Eduardo Velasco López Cano
Itxura
Eduardo Velasco López Cano | |||
---|---|---|---|
1905 - 1909 ← Carlos Ajuria - Federico Baraibar → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gasteiz, 1854ko apirilaren 27a | ||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||
Heriotza | Gasteiz, 1920ko abenduaren 28a (66 urte) | ||
Hobiratze lekua | Santa Isabel hilerria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Unibertsitate Zentrala | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, irakaslea eta saiakeragilea | ||
Enplegatzailea(k) | El Anunciador Vitoriano Q55442336 | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Liga Foral Autonomista Alderdi Demokratikoa |
Eduardo Prudencio Velasco López Cano (Gasteiz, 1853 – 1920) arabar irakasle eta politikaria izan zen.
Madrilen Filosofia eta Letrak ikasi ondoren, jaioterrian Institutuko katedraduna izan zen. "Euskal Erria" aldizkariko ohiko zutabegilea izan zen, eta bertan bere lan asko agertu ziren. 1871. eta 1874. urteetan Gasteizko zinegotzia izan zen. Liga Foral Autonomistako diputatu probintzial aukeratua, 1905 eta 1909 artean Arabako Diputazioko Lehendakari izan zen, non beste diputazioekin lankidetza estua bultzatu zuen, bereziki itundutako erregimenaren defentsan.