Edukira joan

Edna Adan Ismail

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edna Adan Ismail

Minister of Foreign Affairs (en) Itzuli

2003ko ekainaren 25a - 2006ko ekainaren 26a
Bizitza
JaiotzaHargeisa1937ko irailaren 8a (88 urte)
Herrialdea Somalilandia
Familia
Ezkontidea(k)Muhammad Haji Ibrahim Egal
Hezkuntza
HeziketaLondresko South Bank Unibertsitatea
Hizkuntzaksomaliera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, aktibista eta emagina
Jasotako sariak

Edna Adan Ismail (Somalia, 1937ko irailaren 8a) Somaliako emagina eta ekintzailea da. Somalilandiako[1] Kanpo Arazoetako ministro kargua bete zuen lehen emakumea izan zen 2003 eta 2006 urteen artean. Kargu horren aurretik, Somaliako Familia Ongizateko eta Gizarte Garapenerako ministro ere izendatu zuten.

Hargeisa hiriko Edna Adan ama-ospitaleko zuzendaria eta sortzailea da, emakumeen genitalen mutilazioa abolitzeko borrokan aitzindaria. Torturaren Biktimentzako Erakundeko presidentea da,[2] eta 2022ko martxoan, Ordezkapenik Gabeko Nazio eta Herrien Erakundeko presidente izendatu zuten.

Ismail bere gepardo maskotarekin 1968an.

Ismail Hargeisan jaio zen, britainiar Somalilandiako Errepublika aldarrikatuta zegoela. Bere aita Somaliako mediku ezaguna izan zen.[3] Lau anai-arreba izan zituen, nahiz eta horietako bi jaiotzean hil ziren.[4] Nahiz eta Ismail jaio zen garaian neskek ez zuten hezkuntzarik jasotzen, aitak irakasle bat kontratatu zuen berari eta inguruko beste haur batzuei eskolak emateko. Ondoren, Djibutiko eskola batera joan zen, non izeba irakaslea zen. Zortzi urte zituela, amak eta amonak antolatutako Emakumeen genitalen mutilazioa egin zioten, aita kanpoan zegoenean. Aita gogor haserretu zen Itzuli ondoren albistearen berri izan zuenean.[4]

Beste emakume batzuek bere trauma bera jasan ez zezaten, Erizain eta emagin gisa trebatu zen Erresuma Batuan, Borough Polytechnic-en gaur egungo London South Bank University-n.[5][6] Hiru aldiz ezkondu zen, bere senarretako bat Muhammad Haji Ibrahim Egal zelarik, politikari somaliarra, 1967an Somaliako lehen ministro aukeratua, nahiz eta ezkondu eta bost urtera dibortziatu ziren.

Edna Adán amatasun-ospitalea, Hargeisa
Edna Adan Unibertsitatea, Hargeisa

Ospitaleetako lana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980an, Ismailek, Somalilandiako hiriburua den Hargeisan, ospitale bat eraikitzea bultzatu zuen, baina ezin izan zuen lan horrekin jarraitu, herrialdea utzi behar izan baitzuen 1981ean Somalilandiako Independentzia Gerraren hasieran.[7]

Somalilandiara itzuli zenean, Edna Adan Amatasun Ospitalea eraikitzen hasi zen berriro. 2002ko martxoaren 9an inauguratu zen ofizialki, eskualdeko gobernuak emandako lursail batean, lehenago zabortegia zegoen lekuan. Eskualdean ez zegoen ospitaleetan lan egiteko prestatutako erizainik, gehienek herrialdetik ihes egin zutelako edo gerra zibilean hil zirelako.[8] Horregatik, Ednak 30 hautagai baino gehiago bildu zituen, eta 2000. urtean hasi zen horiek prestatzen, ospitalea oraindik eraikitzen ari zen bitartean. Ospitale horrek bi ebakuntza-gela, laborategi bat, liburutegi bat, informatika-zentro bat eta erizainak eta emaginak trebatzeko gela oso bat ditu. 2008an, ospitaleak 200 langile eta 1.500 ikasle zituen, Ismailek jarraitzen duelarik zuzendaria izaten.[9]

Edna Adan Ospitalearen xedea, tokiko biztanleen osasuna hobetzen laguntzea da, bereziki amen eta haurren heriotza-tasa altua hobetzea. Zentroa irabazi-asmorik gabeko ongintzako erakunde bat da, eta obstetriziako irakaskuntza-ospitale bat ere bada, non erizaintzako ikasleei eta laborategiko teknikari laguntzaileei prestakuntza ematen zaien.[10]

Lan filantropikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ismailen lanak Erresuma Batuko eta Ameriketako Estatu Batuetako ongintzazko erakundeen babesa du, erakunde horiek Somalilandian emaginen prestakuntzari buruzko lanean laguntzeaz gain, emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako sentsibilizazio eta borrokan laguntzen baitute. [11]

Edna Adan TEDxAmsterdam 2019 aurkezten

Kargu publikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ismail Somalilandiako gobernuko emakume-ministro bakarra izan zen 2006ko uztailera arte, orduan Abdillahi Mohamed Dualeh Informazio eta Orientazio Nazionaleko ministro ohiak ordezkatu baitzuen Kanpo Arazoetako ministro gisa.

Ordezkari politiko gisa, demokraziaren defendatzaile sutsua da bere herrialdean. 2022ko martxoan, Ordezkapenik Gabeko Nazio eta Herrien Erakundeko presidente hautatu zuten.[12]

Sariak eta aitorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ismailek 2002ko AMANITARE Urteko Saria jaso zuen 1998an Somalilandian amatasun-ospitale pribatu bat irekitzeko egin zituen ahaleginengatik.[13]
  • Unibertsitate eremua: 2007an Edna Adan Ismail izena eman zitzaion Toledoko Unibertsitateko (Ohio) Misio Medikoaren Ospearen Aretoari, egindako lan humanitarioagatik.[14] Honoris Causa Doktoretza bat du Massachusettseko Clark Unibertsitatean. Cardiffeko Unibertsitateko Ohorezko Kidea da, 2008an. Obstetra eta Ginekologoen Errege Elkargoak Ohorezko Beka bat eman zion 2018an.[9]
  • 2012an, Half the Sky: Zapalkuntza mundu osoko emakumeentzako aukera bihurtuz dokumentalean parte hartu zuen Ismailek, urriaren 1ean eta 2an PBSn estreinatu zena. Oso egoera zailean bizi diren eta gainditzeko ausardiaz borrokatzen duten emakumeak eta neskatoak aurkezten ditu telesailak. PBSren Half the Sky telesaila Show of Forcek ekoitzi zuen Fugitive Films-ekin batera. Desert Island Discs telesaileko naufraga gisa agertzen da, BBC Radio 4n 2017ko urriaren 22an emititua. [15]
  • Kate Grantek, Fistula Fundazioko zuzendari exekutiboak, "Ama Teresa musulmana" deitu dio.[16]
  • 2018an, Londresko South Bank Unibertsitateko ohorezko doktoretza jaso zuen.[6] 2019an, bere bizitzari buruzko liburu bat idatzi zuen, "A Woman of Firsts" 2019an,[17] eta 2023an Templeton Saria jaso zuen.[18]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) No Winner Seen in Somalia’s Battle With Chaos (Published 2009). 2009-06-02 (kontsulta data: 2026-01-04).
  2. (Ingelesez) Topping, Alexandra. (2014-06-23). «Somaliland's leading lady for women's rights: 'It is time for men to step up'» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2026-01-04).
  3. «125th Anniversary - Get Involved - My Cardiff» www.cf.ac.uk (kontsulta data: 2026-01-04).
  4. a b Why giving birth in the U.S. is surprisingly deadly. 2018-12-13 (kontsulta data: 2026-01-04).
  5. (Ingelesez) University, London South Bank. (2021-03-24). «Edna Adan Ismail, Honorary Doctor» London South Bank University (kontsulta data: 2026-01-04).
  6. a b University, London South Bank. «Edna Adan Ismail, Honorary Doctor» www.lsbu.ac.uk.
  7. (Ingelesez) «Who is Edna Adan» ednahospitalfoundation.org (kontsulta data: 2026-01-04).
  8. (Ingelesez) Pollaczek, Lindsey. (2012-08-24). «Partner Spotlight: Edna Adan University Hospital, Somaliland» Direct Relief (kontsulta data: 2026-01-04).
  9. a b Annual Review 2008. Cardiff University.
  10. (Ingelesez) «Did you know?» Friends of Edna's (kontsulta data: 2026-01-04).
  11. (Ingelesez) Carson, Mary. (2016-12-12). «Edna Adan: 'With my army of midwives, fewer girls will go through FGM'» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2026-01-04).
  12. (Gaztelaniaz) «Edna Adan Ismail: “Escuchaba al profesor y mi cerebro despertó”» La Vanguardia 2023-05-03 (kontsulta data: 2026-01-04).
  13. Sheldon, Kathleen E.. (2005). Historical dictionary of women in Sub-Saharan Africa. Scarecrow Press ISBN 978-0-8108-5331-7. (kontsulta data: 2026-01-04).
  14. Sheldon, Kathleen E.. (2005). Historical dictionary of women in Sub-Saharan Africa. Scarecrow Press ISBN 978-0-8108-5331-7. (kontsulta data: 2026-01-04).
  15. (Ingelesez) «BBC Radio 4 - Desert Island Discs, Edna Adan Ismail» BBC (kontsulta data: 2026-01-04).
  16. (Ingelesez) «The Muslim Mother Teresa» HuffPost (kontsulta data: 2026-01-04).
  17. (Ingelesez) «A Woman of Firsts: The midwife who built a hospital and changed the world: Unabridged edition» HQ Stories (kontsulta data: 2026-01-04).
  18. (Ingelesez) «Edna Adan Ismail» Templeton Prize (kontsulta data: 2026-01-04).