Eduardo Madina
Itxura
Eduardo Madina Muñoz (Bilbo, Bizkaia, 1976ko urtarrilaren 11) politikaria da, PSE-EE alderdikoa. Historia Garaikidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean.
Hamazazpi urterekin Euskadiko Gazte Sozialisten kide egin zen. Zinegotzi izan zen hainbat urtez Sestaoko Udalean, eta 2004az geroztik diputatua da Espainiako Legebiltzarrean. 2002tik 2005era Euskadiko Gazte Sozialisten Politika Instituzionaleko idazkari nagusi izan zen. PSE-EEko Zuzendaritza Batzordeko eta PSOEko Batzorde Federaleko kide da. 2002an ETAk bonba-lapa bat jarri zuen Madinaren autoaren azpian. Eztandaren ondorioz, ezker zangoa galdu zuen belaunetik behera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kategoriak:
- 1976ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Bilbotarrak
- Bizkaiko politikariak
- Espainiako diputatuak VIII. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak IX. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak X. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak XII. legegintzaldian
- ETAren biktimak
- PSE-EEko politikariak
- Deustuko Unibertsitateko ikasleak
- Anputatuak
- Desgaitasuna duten politikariak