison, NA; Singer, T; Rotshtein, P; Dolan, RJ; Critchley, HD (2006). «Pupillary contagion: central mechanisms engaged in sadness processing.». Social cognitive and affective neuroscience 1 (1): 5-17. PMC 1716019. PMID 17186063. doi:10.1093/scan/nsl006.
  7. synd/893 at Who Named It?
  8. https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]