Edmund Spenser

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Edmund Spenser
EdmundSpenser.jpg
Poet Laureate of the United Kingdom Itzuli

Bizitza
Jaiotza 1552/1553, 1552
Herrialdea  Ingalaterrako Erresuma
Heriotza Londres1599ko urtarrilaren 13a (46/47 urte)
Hobiratze lekua Westminster abadia
Hezkuntza
Heziketa Pembroke College Itzuli
Cambridgeko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea eta itzultzailea
Lan nabarmenak The Faerie Queene Itzuli
Edmund Spenser Signature.svg

Edmund Spenser (ˈspɛnsər ahoskatua; Londres, 1552/1553ibidem, 1599ko urtarrilaren 13a) poeta ingelesa izan zen.

Cambridgen artea ikasi zuen. Philip Sidney idazle eta politikoaren lagun mina egin zen, eta hari eskaini zion lehen liburua, The Shepeardes Calender (1579, Artzainaren egutegia); liburu horretan bere estilo fin sotila erakutsi zuen eta arkaismo ugariz baliatu zen, gero idatzi zituen obra guztietan bezala. 1580an Irlandako gobernariaren idazkari izendatu zuten eta han eman zuen bizitzaren parterik handiena. 1590an Londresa itzuli zen eta bere obra nagusiaren lehenengo hiru liburukiak argitaratu zituen; The Faerie Queene (1590, Maitagarrien erregina) alegoriazko poema mardula da; Italiako literatura ereduetan oinarriturik idatzia bada ere, eragin handia dute hartan Britainia Handiko elezaharrek eta folkloreak. Liburu horrekin protestantismoa eta Ingalaterrako Elisabet I.a erregina goretsi nahi izan zituen Spenserrek. Obra hura ezin izan zuen bukatu, ordea, hamabi liburukietatik bost besterik ez baitzituen argitaratu; hala ere, eragin handia izan du Britainia Handiko literaturan. Spenserren beste lan aipagarriak: Ephithalamion (1595) eta Four Hymmes in Honour of Love and Beauty (1596, Lau ereserki maitasunaren eta edertasunaren ohoretan).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edmund Spenser Aldatu lotura Wikidatan