Eduardo Paolozzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eduardo Paolozzi
NewtonBlakePaolozzi1.jpg
(1995)
Bizitza
JaiotzaLeith1924ko martxoaren 7a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaLeith
Talde etnikoaItalian Scots (en) Itzuli
HeriotzaLondres2005eko apirilaren 22a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaEdinburgh College of Art (en) Itzuli
Slade School of Fine Art (en) Itzuli
Saint Martin's School of Art (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, unibertsitateko irakaslea, margolaria, diseinatzailea, artista grafikoa, zeramikaria, aktorea, grabatzailea, draftsperson (en) Itzuli, zinemalaria, muralist (en) Itzuli, collagist (en) Itzuli eta marrazkilaria
Lantokia(k)Paris
Kolonia
Hanburgo
Edinburgo
Londres eta Berkeley (Kalifornia)
Enplegatzailea(k)Saint Martin's School of Art (en) Itzuli
Royal College of Art (en) Itzuli
Municheko arte ederren akademia
Jasotako sariak
InfluentziakHenry Moore
KidetzaRoyal Academy of Arts
Bavarian Academy of Fine Arts (en) Itzuli
MugimenduaPop Artea
Arte garaikidea
Genero artistikoaarte abstraktua
Arte figuratiboa

IMDB: nm1015392 Discogs: 2306414 Edit the value on Wikidata

Sir Eduardo Luigi Paolozzi (Leith, Edinburgh, 1924ko martxoaren 7a - Londres, 2005eko apirilaren 22a) eskoziar eskultorea izan zen. Pop-art delakoaren aitzindarietako bat izan zen.

Edinburghen jaio zen etorkin italiarren familia batean. 1940an hiru hilabetez giltzaperatua izan zen italiar gerra deklarazioaren ondoren. Aitona, aita eta osaba Kanadara bidali zituzten, eta hil egin ziren naziek itsasontzia hondoratu zutenean.

Arte ikasketak egin zituen Edinburghen eta Londresen, eta Parisen lan egin zuen 1947 eta 1949 artean. Han ezagutu zituen Jean Arp, Alberto Giacometti, Constantin Brâncuși, Georges Braque eta Fernand Léger. Londresera itzuli eta Chelsean ezarri zuen ikasgela. Aurkitutako material eta objektu mota guztiak erabili zituen bere lanean. 1952an Talde Independentea sortu zuen, pop-art delakoaren aitzindaria.

Eskultura eta zeramika irakatsi zituen Hanburgon, Berkeleyn eta Londresen eta sarritan lan egin zuen Alemanian. Arte grafikoetan ere lan egin zuen, estilo berritzailearekin.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]