Eduardo Cadenas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eduardo Cadenas

Sevillako gobernadore zibila

1938ko abenduaren 4a - 1939ko azaroaren 13a
Pedro Gamero del Castillo (en) Itzuli - José Tomás Valverde Castilla (en) Itzuli

Arabako gobernadore zibila

1938 - 1938
Eladio Espartza - Francisco Sáenz de Tejada

Sevillako Udaleko zinegotzia

Bizitza
JaiotzaSantander, 1903
Herrialdea Espainia
HeriotzaSevilla1980ko ekainaren 30a (76/77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta estatuaren abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Falange Española y de las JONS
FET y de las JONS

Eduardo Cadenas Camino (Santander, c.1903 - Sevilla, 1980ko ekainaren 30a)[1] espainiar politikari falangista izan zen, Gerra Zibilean Arabako eta Sevillako gobernadore zibila izandakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz santandertarra, Carlos de la Lastrarekin ahaidetuta zegoen.[2]

Sevillako Udaleko alkateorde,[3] Estatuaren abokatu[4] eta, dirudienez, «camisa vieja»,[3] Gerra Zibilean matxinatutako bandoaren Eskualde Suntsituen Zerbitzu Nazionalerako lan egin zuen.[4] 1938an Arabako gobernadore zibil izendatu zuten.[3] Hala ere, ez zen Arabako falangisten buru, kargua José María Arestiren eskuetan izan baitzen.[5] Bere agintaldi laburrean, matxinatuen aldeko sektoreak bateratzen saiatu zen, bake instituzional erlatibo bat lortuz.[6]

Araban gobernadore zibil kargua utzi ondoren, 1938ko abenduaren 3an Sevillako gobernadore zibil izendatu zuten.[7] Bigarren postu honetan, aldi berean, gobernadore zibil eta FET eta JONS probintzietako buruzagi bezala aritu zen.[4] Gobernadore zibil bezala, Ondasunen gatibutzarako Batzorde Probintzialaren buru izan zen,[8] errepresio ekonomikoaz arduratzen zena, ondasunak frankismoaren auziei besterenduz. 1939ko azaroaren 9an, jada gerra ostena, kargutik kendu zioten.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Esquela» ABC (Madril): 62. 1980/07/17.
  2. Ponce Alberca 2008, 86 orr. .
  3. a b c Cantabrana Morras 2005, 140 orr. .
  4. a b c Ponce Alberca & García Bonilla 2008, 27 orr. .
  5. Cantabrana Morras 2005, 169 orr. .
  6. Cantabrana Morras 2005, 140-141 orr. .
  7. a b Ponce Alberca & García Bonilla 2008, 33 orr. .
  8. Rosa Félix 2013, 120 orr. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]