Edukira joan

Edmund Blair Leighton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edmund Blair Leighton

Bizitza
JaiotzaLondres1852ko irailaren 21a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaLondres1922ko irailaren 1a (69 urte)
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Arts
Heatherley School of Fine Art (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Londres
Lan nabarmenak
MugimenduaPrerrafaelismoa
Izengoitia(k)Edmund BlairLeighton
Genero artistikoagenero-margolana

Musicbrainz: 9c068e36-9e24-4aec-a516-78e21dca80c1 Edit the value on Wikidata

Edmund Blair Leighton (Londres, 1853ko irailaren 21a — Ibidem, 1922ko irailaren 1a) Erromantizismo eta Prerrafaelismorekin lotutako margolari britainiarra izan zen. Erretratugile trebea zen.[1]

Edmund Blair Leighton Londresen jaio zen, 1853an. Aita, Charles Blair Leighton, erretratugilea zen eta 1953-1954 artean bere lanak Royal Academy erakundean erakutsi zituen. Edmund Blair Leightonek University College Schoolen ikasi zuen, Royal Academyn sartu baino lehen.

Leighton 21 urte zituela hasi zen margotzen, eta Royal Academy Schoolen hezi zen. 1878an erakutsi zuen lehen aldiz han.

1885ean Katherine Nashekin ezkondu zen eta seme-alaba izan zituzten. 1878tik 1920 arte urtero Royal Academin erakusketa egin zuen.[2] 1922an hil zen. Bere lanak, bereziki, Bristol City Museumen eta Leeds City Art Galleryn ikus daitezke.[3]

Bere lanak gai historikoetakoak ziren gehien batean, edo, batez ere, gai erromantiko oso adierazkorrekoak eta errealismoz beteak. Erretratugile trebea zen, eta margolari bikain eta perfekzionistatzat jotzen zuten, ia argazki-emaitzekin.[4] Lehen planoan, batez ere nobleziako emakumeak irudikatzen zituen, grekoen antzeko ezaugarriak zituztenak. Bere protagonistak emakume dotoreak ziren, aurpegiko hazpegi delikatuak eta feminitate bizia zituztenak. Emakume horiek Erdi Aroko paisaietan edo barnealdeetan kokatzen ziren, baita ere Viktoriar Aroan.[5]

Ikusleek asko miresten zuten haren lanak. Atsegin hartzen zuten garai idealizatu bateko bere margolan erromantikoak.[6] Bere lanak sarritan "E.B.L." inizialekin zinatzen zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]