Edukira joan

Eduki biltegi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eduki biltegi, biltegi digital edo gordailu digital, edo batzeutan, soilik gordailu bat eduki digitalizatuak eskaintzen dituen web gune edop plataforma bat da. Hau da, eduki digitalak zabaltzeko plataforma bat da. Bertan, lan zientifikoak, dokumentu digitalizatuak, datu-multzoak eduki ditzaketen informazio digitala, artxibo informatikoak normalean, biltegiratzen, antolatzen, mantentzen eta zabaltzen da. Softwarea gordetzen duten gordailu edo gordetegiak ere badira. Kasu askotan, edukien biltegi digital hauek, liburutegi digitalak dira.

Askotan, ez da oso argia, datu base irekia, liburutegi digital eta edukien biltegi digital, edo artxibo digital baten artean.

Honelako gordetegiak 90eko hamarkadan hasi ziren, fisikaren eta matematikaren arloan, eta akademikoek sarea baliatu zuten beren ikerketak beste lankide batzuekin partekatzeko. Bide hori baliagarria zen emaitzak argitaratze eta berrikuste ziklo zientifikoa azkartzen zuelako.[1]

Informazio-sistema horiek material zientifikoak eta akademikoak zaintzen eta antolatzen dituzte, ikerketari eta ikaskuntzari laguntzeko, eta, aldi berean, informaziorako sarbidea bermatzen dute.[2] Azken urteotan, kultura-ondarearen biltegiak ere sortu dira, museoek, artxiboek, liburutegiek eta oroimenaren beste erakunde batzuek gordetzen dituzten kultura-objektuen eta dokumentuen bildumak antolatzen, zaintzen eta zabaltzen laguntzeko.

Gordailu digitalak instituzionalak edo gaikakoak izan daitezke, eta komeni da bateragarriak izatea nazioartean onartutako elkarreragingarritasun-arauekin. Gainera, erakunde publikoekin lotutakoak badira, dokumentuen eta datuen eskuragarritasun askea bermatu behar dute, Internet bidez edo ondorio horietarako egokiak diren beste informazio-teknologia batzuen bidez, eta produkzio akademikoari, zientifiko-teknologikoari eta kulturalari buruz erakundeak eta egileak dituen eskubideak babesteko behar diren baldintzak erraztu behar dituzte.[3] Bestalde, gordailu pribatuetan, edukiak ikus ahal izateko, ordaindu behar da, harpidetza bidez, gehienetan.

Kulturaren Euskal Behatokiak "errepositorio digital" hitza erabili zuen[4] 2011an, plataforma mota hauek oraindik hain hedatuta ez zeuden garaian, nahiz eta "errepositorio" hitza ez dago hiztegietan onartua. UEUk, DSpace softwarearen inguruko azalpen testu batean, "biltegi digital" hitza erabili zuen. Eta Mondragon Unibertsitateak, Sarbide publikoen inguruko testu batean, "gordailu digital"[5]. Ingelesez, Content Repository (Eduki gordailu) hitza erabiltzen da, eta horrela, plataforma mota hori eta Software Repository (softwarea gordetzeko eta eskaintzeko plataforma) bereizten dira.

Ingelesezko "document repository", dokumentuen gordailu, zerabait espezifikoagoa da, eta enpresa edo erakundeek bere Intranetetan duten dokumentuak gordetzeko sailkatzeko eta kideei eskaintzeko atala da. Dokumentu horiek, denek edo multzo handi batek behar dituen dokumentu orokorrak izan ohi dira, adibidez, erakundearen erauak, hainbat lan egiteko prozedurak, eta beste.

Ezaugarri orokorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biltegi batean gordetako datuak sare informatiko baten bidez (Internet, adibidez) bana daitezke. Duela hamarkada batzuk bitarteko fisiko baten bidez (disko trinko bat, adibidez) banatzen ziren bilduma digital batzuk. Sarbide publikokoak izan daitezke, edo babestuta egon daitezke, eta, batzuetan, erabiltzaileak aurrez bere burua autentifikatu behar du.

Bilduma akademiko eta erakundeenak dira ezagunenak. Babes- eta mantentze-sistema prebentibo eta zuzentzaileak izaten dituzte biltegiek. Hori dela eta, berreskuratu dezake bere edukia eta informazioa, baldin eta makina ezin bada erabili edo formatu batzuk zaharkituta geratzen badira denbora igaro ahala. Horri babes digitala esaten zaio, eta kalitate eta osotasun kontrol lan zorrotza eskatzen du behar bezala gauzatzeko.[6][7]

Gordailatzea ez da argitaratzearekin nahastu behar. Gordetegi-sistemak web-sistema eta -aplikazio batzuekin integratu ohi dira eta elkar jarduten dute.[8][9]

Gordailuek eginkizun garrantzitsua betetzen dute unibertsitateko prestakuntzan eta baita kultur ondarearen zaintzan ere.[10] Erakunde batzuek beren biltegien erabilera sustatzen dute ikertzailearentzako zerbitzu gehigarri gisa. Bestalde, erakunde batzuek berezko aginduak dituzte, bertako egile edo ikertzaileak beren argitalpenak (edo mota jakin batzuetakoak, adibidez. doktore-tesiak) instituzioen biltegian gordetzeko. Horrela, ikusgarritasuna, eragina eta babesa lortu nahi duten erakundeko ikerlari eta ikasleentzat.[11]

Softwarea aukeratzea funtsezkoa da objektu digitalen gordailua ezartzeko. Hainbat teknologia-eredu daude, jatorriaren eta eskuratze-moduaren arabera: doakoa edo komertziala, software jabeduna edo kode irekikoa, edo SaaS zerbitzuak ematen dituztenak. Nolanahi ere, honako baldintza hauek betetzea egokia da:

  • Artxibo-formatu, eskalagarritasun, hedagarritasun eta sistemaren mantentze-lanetarako laguntza.
  • Metadatuen, deskribatzaileen, kontserbazio-estandarren eta estandar administratiboen onarpena.
  • Elkarreraginkortasuna: informazio-erregistroak trukatzeko protokolo nagusiak betetzea (OAI-PMH, Z39.50, SWORD).
  • Dokumentuak etengabe lokalizatzea, objektu digitalen identifikatzaile iraunkorrak gehituz, hala nola DOI eta Handle.
  • Metadatuak bilatzeko eta bistaratzeko aplikazioak.
  • Testu osoa bilatzeko interfazea.
  • Erabiltzaileen autentifikazioa eta baimenak kudeatzea.
  • Softwarearen pertsonalizazioa (API).

Hona hemen erakunde-gordailuetarako software-produktu ezagunenetako batzuk:

  • Bepress: software komertziala da.[12]
  • CONTENTdm: OCLCk garatutako software komertziala.[13]
  • DSpace: doako softwarea da, kode irekikoa, MITek eta Hewlett Packard Labsek garatua.
  • Eprint: doakoa, kode irekikoa, Southamptongo Unibertsitateak garatua.[14]
  • Greenstone: kode irekiko doako software eleaniztuna, GNU (General Public Licence)-en lizentziapean).
  • Open Repository: software komertziala, Atmire NV enpresak garatutako ezarpen- eta mantentze-zerbitzua.[15]

Lege-esparrua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gordailu batean jasotako obrek sortzaileek beren lanarekiko dituzten eskubideei buruz indarrean dauden legeak bete behar dituzte. Bi eskubide mota hartzen dira kontuan: moralak eta ondarezkoak. Eskubide moralak iraunkorrak dira, utziezinak, desjabetu ezinak eta ez dute preskribatzen. Ondare-eskubideak edo copyright-eskubideak ekonomikoak, transferigarriak eta iraupen mugatukoak dira. Ondare-eskubideak, oro har, ustiapenekoak dira. Eskubide hori hirugarrenei laga dakieke kontratu bat sinatuz. Eskubide horren lagapen osoa edo partziala lau motatakoa izan daiteke: erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa eta eraldaketa. Erakunde akademikoen kasuan, biltegien lege-baldintzak antolatu behar dituzte, edukiak ustiatzeko, gordetzeko eta eskuratzeko eskubideak aintzat hartuta. Ikertzaileek kontratu editorialetan onartu dituzten ustiapen-eskubideen lagapenek eragina izan dezakete alderdi horietan.

Egile askok eskubide guztiak lagatzen dizkiete beren lanak argitaratzen dituzten argitaletxeei. Horrek esan nahi du hark ustiapen-jabetza galtzen duela sinatutako kontratua amaitu arte (salbuespen gisa, egileak helburu didaktikoetarako edo erabilera pertsonalerako erabil lezake). Lagapen esklusibo horren ondorioak askotarikoak dira, eta eragin nabarmena dute lanen argitalpenean, banaketan eta erabileran. Badira lagapen esklusiboaren alternatiba diren kontratu-aukerak, hala nola lagapen partziala (egileari eskubide batzuk ezartzen zaizkio, eta beste batzuk —argitalpena edo banaketa, adibidez—, editoreari) edo ez lagatzea (egileak copyrighta atxikitzen du, baina editoreari baimena ematen dio, lizentzia bidez, lana argitaratzeko).

Lan baten ustiapen-eskubideak osorik eta esklusiboki erosten dituzten argitaletxeen artean mota hauek daude:

  • Sarbide irekiko aldizkariak. Zerrenda zehatz bat Directory of Open Access Journals (DOAJ) zerrendan dago.[16]
  • Biltegi irekietan egileak bere lana gordetzea eta argitaratzea ahalbidetzen duten harpidetza-aldizkariak.
  • Lagapen esklusiboa eskatzen ez duten harpidetza-aldizkariak.
  • Creative Commons edo Open Data Commons erabiltzen dituztenak[17]

Gordailu motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biltegiak bi multzo handitan bana daitezke:

  • Instituzioen gordailuetan, erakunde jakin batek, oro har, unibertsitate batek, bere azpigiturapean sortutako edukia gordetzen eta publikatzen du. Gordailu horizontalek askoren inguruko informazioa biltzen dute, adibidez EHUren ADDI artxibo digitala.
  • Gaikako biltegiek, ordea, jakintza-arlo edo gai jakin baten edukia ematen dute[18] Biltegi bertikalak gai baten inguruko informazioa biltegiratzen dute, adibidez e-LIS gordailuak dokumentazioren zientziari buruzko 20.000 dokumentu baino gehiago bildu ditu. Bibliotekonomian eta dokumentazioan espezializatutako biltegi digital bat da, eta arlo horretako lan akademikoetarako sarbide irekia da. 22 hizkuntzatan laguntzen duten editore boluntarioen talde bati esker hazi da. Sarbide irekiaren kontzeptua zabaltzeak bultzatu du nazioarteko sare horren garapena.[19]

Eduki motaren arabera ere sailka daitezke. Biltegi batzuetan hainbat motatako edukiak daude, baina, oro har, honela sailka daitezke arruntenak:

  • Biltegi zientifikoak.
  • Ikasteko objektuen biltegiak
  • Datu biltegiak
  • Kultur ondarearen biltegiak

Valentziako Unibertsitateko (UPV) liburutegiko PoliScience, zientzia irekia bultzatzeko proiektuaren web guenean, horrela sailkatu dituzte grodailu digitalak, eta zehazten du irekiera maila :

  • Gordailu instituzionalak: erakundeek sortzen dituzten ekoizpen zientifikoa eta akademikoa gordailutzeko, erabiltzeko eta zaintzeko sortutakoak dira. Erakundeak sarbide irekia izateko konpromisoa hartzen du, erakundeak sortutako ezagutza gizarte osorako eskuragarri egon behar duen ondasuntzat hartzen baitu.
  • Gaikako biltegiak: ikertzaile-talde batek, erakunde batek eta abarrek sortutakoak dira, eta gai-arlo jakin bati lotutako dokumentuak biltzen dituzte.
  • Datu-biltegiak: ikerketen datuak bildu, gorde eta partekatzen dituzten biltegiak.

Gordailuetako argitalpenen autoartxiboa, “Ibilbide berdea” izenekoa, sarbide irekiaren % 100 lortzeko bide onena izan ohi da, ez baitago argitalpen-ereduan inolako aldaketarik egitearen mende, eta erakundeek agindu baitezakete.

Argitalpenak gordailu batean gordetzeak esan nahi du egileek eskuragarri jartzen dutela aldizkari tradizionaletan edo sarbide irekikoetan argitaratu dituzten artikuluen bertsio bat sarbide irekian. Gordailutzea eta argitaratzea ez dira nahastu behar. Biltegietan gordailua publikoki komunikatzeko modu bat da, ikertzaileen lanen ikusgarritasuna eta hedapena areagotuz.

Komunikazio zientifikorako sarbide irekia lortzeko bideen barruan, bide berdeak dakar argitalpenak gordailu irekietan gordetzea. Universitat Politècnica de València unibertsitateak RiuNet gordailu instituzionala du, eta bertatik erakundearen ekoizpen zientifikora jo daiteke, egilearen eskubideei dagokienez..[20] Ikerketak, lehenago aldizkari zientifiko edo akademiko argitaratuak izan badira, kalitatezko edukia izango duela jo dezakegu, horrelakoetan, parekoen ebaluazioa zuzenketa aplikatzen baitute aldizkarietako editoreek argitaratu aurretik, kalitatea bermatzeko.

Biltegi zientifikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia irekia kontzetuarekin lotuta wegon daitezke, baina ez dira beti irekiak.

Europar Batasunean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PubMed Central: Gaikako biltegi bat da, eta arrakasta handia izan du. Horri esker, PMI International izeneko sare bat sortu da, herrialde bakoitzeko tokiko erakundeekin lankidetzan artxibo irekiak ezartzeko. Medikuntzan espezializatuta dago eta mundu osoko ikertzaileentzako erreferentzia-iturri bihurtu da.

DSpace@Cambridge: Cambridgeko Unibertsitateko zerbitzu bat da, liburutegiak eta informatika zerbitzuak kudeatzen dutena. Artikuluak, tesiak eta txosten teknikoak eskaintzen ditu hainbat formatutan. Unibertsitatearekin lotutako material digitalak zaintzea eta zabaltzea du helburu.

Nazioarteko gordailuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PLOS, Public Library of Science: Biologia, genetika, klima eta antzeko gaien inguruko artikuluan modu irekian argitaratzen ditu.

Social Science Research Network (SSRN): Zientzien barruko ikerketa akademikoaren biltegi bat da, Giza eta gizarte zientziena, zehazki. Modu azkar eta eraginkorrean parteka daitezke egile eta irakurleen arteko lanak. Gizarte Zientzietan ikerketa zabaltzea du helburu.

AQUATIC COMMONS: itsas ingurune naturalak, ur gaziko eta ur freskoko estuarioak biltzen dituen biltegi digitala da. Barne hartzen ditu zientzia, teknologia, ingurune horien administrazioa eta kontserbazioa, erakundeak eta baliabideak, eta alderdi ekonomikoak, soziologikoak eta legezkoak.

REDIB: berrikuntza eta ezagutza zientifikorako sare iberoamerikarra da. Iberoamerikako dokumentu zientifiko eta akademikoak formatu digitalean gehitzen ditu. Bere eremuko hizkuntzetan ekoizpen zientifikorako sarbidea eta hedapena errazten du. Hartzaileak komunitate zientifikoa, politika zientifikoaren kudeatzaileak eta, oro har, gizartea dira. 2000 aldizkari baino gehiago biltzen zituen 2018an.[21]

Unibertsitateetan, azken hamarkadetan bere gordailu digitalak zabaldu dituzte, beraien babespean sortutako artikulu, memoria, tesi edo bestelako idazlenekin.

Acceda Las Palmas Kanaria Handiko Unibertsitateko (ULPGC) gordetegi digitala da, DSpace teknologian oinarritua. Unibertsitateko Liburutegiak sortu zuen 2009ko urrian, ULPGCko komunitateak (irakasleak, ikertzaileak, ikasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak) sortutako ekoizpen zientifikoa, modu irekian, jasotzeko. Acceda OAI-PMH (Open Archives Initiative – Protocol for Metadata Harvesting ) informazioa batzeko protokoloak dituen plataforma da, Open AIRE, Hispana eta Driver zehaztapenak eta Sarbide Irekiko politikak jarraitzen dituena.[22] BUStreaming aplikazioak bideoak eta audioak flash bihurtzen ditu, streaming bidez eskaintzen ditu eta autoargitalpen-sistema bat du.[23] 2014an, 8.000 dokumentu baino gehiago zituen, tesi, gradu eta graduondoko lan, aldizkari eta ikerketarako material didaktikoak.[24]

Digitala.CSIC dokumentu digitalen diziplina anitzeko zientzia-biltegia da, eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) eta beste erakunde batzuetako zentro eta institutu guztietan egindako ikerketa-lanaren emaitzak biltzen ditu, sarbide irekian. Digitala.CSIC 2006an sortu zen, CSICeko Lehendakaritzak Berlingo Adierazpena sinatu zuenean. Horren bidez, CSICek bere komunitate zientifikoaren ikerketa sarbide irekian zabaltzeko konpromisoa hartu zuen.

idUS Sevillako Unibertsitateko Ikerketa Gordailua da. 2015eko otsailean jarri zuen abian Sevillako Unibertsitateko Liburutegiak. DSpace software librea erabiltzen du, OAI-PMH protokoloa betetzen du eta Open AIRE, Hispana eta Driver zehaztapenak eta sarbide irekiko politikak jarraitzen ditu. idUSek diziplina anitzeko izaera du eta, dokumentu-tipologiari dagokionez, batez ere aldizkarietako artikuluak, biltzarretako txostenak, doktoretza-tesiak, gradu-amaierako lanak (GBL), master-amaierako lanak (GBL) eta liburuen kapituluak biltzen ditu. Sevillako Unibertsitateko ikertzaileek beren argitalpenak, harremanetarako datuak eta informazioa, bestelako egile-profilak, estatistikak eta abar eskuratzeko aukera ematen duen egile-profila dute. idUS-ek dagoeneko 80.000 dokumentu baino gehiago ditu eta 2020an 9.000 deskarga baino gehiago izan ditu.

Plataforma horretan Espainiako aldizkari zientifiko kalitatezkoak daude. Alde publiko bat eta alde pribatu bat ditu, eta bertan artikulu eta argitalpen zientifikoak berrikusi eta editatu daitezke.[25]

Espainiako Zientzia eta Teknologiarako Fundazioak (FECYT) sortu eta administratutako plataforma da Recolecta, eta Espainiako gordailuetan gordeta dagoen produkzio zientifiko guztia libre eta doan eskuratzeko aukera ematen du.[26]

RiuNet Valentziako Unibertsitate Politeknikoaren Erakunde Biltegia da. Unibertsitateko liburutegiak kudeatzen du. Unibertsitateko komunitateak bere produkzioa, pertsonala edo instituzionala, bildumetan artxibatzeko pentsatuta dago RiuNet. Horiek dokumentu mota ezberdinez osatuta daude, hala nola, ikasteko objektuak (Polimedia, Laborategi birtualak eta irakaskuntza artikuluak), doktore tesiak, aldizkarietako artikuluak, mapak, lan akademikoak, sormen lanak, ondare funtsa, irakaskuntza materiala, multimedia, produkzio instituzionala, aldizkari elektronikoak eta kongresuetako aktak.

Gallica Frantziako Liburutegi Nazionalaren eta haren bazkideen liburutegi digitala da. 1997az geroztik, hainbat milioi dokumentu biltzen ditu (Epub formatuko liburuak, egunkariak, aldizkariak, irudiak, soinu-grabazioak, mapa, eskuizkribuak eta bideoak). Arkeologiako datuen biltegiak gero eta ohikoak dira. Frantzian adibdiez, Paueko unibertsitatteak, Institut de Recherche sur Architecture antique, CNRSk eta beste erakunde batzuek Documents de Recherche sur l’Architecture Antique · DoRAA web gunea ornitzen eta kudeatzen dute Frantzian, arkeologiaren bidez aurkitu eta dokumanetu diren Antzianteko datu arkitektonikoak biltzen eta ematen dituena.[27]

Frantsez tesien direktorioa eta bilatzailea da. 2026ko maiatzean, aurkeztutako 482.000 tesi baino gehiagoren erreferentziak ematen zituen, eta egiten eri ziren 80.000 tesi baino gehiagorenak[28][29] Abes.fr-k beste on-line katalogo edo direktorio eta biltegien erreferentzia orri bat du, Sélection de sites de référence,[30] Zientzia irekia egitasmoaren baitan.

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren open-access gordailua da.

ADDI (Artxibo Digitala Ikerketa eta Irakaskuntza)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko unibertsitatearen (EHU) Irakaskuntza eta Ikerketarako Artxibo Digitala da, helburua duena Euskal Herriko Unibertsitatean egiten diren irakaslan eta ikerlanen ekoizpen intelektuala sarbide ireki gisa antolatu, artxibatu, zaindu eta hedatzea. ADDIn aurki daitezke unibertsitatean egindako doktorego eta masterretako tesiak, gradu amaierako lanak, zientzi artikuluak, monografiak, liburuetako kapituluak, irakasleen lana, eta beste.[31]

Mondragon Unibertsitateko biltegi digitala. Doktore-tesiak, karrera amaierako proiektuak, material didaktikoa, unibertsitateko argitalpenak, lan-dokumentuak, preprintak, postprintak, artikuluak, kongresuetako aktak, datu-sortak, dokumentu instituzionalak eta abar.[32]

Recherche Data Gouv

Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak (UPPA) bere gordailua Frantziako Gobernuak teknikoki inplementatu duen eta eskaintzen duen Recherche Data Gouv plataforma publikoan dauka.[33]

DeustoTeka

Deustuko irakasle eta ikertzaileen ekoizpen zientifikoa biltzen du eta online eskaintzen du modu irekian. Gordailuaren helburua da ikerketen emaitzak biltzea, artxibatzea eta babestea, eta sarbide irekian egonik, lan horien ikusgarritasuna handitzea.[34]

Kultur ondarearen biltegiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halako gordailuek, jatorriz, formatu analogikoan dauden materialak edo "digitalak jaiotzen diren" materialak (dokumentuak, artelanak, liburuak, filmak, pinturak, egunkariak, soinu-artxiboak, mapak, eskuizkribuak eta bestelako artxiboak) bihurtuz sor daitekeen ondare digitalaren edukia (objektu digitalak) biltzen dituzte.

Kultura ondareko biltegi digitalek beste biltegi mota batzuek (zientifikoak, instituzionalak) erabiltzen dituztenen antzeko teknikak erabiltzen dituzte erabiltzailearen eskaerei erantzuteko. Objektuak antzeko moduak erabiliz deskribatzen dira, eta erabiltzaileak dituen bilaketa aukerak ere ez dira oso desberdinak. Erabiltzaileek kontsultak egin ditzakete hainbat modalitate erabiliz, hala nola testu librea, metadatuak, kategorizazioak, eta beste.

Kultura ondarearen biltegietan, ondare digitala edo digitalizatua objektu digitalen forman integratzen dira. Kultura balioa duten giza ezagutza eta kultura-adierazpenak ordezkatzen, islatzen edo deskribatzen dituzte, eta, beraz, etorkizuneko belaunaldiei transmititu behar zaien ondaretzat hartzen dira.

Objektu digitalak edo digitalizatuak kultura-ondare ukigarriaren irudikapenak dira, hau da, substantzia fisikoa duten eta esku-hartzeren baten bidez kontserbatu eta zaharberritu daitezkeen objektuak, bai eta kultura-ondare ukiezina ere, hau da, substantzia fisikorik gabeko elementuen multzoa, edo kultura tradizional, herrikoi edo indigena batetik datozen jokabide-formen multzoa, beti ere, digitalizatu daitekeen forma batean jaso izan badira: ikus-entzunezkoak, musika grabazioak, eta beste.

Artxibo digitalak, liburutegi digitalak eta ondarearen datu biltegiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura ondare biltegiak, artxibo digitalak eta liburutegi digitalak, dira, baldin eta objektu digitalak eskaintzen badituzte, eta ez bakarrik dokumentu edo objektuei buruzko datuak; azken kasu horretan ondarearen datu biltegiak dira, adibidez, administrazioak mantentzen dituen ondare kulturalaren izendatutako osagaien erregistroak edo museoek eskaintzen dituzten on-line datu baseak. Kasu horietan, kultur-ondarea diren objektu, eraikin eta bestelako osagaien inguruko informazioa ematen dute, datu jakingarriak, identifikatzaileak, argazki bidezko irudi bat, eta abar. Objektu eta eraikinen argazkiak ikusiko ditugu, baina ez dira objektuen formatu digitala, artikulu zientifikoen bertsio digitalekin edo artxibo-dokumentu digitalizatuekin gertatzen den bezala. Hori da, adibidez, Frantziako Kultura Ministerioaren POP plataformak (La plateforme ouverte du patrimoine) eskaintzen duena. Hala ere, argazkien azpi-atalak, edukien gordailu ezaugarriak dituzte, argazkia bera edukia baita eta ez soilik, kultur-ondasuneko objektu baten datu bat, bisualki identifikatzeko balio duena.

Sailkapen teknikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura-ondarearen biltegiak bi mota nagusitan sailka daitezke: hornitzaileak eta agregatzailea edo batzaileak. Biltegi hornitzaileak gaikakoak izan daitezke eta erakunde bakarrekoak edo hainbat erakundetako objektuak ostatatu ditzakete beren zerbitzarietan. Biltegi batzaileak (batzaileak), aldiz, hornitzaile horiek metadatuak eta adostutako arau batzuk aplikatuz partekatzen dituzten edukiak biltzen eta eskaintzen dituzte.

Kultura-ondarearen biltegiak munduan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat gordetegi batzaile mota daude, estatukoak edo nazioz gaindikoak izan daitezkeenak. Nazioz gaindiko biltegi bateratzaileen adibide dira Europeana eta Digital Pasifik.[35]

Biltegi batzaile nazionalen adibide dira Estatu Batuetako Liburutegi Digital Publikoa; Mexikana; Towards a National Collection Erresuma Batukoa; Japan Search, Hispana, Digital Repository of Ireland, Cultura Italia, eta beste.[36][37]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Gaztelaniaz) Domínguez López, Máximo Román. (2014). Los derechos de autor y el uso de los repositorios institucionales en Mexico. (kontsulta data: 2025-07-08).
  2. ↑ Duperet Cabrera, Elaine, Pérez Martínez, Denis Gabriel, Cedeño Rodríguez, Mirtha Yris, Ramírez Mustelier, Adrian, & Montoya Acosta, Luis Alberto. (2015). Importancia de los repositorios para preservar y recuperar la información. .
  3. ↑ «InfoLEG - Ministerio de Economía y Finanzas Públicas - Argentina» servicios.infoleg.gob.ar.
  4. ↑ (Gaztelaniaz) Digitalizazio mapa. 0 bertsioa. Kulturaren Euskal Behatokia. Kulturaren Euskal Behatokia.
  5. ↑ «Sarbide irekirako bideak» Mondragon Unibertsitatea (kontsulta data: 2025-07-08).
  6. ↑ De Giusti, Marisa Raquel; Lira, Ariel Jorge; Villarreal, Gonzalo Luján; Texier, José. (noviembre de 2012). «Las actividades y el planeamiento de la preservación en un repositorio institucional» BIREDIAL - Conferencia Internacional Acceso Abierto, Comunicación Científica y Preservación Digital.
  7. ↑ De Giusti, Marisa Raquel; Oviedo, Néstor Fabián; Lira, Ariel Jorge; Villarreal, Gonzalo Luján. (10 de 2013). «Control de integridad y calidad en repositorios DSpace» III Conferencia de Bibliotecas y Repositorios Digitales de América Latina (BIREDIAL) y VIII Simposio Internacional de Bibliotecas Digitales (SIBD) (Costa Rica, 2013): 14..
  8. ↑ De Giusti, Marisa Raquel; Lira, Ariel Jorge; Villarreal, Gonzalo Luján; Terruzzi, Franco Agustín. (2013). Infraestructura interoperable alrededor del repositorio institucional SEDICI. .
  9. ↑ De Giusti, Marisa Raquel; Marmonti, Emiliano Horacio; Vila, Maria Marta; Sobrado, Ariel; Villarreal, Gonzalo. (2006). «Tecnologías para propagar los contenidos de una Biblioteca Digital» IV Simposio Internacional de Bibliotecas Digitales: 18..
  10. ↑ Texier, José; De Giusti, Marisa Raquel; Oviedo, Néstor; Villarreal, Gonzalo Luján; Lira, Ariel Jorge. (10 de 2012). «El uso de repositorios y su importancia para la educación en Ingeniería» World Engineering Education Forum (WEEF 2012) "Educación en Ingeniería para el Desarrollo Sostenible y la inclusión social": 10. ISBN 978-987-1896-03-5..
  11. ↑ Universidad Nacional de La Plata. (2011). Resolución no. 78/11. .
  12. ↑ Digital Commons. Open Access Institutional Repository Software. Bepress. .
  13. ↑ OCLC. CONTENTdm Digital Collection Management Software. .
  14. ↑ Eprints - Digital Repository Software. .
  15. ↑ (Ingelesez) «Open Repository - premium DSpace hosting» www.openrepository.com (kontsulta data: 2025-07-08).
  16. ↑ (Ingelesez) «Directory of Open Access Journals – DOAJ» doaj.org 2025-06-30 (kontsulta data: 2025-07-08).
  17. ↑ Open Data Commons. Licenses Open Data Commons. .
  18. ↑ Soares Guimarães, M.ª C.. (2012-11-01). «Los repositorios temáticos en la estrategia de la iniciativa Open Access» NUTRICION HOSPITALARIA (2): 44–50.  doi:10.3305/nh.2012.27.sup2.6271. ISSN 0212-1611..
  19. ↑ «E-Lis» guias.bne.es (kontsulta data: 2025-07-09).
  20. ↑ PoliScience. Fomentando la ciencia. Biblioteca UPV.
  21. ↑ REDIB. Red Iberoamericana de Innovación y Conocimiento Caintífico. .
  22. ↑ Acceda: documentación científica de la ULPGC en abierto. .
  23. ↑ Buenas prácticas para publicar documentación en Acceda. .
  24. ↑ «Más de 8000 documentos» Acceda: documentación científica de la ULPGC en abierto.
  25. ↑ FECYT. «Recyt» Gobierno de España. Ministerio de Economía y Competitividad.
  26. ↑ Gobierno de España. Ministerio de Economía y Competitividad. FECYT. Recolecta: recolector de ciencia abierta. .
  27. ↑ «Accueil · Documents de Recherche sur l’Architecture Antique · DoRAA» doraa-iraa.inist.fr (kontsulta data: 2026-01-08).
  28. ↑ Beyrie, Argitxu. (2003-01-01). Mines et métallurgies antiques au Pays Basque, un vecteur de romanisation : un vecteur de romanisation ?. Toulouse 2 (kontsulta data: 2026-05-04).
  29. ↑ (Frantsesez) «Theses.fr» theses.fr (kontsulta data: 2026-05-04).
  30. ↑ (Frantsesez) «Sélection de sites - Réseau Thèses» abes.fr (kontsulta data: 2025-07-08).
  31. ↑ «ADDI Erakunde gordailua - ehuBiblioteka - UPV/EHU» ehuBiblioteka (kontsulta data: 2025-07-13).
  32. ↑ (Ingelesez) «eBiltegia MONDRAGON UNIBERTSITATEA» ebiltegia.mondragon.edu (kontsulta data: 2025-07-13).
  33. ↑ (Ingelesez) «Data UPPA» entrepot.recherche.data.gouv.fr (kontsulta data: 2025-10-20).
  34. ↑ «DeustoTeka Inicio» deustoteka.deusto.es (kontsulta data: 2025-10-20).
  35. ↑ «Home» digitalpasifik.org.
  36. ↑ «Towards a National Collection | Collections United» www.nationalcollection.org.uk.
  37. ↑ «Japan Search» Japan Search.

Bibliografia osagarria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusi, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]