Edukira joan

Eduard Khil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eduard Khil

Bizitza
JaiotzaSmolensk1934ko irailaren 4a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaSan Petersburgo2012ko ekainaren 4a (77 urte)
Hobiratze lekuaSmolenskoye Orthodox Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaQ16678507 Itzuli
San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa 1960)
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Enplegatzailea(k)Petersburg-concert (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoapop musika
estrada (en) Itzuli
Ahots motabaritonoa
tenorra
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza ortodoxoa

edhill.narod.ru
IMDB: nm0451633 Youtube: UCAuhkv_FjKh_FZAGuyyWRqQ Musicbrainz: aece1e8c-dde9-4e19-a4b5-bebfee72a81d Songkick: 3616391 Discogs: 811762 Find a Grave: 99566444 Deezer: 4943426 Edit the value on Wikidata

Eduard Anatolievitx Khil (errusieraz: Эдуард Анатольевич Хиль; Smolensk, Errusiako SESF, SESB, 1934ko irailaren 4a - San Petersburgon, 2012ko ekainaren 4a), baritono errusiarra izan zen [1] [2]

Ezagunagoa da Eduard Khil izenez (ingelesez Eduard Khil) edo bere goitizenez Mr. Trololó.

2009 an, "Trololo" fenomeno biralaren protagonista bilakatu zen YouTuben. Bertan, bere 1976ko bideo bat igo zen, balada errusiar baten ahots-bertsio bat interpretatzen: Я очень рад, ведь я, наконец, возвращаюсь домой, YA ochen' rad, ved' ya, nakonets, vozvrashchayus' domoy (Oso pozik nago, azkenean etxera itzultzen ari bainaiz) eta Troleatzeko bideoa bihurtu zen.

Bizialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eduard Khil 1934ko irailaren 4an jaio zen Smolensken, Errusian.[1][3] Bere gurasoak Anatoly Vasilyevich Khil, mekanikaria, eta Yelena Pavlovna Kalugina, kontularia.[3]

Aberri Guda Nagusian, bonbardatu zuten bere haurreskola. Amarengandik banandu zuten eta Belovora eraman zuten. Han, umezurztegi batean amaitu zen, Raevskiin. [3] Khilek sarritan jardun zuen zauritutako tropentzat bertako ospitale batean. Herritik ihes egiten saiatu zen bere lagun Misharekin, baina birritan atxilotu eta herrialdera itzuli zituzten. Khil bere amarekin elkartu zen berriro 1943an, Smolensk nazien eskuetatik askatu zutenean.

Smolensk-eko 27 zk. Ikastetxean ikasi zuen. Hil ondoren, 2012ko uztailaren 10ean, Eskualdeko Dumako Gizarte Politikako Batzordeak erabaki zuen Eduard Khil izena ematea ikastetxe horri[3].


1955ean Khil San Petersburgoko Kontserbatorioan sartu zen. Bertan ikasi hainbat zuzendari ospetsuekin: Yevgueni Oljovkski, Zoya Petrovna Lodiy, Emil Evgenievitx Pasinkov eta Anatoli Nikolaevitx Kireeven.

Ikasketetan zehar, operako rol nagusi batzuk antzezten hasi zen. Hala nola, Figaroren ezteietan Figaro izan zen eta Domino beltzean, Lord Elfort.[3]

1960an graduatu zen eta Zoya Pravdina dantzaria ezagutu zuen Eugenio Oneguin operan elkarrekin aritzen zirenean. Harreman erromantiko bati ekin zioten, ezkondu egin ziren eta ezkondutak jaraitu ziren Khil 2012an hil zen arte. Bikoteak seme bat izan zuen, Dmitri izenekoa.

Khil irakasle izan zen Errusiako Antzerki Arteen Estatu Institutuan eta Rimski-Kórsakov Estatuko Kontserbatorioan.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ko Garaipenaren Egunean, San Petersburgon.

Hainbeste musikagilen lanak abesteko lehen artista izan zen; esate baterako: Andréi Petrov, Matvéi Blánter, Arkadi Ostrovski, Vasili Soloviov-Sedoi, Mark Fradkin eta Alexander Kolker. [3]

Khilek folkloreak eta baladak abesten zituen, baina graduatu ondoren, pop musikan interesatu zen Klavdiya Shulzhenkoren kontzertu bat ikusi ondoren[3].

1962an gonbidatu zuten Moskura, Errusiako Askotariko Artisten Lehiaketan parte hartzeko. Khilek Gueorgui Svirídoven «Maritana», «The Story of Bagels» eta Andrei Petroven The Road to Berth filmeko abestiak antzeztu zituen eta lehiaketa irabazi zuen[3].

Khilek Sobietar Kantagintzaren Jaialdian parte hartu zuen 1965ean[3]. Urte berean, Sopoteko Kantagintzaren Nazioarteko Jaialdian bigarren tokia lortu zuen, A. Ostrovskyren "Maitasun Kantak" abestiarekin, "One, Only One" abesti poloniarrarena, baita Andréi Petroven Caminando por Moscú filmeko soinu-bandarekin ere.

1968an, Errusiako Federazioko Ohorezko Artista izendatu zuten Khil.[3]

1971n, Khilek Lanaren Bandera Gorriaren Ordena jaso zuen[3].

1974an, Khilek SESBeko Herriaren Artista saria jaso zuen, eta urtebete geroago, Lenin Komsomol saria eman zioten.[3]

Khilek Kebide alboan programa sortu eta aurkeztu zuen 1980ko hamarkadan.[3]

1996an, Dmitry semearen iradokizunez, Khil and the Sons taldeko kidea bihurtu zen, Prepinaki rock taldearen proiektu batean[3].

2009ko irailaren 4an, Khilek Aberriaren aldeko Merituaren Ordenaren laugarren klasea jaso zuen[3].

Interneten fenomenoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khilen 1976ko bideo bat, «Oso pozik nago, azkenean etxera itzultzen ari bainaiz» abestiaren ahots-bertsio bat abesten, YouTubera igo zen 2009an, eta «Trolol» edo «Trololo» ezizena jarri zioten. [2][3] «Trolo» izena onomatopeia bat da Khilek abestian erabiltzen duen ahots-estilorako. Bideoa berehala biral bihurtu zen, eta Khilek "Mr. Trololo»[3].

Bideoa Christoph Waltz aktoreak parodiatu zuen Jimmy Kimmel Live! -en [4] 2010ean, Berto Romero komedianteak Khilen bideo originalaren imitazioa egiten du jantzietan eta eszenografian, Andreu Buenafuentek La Sextan zuen programan.

2011n, Familiaren Aita telesailak omenaldia egin zion 10. denboraldiko lehen atalean, Loteriaren sukarra izenekoan, pertsonaia gisa agertu zenean. Butlinsek abestia erabili zuen Erresuma Batuko telebistako publizitate-kanpaina batean, Estatu Batuetako publizitate-kanpaina gisa ere erabili zen Volkswagen Beetle bihurgarriarekin, 2013an Super Bowl XLVII-n debutatu zuena. Abestia ere agertzen da 2012ko Ratchet & Clank: QFque bideojokoan.

Khilen 83. urtebetetzea ospatzeko, Googlek Doodle interaktibo bat sortu zuen, Trololo abesten zuena. 2017 irailaren 4a argitaratu zen arren, ez zen hurrengo egunera arte eskuragarri egon, herrialde batzuetan Langileen Nazioarteko Eguna izan zelako.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khil-en hilobia Smolensk-eko Hilerri Ortodoxoan

2012ko apirilaren 8an Khil Buruko izuria (IZB) izan zuen. San Petersburgoko Mariinski Ospilatera eraman zuten, lesio larriekin, eta han koman sartu zen.[5][6]

Ekainaren 4an zendu zen, 77 urtekin. [7]

Abizena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere abizena errusieraz Хиль da, alfabeto latinez Khil idatzita eta euskeraz fonetikoki ahozkatuta Jil bezala. Behin, telebistan emandako elkarrizketa batean Espainako arbaso batengatik zetorrela bere deitura kontatu zuen. Gazteleraz Gil abizenetik. [1]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Errusiako Federazioko Ohorezko Artista (1968). [3]
  • Laneko Bandera Gorriaren Ordena] (1971). [3]
  • SESBeko Herriaren Artista] (1974). [3]
  • Lenin Komsomol Saria] (1975) [3]
  • Aberriaren Merezimenduaren Ordena], laugarren klasea (2009) [3]
  • Herrien Adiskidetasunaren Ordena [3]
  • Leonid Utiosov Saria

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txeriomuxki (Черёмушки) (1965).
  • Eduard Khil Marina Goldovskaiak zuzendutako dokumentala (1974).
  • Golubye goroda (Голубые города, "Hiri Urdinak", Andrei Petroven kontzertua) (1985).
  • Jatinsotests (2004).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Errusieraz) Эдуард Хиль: Я не открываю рот под «фанеру» - я пою. (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  2. a b «YouTube drags reluctant Soviet star Mr. Trololo back into spotlight» Christian Science Monitor 2010-03-12 ISSN 0882-7729. (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  3. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w Эдуард Хиль. (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  4. (Gaztelaniaz) El fenómeno de Mr. Trololó. 2010-06-22 (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  5. (Ingelesez) Internet sensation Trololo man is critical and in coma | Deccan Chronicle. 2012-06-02 (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  6. (Gaztelaniaz) El cantante ruso Eduard Khil, 'Mr. Trololó', en coma por un derrame cerebral. 2012-05-30 (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  7. Eduard Khil 'Trololoman' abeslari errusiarra hil da. 2012-06-05 (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]