Litekeena da elikadurari buruz euskaraz gehien idatzi duen kazetaria izatea. Hainbat liburu idatzi zituen eta urtetan izan zen kolaboratzailea Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarietan.
Elikadura gaietan euskara batuaz idazten aitzindaria izan zen, Sukaldaritzarako hastapenak liburua 1983an argitaratu zuen AEKrekin. Gure hizkuntzan elikaduraz gehien idatzi duen kazetaria izan daiteke. 2014an Elikadura Glosarioa eta Elikadura Hiztegi Entziklopedikoa eskegi zituen.[3] Glosarioak euskal hitza, sinonimoak, (biziduna bada) izen zientifikoa, eta espainolezko, frantsesezko eta ingelesezko baliokideak eskaintzen ditu.[4][5] Hiztegi entziklopedikoan hitzaren etimologia, jatorria, azalpena, kontzeptuaren bilakaera historikoa, balio gastronomikoa, nutrizionala, Euskal Herriarekin daukan lotura, etab. agertzen dira hitz estandarretan; denera, 7.000 sarrera bildu ditu hor.[6][7] 2022an Amantala eta mantela. Philosophia & Oilio zopia liburua argitaratu zuen elikadurari buruz, 500 artikulu bilduta.[8]
«
Euskaldunon Egunkaria-n gastronomiaz idatziko zuena behar genuen, eta euskaraz txukun gogoetatu eta idatziko zuten adituak topatzea elefanteak hegan ikustea baino zailago zen garaian ezagutu genuen elkar. Hasi zenuen gurekin, zorionez, luze eta etekintsua izan zen kolaborazioa. Gastronomiaz idaztea eskatu genizun —jatetxeen iruzkinak, joera berriak…—, baina elikadura ere existitzen zela insistitzen zenigun. Azkenean —tematia zu tematien artean— konbentzitu gintuzun, eta zabaldu genizkion orrialdeak elikadurari ere. Arrazoia, zuk, beste behin. Liburu bikainak idatzita dauzkazu elikaduraz.
Udako Euskal Unibertsitateko Sukaldaritza Sailean aritu zen 2000tik eta 2004ra bitartean irakasle eta koordinatzaile gisa.[10] Urte horietan lehen mailako sukaldariak pasa ziren Iruñeko Larraona ikastetxetik, UEUko sukaldaritza sailean hitzaldietan eta sukaldean aritzeko: Luis Irizar (beste sukaldari guztien maisua), Juan Mari Arzak (Euskal Sukaldaritza Berriko sortzaileetako bat), Martin Berasategi, Juantxu Larruzea (Juantxu jatetxea), Hilario Arbelaitz (Zuberoa jatetxea), Alex Mujika, Maren Goti (Leioako Sukaldaritza Eskolako Zuzendariordea, EHU), Mikel Garaizabal (enologo eta somelierra), Alex Mujika (Basakabi jatetxea), Leire Etxaide eta Dani Lasa (Mugaritz) eta Ramon Roteta, besteak beste.[11][12][13]
Ikastaro horiekin atzindariak izan ziren sukaldaritza euskaraz lantzen. Ikastaroetako gaiak aztertzerakoan gastronomia ez zen ikuspuntu bakarra, elikadurarekin zerikusia duten zientzia eta teknika batzuen arteko bat baizik. Harantzago joan nahi izan zuten UEUn eta elikadurarekin eta antropologiarekin lotuta zeuden gaiak jarri zituzten eztabaidagai.[14][15] Esaterako, gai hauek ere landu ziren:
Migel Indurain txirrindulari txapeldunaren elikaduraz hitz egin zuen haren sukaldaria zen Juantxu Larruzeak (txirrindularien selekzioko sukaldari, Indurainen sukaldari partikularra, Zornotzan izan zuen urtetan bere ostatu ezaguna).
Presoen gose-grebak aztertu ziren elikaduraren ikuspuntutik, Enrike Letonaren eskutik.
Felipe Uriarte goi-mailako mendizalea Everesteko bizimodu lazgarrian izan zuten dietaz aritu zen.[16] Zeharbide latz horietako bati aurre nola egiten dioten azaldu zuen: kaloria-premia itzela baliabide urriekin bete behar izaten da horrelako paradetan. Elikabidearen funtsa karbohidratoa izaki, hiru olibak, olio tanta batek, pikillo piper bakarrak ospakizun bihurtzen dute eguneroko patata-pure hits zurbila.[17]
Fernando Mijangos kimikariak kimikaren ikuspuntutik aztertu zuen sukaldaritza.
Saio praktikoak ere izaten ziren: gazta, ardo eta sagardo dastaketak, hostorea egiten ikastea, bazkariak prestatzen laguntzea, bisitak Nafarroako produktoreei, hala nola Uitziko gaztandegira, Basondoa txanpain bodegara, Arbizuko Flores anaien txistor fabrikara, Etxenikeren ahate-produktuen txarkuteriara...
Elikadura Hiztegi Entziklopedikoa. Aurreko datu horien ondotik, hitzaren etimologia, jatorria, azalpena, kontzeptuaren bilakaera historikoa, balio gastronomikoa, nutrizionala, Euskal Herriarekin daukan lotura, etab. agertzen dira hitz estandarretan.[6][25]