Edipo eta esfingea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edipo eta esfingea
Jatorria
Sortzailea(k)Gustave Moreau
Sorrera-urtea1864
IzenburuaOedipe et le sphinx
MugimenduaAkademizismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak206 (altuera) × 105 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass94T33, 25F42(+1), 25F711(BUTTERFLY)(+1), 25G21(FIG)(+1) eta 25G3(LAUREL)(+1)
Kokapena
LekuaMetropolitan Museum of Art
BildumaMetropolitan Museum of Art
Inbentarioa21.134.1

Edipo eta esfingea 1864an Gustave Moreau margolari frantsesak margotutako lana da. Marolan honekin Moreauk Pariseko Saloiaren onespena jaso zuen. Gaur egun New Yorkeko Metropolitan Museum of Art ikus daiteke.

Mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanaren oinarrian oso mito ospetsua dago. Edipo greziar mitologiako alegiazko pertsonaia, Laios eta Jokasta Tebasko errege-erreginen semea. Jaio zenean, aita hil eta amarekin ezkonduko zela iragarri zion orakulu batek. Gurasoek utzi egin zuten hil zedin, baina artzain batek jaso zuen eta Korintoko erregeari eman zion. Handitu zenean orakulorengana jo zuen benetan nor zen jakiteko. Orakuluak amarekin ezkontzera eta aita hiltzera kondenatuta zegoela esan zion. Bere patua ez betetzeko Edipo ez zen Korintora itzuli eta Tebaserako bidea hartu zuen. Hiriaren inguruan esfingea agertu zitzaion; munstro honek bidaiari guztiei enigma bat asmatzeko desafio egiten zien; asmatzen ez bazuten heriotzera kondenatzen zituen. Edipok, aldiz, enigma asmatu zuen eta esfingeak bere buruaz beste egin behar izan zuen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai hau sinbolismoaren gustukoa zen zeren eta oso onirikoa baitzen. Moreauk oso modu kolorista jaso zuen gaia. Edipo bere elementu sinboliko guztiekin ikusten duguː mantu esmeralda, lantza eskuin eskuan... Esfingea −leoiharen gorputzez, hegalak era emakumearen aurpegia eta bularra− haren gainean agertzen da. Mustroak bidaiariak engainatu nahi ditu eta horregatik bere benetako izaera aurpegi eder batez ezkutatzen du. Baina lurrean ikusten diren gorpuzkinek ondo asko adierazten dute zein den bere benetako asmoa.

Bi pertsonaien atzean ikusten den paisaia irreala da.

Moreauk gaia beste margolanetan landu zuen, esaterako 1878ko Esfinge garaituan, Louvre museoan ikus daitekena,[1] edo 1886ko Esfinge garailean.

Esfinge garailea, 1886ko margolana.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rene Martín (2004). Diccionario de Mitología Clásica, 198.or. Espasa Calpe. ISBN 84-670-1536-5.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]