Edmund Campion
Edmund Campion | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1540ko urtarrilaren 24a |
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma |
Heriotza | Tyburn (en) eta Londres, 1581eko abenduaren 1a (41 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: Urkatua, herrestatua eta zatikatua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Christ's Hospital (en) University of Douai (en) St John's College (en) English College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa eta antzerkigilea |
Enplegatzailea(k) | University of Douai (en) |
Kidetza | Sodality of Our Lady (en) |
Santutegia | |
Abenduaren 1 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
San Edmund Campion (Londres, 1540ko urtarrilaren 25a - Tyburn, 1581eko abenduaren 1a) ingeles jesulagun, martiri eta santu katolikoa izan zen.
Londresko liburu saltzaile baten semea izan zen eta Oxfordeko Unibertsitatean hezi zen. 1564an, Eliza Anglikanoaren diakonoa ordenatu zuten, baina kontzientzia-erreserbak egin zituen. 1569an bere iritziak ezagutzen hasi ziren eta Campion Irlandara joan zen ikasketa eta ikerketa pribatuak egitera. Han ezagutu zuen atxilotu behar zutela, eta, ezkutatu ondoren, Douaira ihes egin zuen 1571n. Han adiskidetu zen Eliza Katolikoarekin.
1573an Erromara joan eta Jesusen Lagundian sartu zen. 1578an Pragan apaiztu zen eta sei urtez jesuiten ikastetxeko irakasle izan zen. 1580an Ingalaterrara bidali zuten, eta han predikatzen hasi zen. 1581eko uztailaren 14an atxilotu eta Londresera eraman zuten. Londresko Dorrean espetxeratu zuten eta torturatu egin zuten. Epaitu eta heriotza-zigorra ezarri zioten. 1581eko abenduaren 1ean urkatu eta zatitu egin zuten, Ralph Sherwin eta Alexander Briant apaizek bezala.
Leon XIII.a Aita Santuak 1886an beatifikatu zuen eta Paulo VI.a Aita Santuak 1980an kanonizatu zuen.