Edukira joan

Eduardo Gageiro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eduardo Gageiro
Bizitza
JaiotzaSacavém1935eko otsailaren 16a
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaLisboa2025eko ekainaren 4a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria
Jasotako sariak

Discogs: 2409687 Edit the value on Wikidata
2024an antolatutako Gagueiroren erakusketa.
Erakusketa bereko lan batzuk.

Eduardo Gageiro (Sacavém, 1935eko otsailaren 16a - Lisboa, 2025eko ekainaren 4a) argazkilari portugaldar ospetsua izan zen. Idazle ugarirekin kolaboratu zuen. Bi erreportai grafikoek ospe handia eman zioten: Krabelinen Iraultzarena eta 1972an Munichen izandako Joku Olinpikoetako sarraskia.[1]

Hamabi urte besterik ez zituela, Diário de Notícias-en lehen orrialdean argitaratu zuen bere lehen argazkia. 22 urterekin Diário Ilustrado-n hasi zen kazetari lanetan. Ondoren, kolaboratzaile izan da O Século Ilustrado aldizkarian eta Portugalgo argitalpen nagusietan,[2] baita Associated Press agentziaren Portugalgo ordezkaritzan. António Ramalho Eanes presidentearen argazkilari ofiziala izan zen.

António de Oliveira Salazar diktadorearen garaian preso egon zen ziega isolatu batean emakume arrantzale baten argazkiagatik.[3]

Bere lana argazkigintza humanistan sar daiteke neurri handi batean, Henri Cartier-Bresson, Robert Doisneau eta Willy Ronisen eraginekin. Bere argazki-ibilbidean zehar nazioarteko hirurehun sari baino gehiago jaso ditu, horien artean, bigarren sari bat 1974an World Press Photo lehiaketan, edo lehen saria 2005ean Txinako XI. Argazki Erakusketan. 2004an On Enrique Infantearen Ordenako komendadore izendatu zuten.[4]

Artxiboa 2024an erosi zuen Torres Vedraseko Udalak, museo-etxe bat sortzeko.

Bere liburuen artean batzuk aipatuko ditugu:[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]