Edsilia Rombley
| Edsilia Rombley | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Amsterdam, 1978ko otsailaren 13a (47 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Tjeerd Oosterhuis (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria, telebista aurkezlea eta aktorea |
Parte-hartzailea
| |
| Kidetza | Dignity (en) Artiesten voor Azië (en) |
| Genero artistikoa | pop musika |
| Musika instrumentua | ahotsa |
| edsiliarombley.nl | |
Edsilia Rombley (Amsterdam, Herbehereak, 1978ko otsailaren 13a) herbeheretar abeslari eta telebista aurkezlea da. Bere herrialdea bi aldiz ordezkatu zuen Eurovision Abesti Lehiaketan (1998 eta 2007) eta jaialdi horren aurkezlea izan zen 2021eko edizioan.[1][2][3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rombley 1996an egin zen ospetsu, Soundmix Show (Nederlanderazko bertsioa) telebista lehiaketa musikala irabazita. Lehenago, Dignity taldeko kidea izan zen, eta "Take to me" edo "Hold me" singleak argitaratu zituen. Lehiaketa horretatik pasatu ostean, 1997an European Soundmix Show horretako Europako finalean parte hartu zuen, eta irabazi egin zuen. Horri esker, Thuis diskoa kaleratu ahal izan zuen. 1998 urtean, Herbehereak ordezkatu zituen 1998ko Eurovision Kantu Jaialdian, Erresuma Batuan, "Hemel en aarde (Zerua eta lurra)" kantuarekin. Laugarren postuan geratu zen, irabazlearengandik (Dana International) 22 puntura. 2002an Face to face argitaratu zuen eta arrakasta handia lortu zuen, besteak beste, "I'll Be That Someone" singlearekin. 2003 urtean, Wonderwoman proiektuaren parte izan zen, eta bira arrakastatsua egin zuten abeslari holandar askok. 2006an beste single bat argitaratu zuen: "Dan Ben Ik Von Jou". 2006ko abenduan, Herbehereetako telebistak 2007ko Helsinkiko Eurovision jaialdian Herbehereak ordezkatzeko aukeratu zuen. "On top of the world" izan zen aukeratutako kanta, baina ez zuen 1998ko arrakasta bera lortu eta ez zen finalerako sailkatu.[4]
2009an, Rombleyk Beste Zangers musika-telerrealitateko saioaren lehen denboraldia aurkeztu zuen AVROTROS irrati publikorako. 2014 urtean hasi zen Ladies of Soul abeslarien formakuntzarekin.
Herbehereetako AVROTROS, NOS eta NPO irrati-hedapeneko entitate publikoek hautatu zuten 2020 urtekoko Eurovision Kantu Jaialdia Rotterdamen aurkezteko, Chantal Janzen eta Jan Smitekin batera.[5] Covid-19 pandemiaren ondorioz bertan behera utzi zuten urte horretako edizioa eta bere ordez Europe Shine a Light saio alternatiboaren aurkezlea izan zen. Hurrengo urtean, Rombleyk 2021eko edizioan aurkeztu ahal izan zuen jaialdia.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteak beste, hauexek dira bere lanak:[6]

Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Thuis (1997)
- Edsilia (1998) #62
- Face to face (2002)
- Meer Dan Ooit (2007) #6[7]
- Live (2009)
- Uit mijn hart (2011)
- Sweet Soul Music Reprise (2013)
- The Piano Ballads, Vol. 1 (2014)
- The Piano Ballads - Volume 2 (2018)
Bakunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Baby it's you (1997)
- Hemel en aarde (1998)
- Second floor (1998)
- Get here (1998)
- What have you done to me (2002)
- I'll be that someone (2002)
- Dan ben ik van jou (2006)
- Eén keer meer dan jij (2006)
- Nooit meer zonder jou/On top of the world (2007)
- Een keer meer dan jij (2007)
- Geef je over (2010)
- Uit het oog niet uit mijn hart (con Ruth Jacott) (2011)
- Wereldwijd orkest (Het Metropole Orkest & Vince Mendoza junto a varios artistas) (2011)
- Zeg me dat het niet zo is (2012)
- Koningslied (2013)
- In the shadows (2014)
- Van jou (2014)
- Wat Je Doet Met Mij (2017)
- Weak (2018)
- The Way You Make Me Feel (2019)
- Breng Me Naar Het Water (2019)
- Lieve Mama" (2020)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Txantiloi:Nl-NL Edsilia Rombley |. (kontsulta data: 2025-04-09).
- ↑ (Ingelesez) «Edsilia Rombley» Eurovision Song Contest Wiki (kontsulta data: 2025-04-09).
- ↑ Txantiloi:Nl-NL «Edsilia Rombley boeken voor de beste prijs bij Artist Bookings» Artist Bookings (kontsulta data: 2025-04-09).
- ↑ Txantiloi:Nl-NL Biografie | Edsilia Rombley. (kontsulta data: 2025-04-09).
- ↑ «Introducing the Eurovision 2020 presenters!» Unión Europea de Radiodifusión 4 de diciembre de 2019.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Edsilia Rombley» Discogs (kontsulta data: 2025-04-09).
- ↑ «Edsilia Rombley - Meer dan ooit» dutchcharts.nl (Hung Medien).