Eduardo (aintzira)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eduardo
Lake Edward (en)
Rivers and lakes of Uganda.png
Datu orokorrak
Garaiera 912 m
Luzera 77 km
Zabalera 40 km
Azalera 2.150 km²
Sakonera 117 m
Bolumena 39.500 hm³
Geografia
Koordenatuak 0° 20′ 00″ S, 29° 36′ 00″ E / 0.33333333333333°S,29.6°E / -0.33333333333333; 29.6Koordenatuak: 0° 20′ 00″ S, 29° 36′ 00″ E / 0.33333333333333°S,29.6°E / -0.33333333333333; 29.6
Honen parte da Afrikako Aintzira Handiak
Herrialdea Uganda
Babestutako-eremua Virungako Parke Nazionala
Hidrografia
Ur-emaileak
Hustubidea Semliki ibaia
Kazinga ubidea
Arroaren azalera 12.096 km²

Eduardo[1] Afrikako Aintzira Handienen artean txikiena da. Rift haraneko mendebaldean kokatuta dago, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Ugandako mugen artean, bere iparraldeko muturra ekuatoreko zenbait kilometrora hegoalderantz. Henry Morton Stanley esploratzaileak izena jarri zion Albert Edward, Galesko Printzearen omenez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stanleyk lehendabizikoz 1875an ikusi zuen lakua, baina Albert aintziraren zati bat zelakoan, Batritzeko golkoa izena jarri zion. Bere bigarren bidaian, 1888 eta 1889an, bi laku ezberdinak zirela konturatu zen eta gaur egungo izena jarri zion.

1970ko eta 1980ko hamarkadetan, Ugandak eta Zairek (orduko Kongoko Errepublika Demokratikoa) lakuari Idi Amin lakua edo Idi Amin Dada lakua (Idi Amin Ugandako diktadorearen omenez) berrizendatu zioten. 1979an diktadorea bota zutenean, lehengo izena berreskuratu zuten.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eduardo aintzira 920 metrotara dago, 77 kilometroko luzera du eta 40 kilometroko zabalera, hau da 2,325 km² area (Afrikako hamabosgarrena).

Bere iturri nagusiak Nyamugasani ibaia, Ishasha ibaia, Rutshuru ibaia eta Rwindi ibaia dira. Hustubidea iparraldeko muturrean dagoen Semliki ibaia da, Albert lakura joaten dena. Ipar-ekialdena dagoen George lakua ere Eduardoren iturria da Kazinga ubidearen bidez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eduardo (aintzira) Aldatu lotura Wikidatan

Afrikako Laku Handiak


0° 20′ S, 29° 36′ E / 0.333°S,29.600°E / -0.333; 29.600

Afrikako Aintzira Handiak
Afrikako Aintzira Handien mapa

Afrikako Aintzira Handiak
Aintzirak:
A – Albert • E – Edward • K – Kivu • T – Tanganyika • Y – Kyoga • V – Victoria • M – Nyassa
Eskualdeko estatuak:
UG – Uganda • KE – Kenya • CD – Kongoko Errepublika Demokratikoa • RW – Ruanda • BI – Burundi • TZ – Tanzania • ZM – Zambia • MW – Malawi • MZ – Mozambike