Eduardo Benot
Eduardo Benot | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1873ko ekainaren 11 - 1873ko ekainaren 28a ← Eduardo Chao Fernández (en) - Ramón Pérez Costales (en) →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Eduardo Benot Rodríguez | ||||||||
Jaiotza | Cádiz, 1822ko azaroaren 26a | ||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||
Heriotza | Q29919947 , 1907ko uztailaren 27a (84 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Madrilgo hilerri zibila | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | hizkuntzalaria, idazlea, politikaria, erromanista, gramatikaria, lexikologoa, pedagogoa, kazetaria, literatura-kritikaria, antzerkigilea, poeta, iritzi-kazetaria eta matematikaria | ||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||
Kidetza | Real Academia Española | ||||||||
Mugimendua | Generation of '68 (en) | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Errepublikano Demokratiko Federala | ||||||||
Eduardo Benot Rodríguez (Cadiz, 1822ko azaroaren 26a – 1907ko uztailaren 27a) Akademiko, hiztegigile, poeta, hezitzaile eta politikaria. Espainiako Lehen Errepublikan Sustapen Ministroa izan zen. Benot Legea sustatzeagatik ezaguna, haur langileen eskubideak eta enpleguari lotutako lan eskubideak Espainian arautu zituen lehenengo legea.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cadizeko San Pedro ikastetxean eta ondoren San Felipe Neri ikastetxean egin zituen ikasketak.[1]
El Defensor del Pueblo eta La Alborada izeneko aldizkarietan idatzi zuen, azken honetan hiru antzerki argitaratu zituen.[2]
1840tik aurrera ongintzako udal-bulegorako lanean aritu zen eta 1848an San Felipe Nerin maisu gisa kontratatu zuten (gramatika-liburuak argitaratzen hasi zen), eta ondoren, Geodesia eta Astronomiako irakasle gisa San Fernandoko Itsas Behatokian (1857).[1]
Seiurteko demokratikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1869an Jerez de la Fronterako barrutiaren ordezkari hautatu zutenean, Gorte Konstituziogilearen kide bihurtuz.[3]
1870eko maiatzaren 10ean Francisco Pi eta Margallek sustatutako manifestuaren aldekoa izan zen. Manifestu horrek federalismo "ituntzailea" berretsi zuen.[4] Ondoren, 1872 eta 1873 urte bitartean senatari hautatu zuten Gironako ordezkatuz.[5]
Sustapen Ministroa Espainiako Lehen Errepublika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1873ko maiatzean Espainiako Lehen Errepublika aldarrikatu eta gero, aulkia lortu zuen Diputatuen Kongresuan, Algecirasko barrutiaren ordezkatuz.[6] 1873ko ekainean, Pi eta Margallen gobernuko Sustapen Ministro izendatu zuten.[7]
Bere agintaritza laburra izan bazen ere, 17 egun eskas, Instituto Geográfico y Estadístico sortu zuen (Geografiko Institutu Nazionalaren eta Estatistikako Institutuaren aurrekoa), eta haur langilek tailerretan egiten zuten lanari eta jasotzen zuten hezkuntzari buruzko 1873ko uztailaren 24ko Legearen proiektua egin zuen (gobernutik atera ondoren argitaratua). Benot legea deiturikoa lan eskubideak eta haurren esplotazioa arautu zituen lehengo legea izan zen.[8] Hala ere, legea ez zen eraginkortasunez aplikatu eta udaletxei irakasleen soldata-atzerapenak ordaintzera ere behartu zituen ere. Ramón Pérez Costales izan zen bere ordezko ministroa.[9]
Erbestea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1874an Portugalera erbesteratu zen, non La Europa izeneko aldizkaria editatzen hasi baitzen. Cánovas del Castillok Benot Espainiara nahitaez itzultzea lortu zuen.[1]
1860tik Espainiako Errege Akademiako korrespontsala izan zen, eta 1889ko apirilaren 14an Z hizkiaren aulkia hartu zuen.[10][11]
Benot Behe Ganberara itzuli zen, 1893ko hauteskundeetan Madrilek aukeratua.[12]
Alderdi Errepublikano Federal Demokratikoaren zuzendaritza hartu zuen Pi eta Margall hiltzean.[1] Hala ere, ezin izan zuen saihestu alderdiaren haustura (1905).
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1901ean gaixotzen hasi eta itsu geratu zen, 1907ko uztailaren 27an hil zen pobretuta, Villamagna kaleko 6an, Madrilen.[1][13] Hiletan izan ziren Picón, Francisco Fernández y González , Azcárate, Salmerón, Labra, eta beste hainbat jarraitzaile errepublikano.[14]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Jiménez Gámez 1984.
- ↑ «Eduardo Benot» El Globo 28 July 1907.
- ↑ Benot y Rodríguez. Eduardo. 27. Elecciones 15.1.1869. Congress of Deputies.
- ↑ Vilches 2015.
- ↑ «Benot y Rodríguez, Eduardo» Senado de España.
- ↑ Benot y Rodríguez, Eduardo. 31. Elecciones 10.5.1873. Congress of Deputies.
- ↑ Sexenio Revolucionario (30.09.1868 / 31.12.1874). Consejo Superior de Investigaciones Científicas.
- ↑ García González 2008.
- ↑ Montagut, Eduardo. (18 September 2018). «Eduardo Benot en el republicanismo social» El Obrero.
- ↑ «D. Eduardo Benot» La Ilustración Artística XXVI (1336): 514. 5 August 1907.
- ↑ Eduardo Benot. Real Academia Española.
- ↑ Benot y Rodríguez, Eduardo. 38. Elecciones 5.3.1893. Congress of Deputies.
- ↑ «Muerte de Benot» El Imparcial XLL (14496) 28 July 1907 ISSN 2171-0244..
- ↑ «El entierro de Benot» La Correspondencia de España (18065) 29 July 1907 ISSN 1137-1188..
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- García González, Guillermo. (2008). «Los inicios del reformismo social en España: la primera legislación social y la comisión de reformas sociales» Gaceta Laboral 14 (2): 251–270. ISSN 1315-8597..
- Jiménez Gámez, Rafael. (1984). «Eduardo Benot Rodríguez (1822–1907), su vida y obra» Anales de la Universidad de Cádiz (Universidad de Cádiz) (1): 169–183. ISSN 0213-1595..
- Martínez-Linares, M. Antonia. (2015). «El magisterio perdido de Eduardo Benot» Estudios de Lingüística del Español (36): 277–333. ISSN 1139-8736..
- Vilches, Jorge. (2015). «Entre el parlamentarismo y la insurrección la minoría republicana en las Cortes Constituyentes de la Revolución (1869-1871)» Historia y Política: Ideas, Procesos y Movimientos Sociales (UCM; UNED; CEPC) (34): 239–267. doi: . ISSN 1575-0361..