Eduardo Eskartzaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eduardo Eskartzaga
Bizitza
JaiotzaGordexola1884ko azaroaren 30a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGordexola1954ko urtarrilaren 4a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiza

Eduardo Leopoldo Eskartzaga Solaun (Gordexola, 1884ko azaroaren 30a - ib., 1954ko urtarrilaren 4a) apaiz bizkaitarra izan zen.

Jaioterriko apaizgaitegian ikasi zuen eta Elizako postu aipagarrietara iritsi zen munduan zehar, kronologikoki, Segoviako (Espainia) Elizbarrutiko bikario nagusia, Portugaleteko Santa Maria elizako parrokoa eta Gasteizko apaiztegiko errektore 1932tik 1936ra. Espainiako Gerra Zibilean erbesteratu Parisera (Frantzia), gaixoekin ibiliz. Bigarren Mundu Gerran eta naziak Frantzian sartzean Ozeano Atlantikoa zeharkatu eta Habanako (Kuba) apaizgaitegiko erretore izatera iritsi zen. Azkenik, 1946an Euskal Herrira itzuli eta Areetako irlandarren kapilaua izan zen.

Gaur egun, jaioterriko ikastetxeak bere izena darama.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idatzi zituen liburuen artean Descripción Histórica del Valle de Gordejuela, Avellaneda y las Juntas Generales de las Encartaciones eta La villa de Arceniega ditugu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]