Eduardo Mendoza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eduardo Mendoza
Eduardo Mendoza (Feria del Libro de Madrid, 6 de junio de 2008).jpg
Bizitza
Izen osoa Eduardo Mendoza i Garriga
Jaiotza Bartzelona1943ko urtarrilaren 11 (74 urte)
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Bartzelona
Familia
Aita Eduardo Mendoza Arias-Carvajal
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, gidoilaria, eleberrigilea, itzultzailea, idazlea, antzerkigilea, legelari-poeta eta abokatua
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Ricardo Medina
Genero artistikoa eleberria
IMDb nm0579258
http://www.clubcultura.com/clubliteratura/clubescritores/mendoza/

Eduardo Mendoza Garriga (Barcelona, 1943ko urtarrilak 11 ) espainiar idazlea da.

Bere lehen liburua Estatu Batuetan idatzi zuen, 1975 urtean NBEn itzultzaile lanetan ziarduenean; La verdad sobre el caso Savolta (jatorrizko izenburua los soldados de Cataluña zen, zensurak ordea ez zuen onartu). Nobelak XX. mendearen hasierako sindikatuen borrokak eta garai hartako Bartzelonako gizartea islatzen ditu. Franco hil hosteko urtean kritikaren saria jaso zuen.

Nobela beltza eta gotikoa nahastuz trilogia parodiko bat idatzi zuen (El misterio de la cripta embrujada, El laberinto de las aceitunas eta La aventura del tocador de señoras), eroetxe batean lotu duten izen ezezaguneko detektibe bat protagonistatzat duena. Antzerkia ere landu du. 1990an plazaratu zen Restauració gerora gaztelaniara itzuliko zuena. Urte berean El País egunkarian zatika agertu zen Sin noticias de Gurb, urte batzuk geroago gauza bera egin zuen el ultimo trayecto de Horacio Dos lanarekin.

1986an idatzi zuen La ciudad de los Prodigios, bere lanaren gailurtzat jo dena. 1888 eta 1929 arteko Bartzelonan girotua. Ondoren, bertsio zinematografikoa izan zuen, Mario Camusek moldatua eta girotua 1999 urtean. Ondoren beste lan batzuk ere moldatu ziren.[1]. Parodia eta umorea etengabeak dira haren lanetan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nobela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1990: Restauració
  • 2008: Gloria

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1975: Kritikaren saria. La verdad sobre el caso Savolta.
  • 1987: Ciudad de Barcelona saria. La ciudad de los prodigios.
  • 1988: Urteko liburu onenari saria, Frantziako "Lire" aldizkaria. La ciudad de los prodigios.
  • 1992: "Elle" aldizkariaren III edizioko Irakurleen saria. El año del diluvio.
  • 1998: Liburu atzerritar onenari saria (Frantzia). Una comedia ligera.
  • 2007: Fundación José Manuel Lara saria. Mauricio o las elecciones primarias.
  • 2009: Zilarrezko lumaren saria. El asombroso viaje de Pomponio Flato.
  • 2010: Premio Planeta saria. Riña de gatos. Madrid, 1936.
  • 2015: Franz Kafka Saria[2]
  • 2016: Miguel de Cervantes saria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Egilearen lanetan oinarritutako pelikulak IMDB datu basean: http://www.imdb.com/name/nm0579258/
  2. Daniela Uherková: The Laureate of The Franz Kafka Prize 2015 is the Spanish Writer Eduardo Mendoza SPOLEČNOST FRANZE KAFKYren webean url=http://www.franzkafka-soc.cz/clanek/the-laureate-of-the-franz-kafka-prize-2015-is-the-spanish-writer-eduardo-mendoza/ 2015eko ekainaren 2an
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eduardo Mendoza Aldatu lotura Wikidatan