Edward Lorenz
(«Edward Norton Lorenz» orritik birbideratua)
Edward Norton Lorenz (1917ko maiatzaren 23a - 2008ko apirilaren 16a) matematikari eta meteorologo estatubatuarra izan zen.
Fluidoen biraketari buruzko ideia berritzaileak garatu zituen eta ekarpen garrantzitsuak egin zituen atmosferako dinamika eta eguraldiaren iragarpenak ulertzeko orduan. Kaosaren teoria garatzen aitzindaria izan zen, eta berari zor zaio tximeleta efektuaren kontzeptua asmatu izana. Lorenzen erakarlea delako formulazio matematikoa ere berak sortua da[1][2].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Cristina, Barragués, J. I. Alcalde. (1993-12-01). «Kaosaren edertasuna» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).
- ↑ «Kaosaz» Zientzia Kaiera 2016-05-19 (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).