Edward Thomas Copson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edward Thomas Copson

St Andrews Unibertsitateako Regius Professor of Mathematics (en) Itzuli

1950 - 1969
Herbert Westren Turnbull (en) Itzuli - John Mackintosh Howie (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEdward Thomas Copson
JaiotzaCoventry1901eko abuztuaren 21a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaSt Andrews1980ko otsailaren 16a (78 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaKing Henry VIII School, Coventry (en) Itzuli 1919)
St John's College (en) Itzuli
(1919 - 1922)
Edinburgheko Unibertsitatea
(1922 - 1928)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta fisikaria
Enplegatzailea(k)Edinburgheko Unibertsitatea  (1922 -  1930)
St Andrews Unibertsitatea  (1930 -  1934)
Royal Naval College  (1934 -  1935)
University of Dundee (en) Itzuli  (1935 -  1950)
St Andrews Unibertsitatea  (1950 -  1969)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEdinburgoko Errege-elkartea
Edinburgh Mathematical Society (en) Itzuli
London Mathematical Society (en) Itzuli

Edward Thomas Copson (Coventry, Ingalaterra, 1901eko abuztuaren 21a - St Andrews, Eskozia, 1980ko otsailaren 16a) britainiar matematikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oxfordeko St John's Collegen egin zituen lehenengo ikasketak eta bertan Love eta Hardyren eragina izan zuen. 1922an graduatu zen eta urte berean Whittakerrek irakasle-postu bat eskaini zion Edinburgon. 1930 arte han egon zen; urte honetan, St Andrews Unibertsitatean irakasle hautatu zuten, Turnbullen zuzendaritzapean. 1934 urtea Greenwichen eman zuen, baina St Andrewsera itzuli zen, eta matematika-katedra bat lortu zuen University Collegen (Dundee). 1950an Turnbullen Regius matematika-katedra betetzeko hautatu zuten St Andrewsen.

Copsonek analisi klasikoa, espantsio asintotikoak, ekuazio diferentzial eta integralak eta fisika teorikoa aztertu zituen. Bere liburu famatuena, The theory of functions of a complex variable ("Aldagai konplexu bateko funtzioen teoria"), 1935ean argitaratu zen. Guztira sei liburu idatzi zituen; gauzak aditzera emateko gaitasun handia erakutsi zuen denetan. Bere hitzaldien argitasunarengatik ere famatua zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]