Eduardo Camavinga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eduardo Camavinga
Ofrenda de la Liga y la Champions-13-L.Millán (52109790215) (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEduardo Celmi Camavinga
JaiotzaMiconge (en) Itzuli2002ko azaroaren 10a (20 urte)
Herrialdea Angola
 Frantzia  (2019ko azaroaren 4a -
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bianco viola RMA.png Real Madril /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera182 zentimetro

Twitter: Camavinga UEFA: 250128270 Edit the value on Wikidata

Eduardo Celmi Camavinga (Miconge,Kanbinda, 2002ko azaroaren 10a) Angolako[1] futbol jokalari frantseza da, Real Madrilean jokatzen du erdilari moduan. Laligan jolasten du, espainako lehenengo mailan. Frantziakoa selekzio absolutuarekin jokatzen du 2020tik. Frantseza izan aparte, baita angolako nazionalitatea du, bere jaiotzagatik eta kongoko nazionalitatea du, bere jatorriarengatik.

Gaur egun proiekzio handiena duen futbolarietako bat da, 2020ko abenduan, bosgarren sailkatu zuten golden boy-rako[2], 21 urtetik beherako Europako futbolari onenaren saria, eta nazioarteko jokalari gazteentzat Urrezko Baloitzat konsideratzen dena eta finalista izan zen 2021ean.

Ibilaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miconjen jaioa, Kabinda probintzian (Angola)[3], Kongoko Errepublika Demokratikoaren, Kongoko Errepublikaren eta Ozeano Atlantikoaren artean dago, eta Angolako eta Kongoko nazionalitateak ditu. Bere gurasoak, Celestino eta Sofia, Kongotik irten ziren jaio aurretik Miconjeko errefuxiatu-gune batera joateko.


5 anai daukaz. Familia (Eduardo eta bere bost anai-arrebekin) Angolatik Frantziara abiatu zen 2003an. Lehenik Lillera joan ziren bizitzera Fougèresera joan aurretik, Bretainiako ipar-ekialdera, eta han Eduardek haurtzaro osoa eman zuen.[4] [5]2019ko azaroaren 4an, 17 urte bete baino egun batzuk lehenago, berak eta bere familiak frantziar nazionalitatea lortu zuten, 2020ko uztailaren 7an, berriz, ekonomia eta gizarte zientzietako batxilergoa lortu zuen Renneseko Akademian.

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko urriaren 31n frantsesa nazionalizatu ondoren, azaroaren 11n deitu zuten lehen aldiz Frantziako 21 urtez azpiko selekzioa ordezkatzeko, Georgia eta Suitzaren aurkako partidetarako.


2020ko abuztuaren 27an deitu zuten lehen aldiz selekzio absoluturako. Azkenik, 2020ko irailaren 8an, UEFAko Nazioen Ligako 2020-21 partidan debuta egin zuen Kroaziaren aurka, eta 1945etik Frantziako selekzioarekin jokatzen duen jokalaririk gazteena bihurtu zen, 17 urte, 9 hilabete eta 29 egunekin.

Estadistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak Partiduak Gol. Asist. 🟨
Real Madrid 40 2 2 11
Frantzia sub 21 10 2 0 4
Frantzia 3 1 0 0
Stade Rennais 95 2 4 14
Stade Rennais ll 13 4 0 2

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Afrik-Foot 2019-10-04 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  2. (Gaztelaniaz) «El Barça gana al Rosenborg (0-3) en el último amistoso de pretemporada» Mundo Deportivo 2021-08-28 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  3. (Frantsesez) «Eduardo Camavinga, le nouveau phénomène de la Ligue 1» RFI 2019-08-19 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  4. (Frantsesez) «Football : Eduardo Camavinga, l'Angola en Bretagne» InfoMigrants 2019-12-27 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  5. (Frantsesez) Geffrotin, Thibaut. (2019-08-24). «Camavinga, le nouveau phénomène du foot français» Le Point (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).