Edorta Murua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edorta Murua

Bizitza
JaiotzaBarakaldo1963ko otsailaren 22a (61 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bilbao Athletic1981 / 1985
Athletic1983 / 198520
Sestao Sport Club1985 / 1987
Real Oviedo1987 / 1990
Elx Club de Futbol1990 / 1992
Amurrio Kluba1992 / 1995
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

Edorta Murua Zenarruzabeitia (Burtzeña, Barakaldo, 1963ko otsailaren 22a) bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea da, atzelari moduan aritu zena. Andoni Murua anaia zaharra futbolaria ere izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edorta Athletic Clubeko beheko mailetan hasi zen, 1981-82 denboraldian Bilbao Athleticen (filiala) jokatuz.[1] Hurrengo denboraldian igotzea lortu zuen.[2] 83-84 denboraldian eta Javier Clementeren eskutik lehen taldera igotzea lortu zuen, urte hartako Superkopan debuta egin zuen 0-1 irabaziz.[3] Orduko taldean Andoni Zubizarreta, Manu Sarabia edota Julio Salinas bezalako jokalariak aritzen ziren.

85/86 denboraldian Athleticetik irten zen Bigarren Mailako Sestaon jokatzeko, klub honetan 1987ra arte iraun zuen, honekin Lehen Mailara igotzeko zorian daudelarik, igoera hori Celta de Vigoarekin jokatuz. Denboraldi hori Javier Iruretak zuzendu zuen Sestaon. Urte hori amaitzean, Real Oviedok fitxatu zuen eta denboraldi horretan Lehen Mailara igotzea lortu zuten. Vicente Mieraren eskutik maila nagusian debutatzeko aukera izan zuen. Real Oviedon 89-90 denboraldira arte jarraitzen du. Hurrengo denboraldian, 90-91, Bigarren Mailako Elche CF taldean aritu zen. Alacantear taldean bi denboraldi jokatu zituen, 91-92ra arte. Bere ibilbidearen hurrengo eta azken fasea 92-93tik 94-95era Amurrion jokatu zuen, behin betiko erretiratuz futbolari gazteen prestakuntzan aritzeko.

Lezaman hasi ondoren, UEFAn, Atlético de Madriden,[4] Club Universidad de Chilen[5] eta Qatarreko Aspire Academyn lan egin du.[6]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Maila Urtea(k)
Bilbao Athletic 1981-1985
Athletic Club 1983-1985
Sestao Club 1985-1987
Real Oviedo 1987-1990
Elche CF 1990-1992
Amurrio Kluba 1992-1995

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulua Kluba Urtea
Superkopa Athletic Club 1983-84

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]